Taldea eta eskema

Zure datuen eskema bat sor dezakezu, eta errenkadak eta zutabeak elkartu, gero taldeak klik bakarrarekin zabaldu eta tolestu ahal izateko.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Datuak - Taldea eta eskema.


Elkartu

Hautatutako gelaxka-barrutia errenkaden edo zutabeen talde gisa definitzen du.

Banandu

Hautapena banantzen du. Habiaratutako talde batean, gehitutako azken errenkadak edo zutabeak kenduko dira taldetik.

Eskema automatikoa

Hautatutako gelaxka-barrutiak formulak edo erreferentziak baditu, LibreOffice aplikazioak automatikoki egingo du hautapenaren eskema.

Kendu

Eskema kentzen du hautatutako gelaxka-barrutitik.

Erakutsi xehetasunak

Kurtsorea daukan elkartutako errenkadaren edo zutabearen xehetasunak erakusten ditu. Elkartutako errenkada edo zutabe guztiak erakusteko, hautatu eskema-taula eta aukeratu komando hau.

Ezkutatu xehetasunak

Kurtsorea daukan elkartutako errenkadaren edo zutabearen xehetasunak ezkutatzen ditu. Elkartutako errenkada edo zutabe guztiak ezkutatzeko, hautatu eskema-taula eta aukeratu komando hau.

Emaguzu laguntza!