Detective

Kalkulu-orriaren Detektibea aktibatzen du komando honek. Detektibearekin, mendekotasunen aztarnari jarraitu ahal izango diozu uneko formula-gelaxkatik kalkulu-orriko gelaxketara.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Tresnak - Detektibea.

Tresna-barretatik:

Icon Detective

Detective


Behin aztarna bat definitutakoan, saguaren kurtsorea aztarnara zuzen dezakezu. Saguaren kurtsoreari itxura aldatuko zaio. Aztarnaren amaieran erreferentzia egindako gelaxka hautatzeko, egin klik bikoitza kurtsorearekin aztarnan.

Aurrekoen aztarnari jarraitu

Funtzio honen bidez, formula duen uneko gelaxkaren eta formulan erabilitako gelaxken arteko harremana ikusiko duzu.

Kendu aurrekoak

Aurrekoen aztarnari jarraitu komandoarekin txertatutako aztarna-gezien maila bat kentzen du.

Jarraitu mendekoen aztarnari

Aztarna-geziak marrazten ditu, uneko gelaxka eta bertako balioen mendeko formula darabilten gelaxkak elkarrekin lotzeko.

Kendu mendekoen aztarnak

Jarraitu mendekoen aztarnari komandoarekin sortutako aztarna-gezien maila bat ezabatzen du.

Kendu aztarna guztiak

Aztarna guztiak kentzen ditu kalkulu-orritik.

EJarraitu errorearen aztarnari

Hautatutako gelaxkan errore-balioa sortu duten aurreko gelaxka guztietan aztarna-geziak marrazten ditu funtzio honek.

Markatu baliogabeko datuak

Baliozkotasun-arauetatik kanpoko balioak dituzten orriko gelaxka guztiak markatzen ditu.

Betetzeko modua

Activates the Fill Mode in the Detective. The mouse pointer changes to a special symbol, and you can click any cell to see a trace to the precedent cell. To exit this mode, press Escape or click the Exit Fill Mode command in the context menu.

Freskatu aztarnak

Orriko aztarna guztiak birmarrazten ditu. Aztarnak birmarraztean aldatutako formulak kontuan hartzen dira.

Freskatze automatikoa

Automatikoki freskatzen ditu orriko aztarna guztiak formula bat aldatzen duzun bakoitzean.

Emaguzu laguntza!