LibreOffice 24.8 laguntza
Zehaztu taula dinamikoak sortutako taularen diseinua.
Taula dinamikoak botoi gisa bistaratzen ditu datu-eremuak; botoi horiek arrastatuz eta jareginez taula dinamikoa defini dezakezu.
Taula dinamiko baten diseinua definitzeko, arrastatu eta jaregin datu-eremuen botoiak Iragazkiak, Errenkada-eremuak, Zutabe-eremuak eta Datu-eremuak areetara. Arrastatu eta jareginez ere berrantolatu daitezke taula dinamiko bateko datu-eremuak.
LibreOffice suiteak automatikoki gehituko die epigrafe bat Datu-eremuak areara arrastatutako botoiei. Datu-eremuaren izena eta datuak sortu dituen formularen izena izango ditu epigrafeak.
Datu-eremu batek erabilitako funtzioa aldatzeko, egin klik bikoitza Datu-eremuak areako botoi batean eta orduan Datu-eremua elkarrizketa-koadroa irekiko da. Errenkada-eremuak edo Zutabe-eremuak areetako botoietan ere egin dezakezu klik bikoitza.
Taula dinamikoa definitzeko aukera osagarriak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Zehaztu taula dinamikoaren emaitzak bistaratzeko ezarpenak.
Uneko taula dinamikoaren datuak barne-hartzen dituen area hautatu.
Hautatu taula dinamikoren emaitzak bistaratzeko area.
Hautatutako areak datuak baditu, taula dinamikoak datuak gainidatziko ditu. Lehendik dauden datuak gal ez daitezen, utzi taula dinamikoari automatikoki hautatzen emaitzak bistaratzeko area.
Ez ikusi egiten die datu-iturburuko eremu hutsei.
Automatikoki esleitzen dizkio etiketarik gabeko errenkadak goiko errenkadaren kategoriari.
Zutabe-kalkuluaren total orokorra kalkulatzen eta bistaratzen du.
Errenkada-kalkuluaren total orokorra kalkulatzen eta bistaratzen du.
Iragazki-botoi bat gehitzen du kalkulu-orriko datuetan oinarritutako taula dinamikoetan.
Iragazkien elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Hautatu kontrol-lauki hau, eta egin klik bikoitza taulako elementu baten etiketan elementu horren xehetasunak erakusteko edo ezkutatzeko. Garbitu kontrol-lauki hau, eta egin klik bikoitza taulan, gelaxkaren edukia editatzeko.
Egin ekintza hauetako bat:
Hautatu gelaxka-barruti bat eta aukeratu Datuak - Taldea eta eskema - Erakutsi xehetasunak.
Egin klik bikoitza taulako eremu batean.
Ondoan maila bereko eremuak dituen eremu batean klik egiten baduzu, Erakutsi xehetasuna elkarrizketa-koadroa irekiko da:
Aukeratu xehetasunak bistaratu nahi dizkiozun eremua.