Scenarios

Hautatutako orri-arearentzako agertoki bat definitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Tresnak - Agertokiak.


Agertokiak erabiltzea

Agertokiaren izena

Agertokiarentzako izen bat definitzen du. Erabili izen garbia eta bakarra, agertokia erraz identifikatzeko. Agertokiaren izena Nabigatzailean ere alda dezakezu, laster-menuko Propietateak komandoarekin.

Iruzkina

Specifies additional information about the scenario. This information will be displayed in the Navigator when you click the Scenarios icon and select the desired scenario. You can also modify this information in the Navigator through the Properties context menu command.

Ezarpenak

Bistaratutako agertokian baliatutako ezarpenak definitzeko erabiltzen da atal hau.

Bistaratu ertza

Agertokia ertz batekin nabarmenduko du zure taulan. Ertzaren kolorea aukera honen eskuinetara dagoen eremuan zehazten da. Ertzak titulu-barra bat izango du, eta azken agertokiaren izena agertuko da bertan. Agertokiaren ertzaren eskuineko botoiak area honetako agertoki guztiei buruzko informazio orokorra eskainiko dizu, aurretik hainbat definitu badira. Zerrendako edozein agertoki hauta dezakezu, inolako murrizketarik gabe.

Atzera kopiatu

Agertoki aktibora aldatzen dituzun gelaxken balioak kopiatzen ditu. Aukera hau hautatzen ez baduzu, agertokia ez da aldatuko gelaxka-balioak aldatzean. Atzera kopiatu izeneko ezarpena gelaxka-babesa, orri-babesa eta Eragotzi aldaketak ezarpenaren araberakoa izaten da.

Kopiatu orri osoa

Orri osoa kopiatzen du agertoki-orri gehigarri batean.

Eragotzi aldaketak

Agertoki aktiboan aldaketak egitea eragozten du. Atzera kopiatu izeneko ezarpena gelaxka-babesa, orri-babesa eta Eragotzi aldaketak ezarpenaren araberakoa izaten da.

Emaguzu laguntza!