LibreOffice 24.8 laguntza
Funtzio honen bidez, formula duen uneko gelaxkaren eta formulan erabilitako gelaxken arteko harremana ikusiko duzu.
Geziekin markatuta bistaratuko dira aztarnak orrian. Une horretan, marko urdin batekin nabarmenduko da uneko gelaxkako formulan dauden gelaxka guztien barrutia.
Geruzen printzipioan oinarritzen da funtzio hau. Adibidez, formula bati dagokion aurreko gelaxka dagoeneko aztarna-gezi batekin adierazita badator, komando hau berriz aktibatzen duzunean, gelaxka horren aurreko gelaxketako aztarna-geziak erakutsiko dira.