Babestu dokumentua

Babestu orria edo Babestu kalkulu-orriaren egitura komandoek eragotzi egiten du orrietako gelaxketan edo dokumentuko orrietan aldaketak egitea. Nahi izanez gero, pasahitz bat defini dezakezu. Pasahitza definitzen baduzu, gero pasahitza sartu beharko da babesa kentzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Babestu orria.

Aukeratu Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura.


Orriak

Uneko orriko gelaxkak babesten ditu, inork aldatu ez ditzan.

Dokumentuak

Dokumentuaren orri-egitura babesten du aldaketetatik. Orriak ezin dira txertatu, ezabatu, mugitu edo kopiatu, ezta izena aldatu ere.

Emaguzu laguntza!