LibreOffice 24.8 laguntza
Kudeatu kalkulu-orrian definitutako baldintzapeko formatu guztia.
Kudeatu baldintzapeko formatua elkarrizketa-koadroan baldintzapeko formatuak gehitu, editatu edo ezabatu daitezke.
Baldintzapeko formatuak zerrendak uneko kalkulu-orrian ezarritako baldintzapeko formatuen arau aktiboak zerrendatzen ditu. Gelaxka-barruti bakoitzeko lehen araua soilik zerrendatzen da, berdin dio emandako barruti batean arau anitz dagoen ala ez.
Gelaxka-barruti batean baldintzapeko formatu bat definitu bada eta baldintzapeko beste formatu bat barruti horren zati batean definitu nahi bada, abisu bat agertuko da lehendik (barruti osoan) zegoen baldintzapeko formatua editatu nahi den ala haren gainean jarriko den beste baldintzapeko formatu bat (hautatutako barrutian) definituko den zehazteko.