Hitz-zatiketa
Hitz-zatiketa komandoak irekitzen duen elkarrizketa-koadroan LibreOffice Calc-eko hitz-zatiketa konfigura dezakezu.
LibreOffice Calc-en hitz-zatiketa automatikoa aktibatzeko, aktibatuta eduki behar da errenkada-jauzia.
Hautatutako gelaxkentzako hitz-zatiketa.
-
Hitz-zatiketa aldatu nahi diezun gelaxkak hautatu behar dituzu.
-
Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Hitz-zatiketa.
-
Gelaxken formatua elkarrizketa-koadroa agertuko da Lerrokatzea fitxa irekita duela.
-
Markatu Egokitu testua automatikoki eta Hitz-zatiketa aktibatuta kontrol-laukiak.
Marrazkietako hitz-zatiketa
-
Hautatu marrazki bat.
-
Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Hitz-zatiketa.
-
Komandora jotzen duzun bakoitzean, marrazkiaren hitz-zatiketa aktibatu edo desaktibatuko duzu. Hautamarkak emango dizu uneko egoeraren berri.