LibreOffice 25.2 laguntza
Formula-gelaxkak birkalkulatzen ditu.
'Kalkulatu automatikoki' desgaituta badago ,'Birkalkulatu' komandoak birkalkulatu egingo ditu aldatutako gelaxka-edukiaren mendekoak diren formula-gelaxka guztiak (zikinak ere deitutakoak), bai eta funtzio aldakorrak, adibidez RAND(), dituzten formula-gelaxkak eta haien mendekoak diren formula-gelaxkak ere.
'Kalkulatu automatikoki' gaituta badago, 'Birkalkulatu' komandoa soilik aplikatuko zaie funtzio aldakorrak, adibidez RAND() edo NOW(), dituzten formula-gelaxkei eta haien mendekoak diren formula-gelaxkei.
Edozein modutan, formula-gelaxkarik hautatuta badago eta F9 sakatzen bada, unean hautatutako gelaxkak eta haien mendekoak diren formula-gelaxkak birkalkulatuko dira. Hori erabilgarria izan daiteke birkalkulua desgaituta duten dokumentuak irakurri direnean eta banakako gelaxkek birkalkulua behar dutenean.
Sakatu F9 birkalkulatzeko. Sakatu ⇧+⌘Ctrl+F9 dokumentuko formula guztiak birkalkulatzeko, baita osagarri-funtzioak eta funtzio ez hegazkorrak birkalkulatzeko ere.
Dokumentua birkalkulatu ondoren, pantaila freskatuko da. Diagrama guztiak ere freskatuko dira.