Datu-eremua

Elkarrizketa-koadro honetako edukia desberdina da Datuak areako datu-eremuentzat eta Errenkada edo Zutabea areetako datu-eremuentzat Taula dinamikoa elkarrizketa-koadroan.

Subtotalak

Zehaztu kalkulatu nahi dituzun subtotalak.

Bat ere ez

Ez ditu kalkulatzen subtotalak.

Automatikoa

Automatikoki kalkulatzen ditu subtotalak.

Erabiltzaileak definituak

Hautatu aukera hau, eta ondoren zerrendan egin klik kalkulatu nahi duzun subtotal motan.

Funtzioa

Egin klik kalkulatu nahi duzun subtotal motan. Aukera hau erabilgarri egoteko, hautatuta egon behar du Erabiltzaileak definitua aukerak.

Erakutsi daturik gabeko elementuak

Zutabe eta errenkada hutsak ere sartzen ditu emaitzen taulan.

Izena:

Hautatutako datu-eremuaren izena zerrendatzen du.

Gehiago

Elkarrizketa-koadroa zabaltzen edo murrizten du. Gehiago botoia datu-eremuentzat bakarrik egongo da ikusgai.

Aukerak

Datu-eremuen aukerak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Aukerak botoia iragazkien eta zutabeen edo errenkaden eremuentzat soilik egongo da ikusgai.

Elkarrizketa-koadroa Gehiago botoiarekin zabaltzen bada, elementu hauek gehituko zaizkio:

Bistaratutako balioa

Datu-eremu bakoitzarentzat bistaratze mota hauta dezakezu. Mota batzuekin informazio gehigarria hauta dezakezu baseko eremuarentzat edo elementuarentzat.

Mota

Hautatu datu-eremuarentzat bistaratutako balioaren kalkulu mota.

Mota

Bistaratutako balioa

Normala

Emaitzak aldatu gabe erakusten dira

Diferentzia

Emaitza bakoitzetik erreferentzia-balioa atera (ikus behean) eta diferentzia erakusten da. Oinarri-eremutik kanpoko totalak emaitza huts gisa erakutsiko dira.

Elementu izenduna

Oinarri-elementu bat zehazten bada, eremu-elementuen konbinazioaren erreferentzia-balioa izango da, hain zuzen, zehaztutako oinarri-elementuak oinarri-eremuko elementua ordeztutako emaitza.

Aurreko elementua edo hurrengo elementua

"Aurreko elementua" edo "hurrengo elementua" oinarri-elementu gisa zehazten bada, oinarri-eremuko hurrengo kide ikusgaiaren emaitza izango da erreferentzia-balioa, oinarri-eremuaren ordenatze-hurrenkeran.

% -

Emaitza bakoitza bere erreferentzia-balioak zatituko du. "Diferentzia" kalkulatzeko modu berean zehazten da erreferentzia-balioa. Oinarri-eremutik kanpoko totalak emaitza huts gisa erakutsiko dira.

% diferentzia -

Emaitza bakoitzari bere erreferentzia-balioa kenduko zaio, eta emaitza erreferentzia-balioarekin zatituko da. "Diferentzia" kalkulatzeko modu berean zehazten da erreferentzia-balioa. Oinarri-eremutik kanpoko totalak emaitza huts gisa erakutsiko dira.

Totala

Emaitza bakoitza gehitu egingo zaio aurreko elementuen emaitzaren baturari oinarri-eremuan, oinarri-eremuaren ordenatze-hurrenkeran, eta guztizko batura erakutsiko da.

Emaitzak beti batu egingo dira, nahiz eta beste batura-funtzio bat erabili izan emaitza bakoitza lortzeko.

Errenkadaren %

Errenkadaren emaitzaren totalarekin zatituko da emaitza bakoitza taula dinamikoan. Hainbat datu-eremu badaude, emaitzen datu-eremurako totala erabiliko da. Eskuz hautatutako laburpen-funtzioak dituen subtotalik badago, datu-eremuaren laburpen-funtzioa daukan totala erabiltzen jarraituko da.

Zutabearen %

"Errenkadaren %"ren berdina da, baina emaitza-zutabearen totala erabiltzen da.

Totalaren %

"Errenkadaren %"ren berdina da, baina emaitzaren datu-eremuaren total orokorra erabiltzen da.

Aurkibidea

Goiko arau berdinei jarraituz, errenkada eta zutabeetako totalak eta total orokorra erabiliko dira ondorengo adierazpena kalkulatzeko:

( jatorrizko emaitza * total orokorra ) / ( errenkadako totala * zutabeko totala )


Oinarri-eremua

Hautatu kalkulurako oinarri gisa erabiliko den balioa zein eremutik hartuko den.

Oinarrizko elementua

Hautatu kalkulurako oinarri gisa erabiliko den balioa zein oinarri-eremutik hartuko den.

Emaguzu laguntza!