LibreOffice 24.8 laguntza
Zutabe, errenkada eta orrialdeen datu-eremuetarako aukera osagarriak zehaztu ditzakezu taula dinamikoan.
Hautatu zutabeak edo errenkadak ordenatzeko erabili nahi duzun datu-eremua.
Balioak ordenatzen ditu balio txikienetik handienera. Hautatutako eremua elkarrizketa-koadroa ireki zaion eremu bera bada, elementuak izenaren arabera ordenatuko dira. Datu-eremu bat hautatzen bada, hautatutako datu-eremutik ateratako balioaren arabera ordenatuko dira elementuak.
Balioak ordenatzen ditu balio handienetik txikienera. Hautatutako eremua elkarrizketa-koadroa ireki zaion eremu bera bada, elementuak izenaren arabera ordenatuko dira. Datu-eremu bat hautatzen bada, hautatutako datu-eremutik ateratako balioaren arabera ordenatuko dira elementuak.
Balioak ordena alfabetikoan ordenatzen ditu.
Errenkada-eremu guztientzako bistaratze-aukerak zehaztu ditzakezu, azken eta barrukoenarentzat izan ezik.
Hautatu eremuak zerrenda-koadroan izango duen diseinu modua.
Errenkada huts bat gehitzen du taula dinamikoko elementu bakoitzaren datuen ondoren.
Beheko edo goiko nn elementu bistaratzen ditu zehaztutako eremu baten arabera ordenatzen denean.
Bistaratze automatikoko eginbidea aktibatzen du.
Sartu automatikoki erakutsiko den elementu kopuru maximoa.
Goiko edo beheko elementuak erakusten ditu, zehaztutako ordenan.
Hautatu datuak ordenatzeko erabili nahi duzun datu-eremua.
Hautatu kalkuluetatik ezkutatu nahi dituzun elementuak.
Hautatu erabili nahi duzun hierarkia. Datu-hierarkiak dituzten kanpo-iturburuko datuetan oinarrituta egon behar du taula dinamikoak.
Calc aplikazioak ez ditu eskaintzen hierarkia anitz eremu bakarrerako, eta horregatik aukera hau normalean desaktibatuta dago. Taula dinamikoko datu-iturburuen hedapen bat erabiltzen bada, hedapen horrek hierarkia anitz definitu ditzake zenbait eremuetarako, eta orduan, aukera hau aktibatu egingo da. Ikusi hedapenaren laguntza-dokumentazioa xehetasun gehiagorako.