Orriak babestea

Uneko orriko gelaxkak babesten ditu, inork aldatu ez ditzan.

Hautatu Tresnak - Babestu orria aukera Babestu orria elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Hor orrien babesa zehaztu daiteke, pasahitzarekin edo pasahitzik gabe, eta orriko zein elementu babestuko den hautatu daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Babestu orria.

Aukeratu Editatu - Gelaxka-babesa orriaren babesa aktibatzeko uneko gelaxka-babesaren ezarpenekin.


warning

Gelaxkak gehiago editatzea eragozteko, Babestua kontrol-laukiak hautatuta egon behar du Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa orri-fitxan edo Gelaxken formatua laster-menuan.


Babestu orri hau eta babestutako gelaxken edukia

Markatu kontrol-lauki hau orriaren eta gelaxka-edukien babesa aktibatzeko.

Pasahitza / Berretsi

Pasahitz bat sartzea ahalbidetzen du, orrian baimenik gabe aldaketak egitea eragozteko. Berretsi lehen koadroan sartutako pasahitza.

Baimendu orri honetako erabiltzaile guztiei:

Hautatu erabiltzaile-ekintzetatik babestuko diren elementuak:

Babesik gabeko gelaxkak edo gelaxka-barrutiak babestutako orri batean konfigura daitezke Tresnak - Babestu orria eta Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa menu-aukerak erabiliz:

  1. Hautatu babestu gabe egongo diren gelaxkak

  2. Hautatu Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa fitxa. Hautatu Babestua kontrol-laukia, eta egin klik Ados botoian.

  3. Tresnak - Babestu orria menuan, aktibatu orriaren babesa. Une horretatik aurrera, 1. urratsean hautatutako gelaxka-barrutia bakarrik editatu ahal izango da.

Babestu gabeko area bat babesteko:

  1. Hautatu babestuko diren gelaxken barrutia.

  2. Formatua - Gelaxkak - Gelaxka-babesa fitxa-orrian, markatu Babestua koadroa.

  3. Aukeratu Tresnak - Babestu orria menua. Lehenago editagarria zen barrutia orain babestuta egongo da.

Orriaren babesak orriko fitxaren testuinguruko menuari ere eragiten dio pantailaren behean. Ezabatu eta Aldatu izena komandoak ezin dira hautatu.

Orri bat babestuta badago, ezingo duzu gelaxka-estilorik aldatu edo ezabatu.

Babestutako orria edo gelaxka-barrutia ezin da gehiago aldatu babesa berriro kendu arte. Salbuespen bakarra Tresnak - Babestu orria elkarrizketa-koadroan zutabeekin eta errenkadekin lan egiteko dauden salbuespenak dira. Babesa desgaitzeko, aukeratu Tresnak - Babestu orria komandoa. Pasahitzik ezarri ez bada, orriaren babesa berehala desgaituko da. Orria pasahitzarekin babestuta badago, Kendu babesa elkarrizketa-koadroa irekiko da, pasahitza sartu ahal izateko.

Aurretik gorde badira, babestutako taulak berriz gorde ahal izateko, Fitxategia - Gorde honela erabili behar duzu.

note

Lana oso-osorik babesteko, Tresnak - Babestu orria eta Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura aukerak konbina daitezke, pasahitz-babesa barne. Dokumentua irekitzea debekatzeko, Gorde elkarrizketa-koadroan markatu Gorde pasahitzarekin koadroa Gorde botoian klik egin aurretik.


Emaguzu laguntza!