Baldintza - Gelaxka-balioa

Gelaxka-estilo bat aplikatzen du goitibeherako zerrendan ezarritako baldintzak kontrolatzen duen gelaxkan edo gelaxka-barrutian. Formatua gelaxka bakoitzari bere aldetik aplikatzen zaio eta baldintza hautatutako barrutiko beste gelaxka-balio batzuen araberakoa izan daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Formatua - Baldintzapekoa - Baldintza.

Fitxadun interfazetik:

Choose Home - Conditional - Condition.

Tresna-barretatik:

Baldintzapeko formatua - Baldintza ikonoa

Baldintzapeko formatua


Baldintzak testuetarako eta zenbakietarako

Baldintza

Deskribapena

honen berdina

Gelaxka-balioa eskuineko testu-koadroan erabiltzaileak definitutako balioaren berdina da. Testu-balioak konparatzeko, erabili komatxoen arteko testua.

ez da honen berdina

Gelaxka-balioa eskuineko testu-koadroan erabiltzaileak definitu den balioaren ezberdina da. Erabili komatxo arteko testua testu-balioak konparatzen badituzu.

honela hasten da

Gelaxka-edukiak eskuineko testu-koadroan definitutako testu edo zenbakiarekin hasten dira.

honela amaitzen da

Gelaxka-edukiak eskuineko testu-koadroan definitutako testu edo zenbakiarekin amaitzen dira.

dauka

Gelaxka-edukiek eskuineko testu-koadroan definitutako testu edo zenbakia daukate.

ez dauka

The cell content does not contain the text or number defined in the text box on the right.


note

Baldintza gelaxka-edukien barneko testu-bihurketari aplikatzen zaio. Zenbakizko balioak beren ordezko testu-adierazpenarekin konparatzen dira. Zenbakizko gelaxka-formatuak (moneta, zientifikoa, erabiltzaileak definitua...) ez dira kontuan hartzen konparazioetan.


Baldintzak zenbakietan soilik

Baldintza

Deskribapena

hau baino txikiagoa da

Gelaxka-balioa eskuineko testu-koadroan erabiltzaileak definitutako balioa baino txikiagoa da.

hau baino handiagoa da

Gelaxka-balioa eskuineko testu-koadroan erabiltzaileak definitutako balioa baino handiagoa da.

hau baino txikiagoa edo berdina da

Gelaxka-balioa eskuineko testu-koadroan erabiltzaileak definitutako balioa baino txikiagoa edo berdina da.

hau baino handiagoa edo berdina da

Gelaxka-balioa eskuineko testu-koadroan erabiltzaileak definitutako balioa baino handiagoa edo berdina da.

bitarte honetan dago

Gelaxka-balioa eskuineko testu-koadroetan definitutako bi balioen artean dago -goiko eta beheko balioak- muga-balioak barne.

ez dago bitarte honetan

Gelaxka-balioa ez dago eskuineko testu-koadroetan definitutako bi balioen artean -goiko eta beheko balioak- muga-balioak barne.

bikoiztua da

Gelaxkak eta barrutiko beste gelaxka batek, gutxienez, eduki berdina dute.

ez da bikoiztua

Gelaxkaren edukiak bakarrak dira barrutian.

goiko N elementuetan dago

Gelaxka-balioa barrutiko balio handienaren eta bere enegarren elementurik handienaren artean dago. Sartu N balioa eskuineko testu-koadroan.

beheko N elementuetan dago

Gelaxka-balioa barrutiko balio txikienaren eta bere enegarren elementurik txikienaren artean dago. Sartu N balioa eskuineko testu-koadroan.

goiko N ehunekoan dago

Gelaxka-barrutiaren indizearen balioa ehunekoen goiko enegarrenean dago gelaxka kopuruaren baitan. Adibidez, 20 gelaxken barruti batean, N berdin 20 bada, estiloa barrutiko azken 4 gelaxkei aplikatuko zaie. Sartu N balioa eskuineko testu-koadroan.

beheko N ehunekoan dago

Gelaxka-barrutiaren indizearen balioa ehunekoen beheko enegarrenean dago gelaxka kopuruaren baitan. Adibidez, 20 gelaxken barruti batean, N berdin 20 bada, estiloa barrutiko lehen 4 gelaxkei aplikatuko zaie. Sartu N balioa eskuineko testu-koadroan.

batez bestekoaren gainetik dago

Gelaxkaren balioa gelaxka-barrutiko balioen batez bestekoa baino hertsiki handiagoa da.

Ikus beheko oharra.

batez bestekoaren azpitik dago

Gelaxkaren balioa gelaxka-barrutiko balioen batez bestekoa baino hertsiki txikiagoa da.

Ikus beheko oharra.

batez bestekoaren gainetik dago edo berdina da

Gelaxkaren balioa gelaxka-barrutiko balioen batez bestekoa baino handiagoa edo berdina da.

Ikus beheko oharra.

batez bestekoaren azpitik dago edo berdina da

Gelaxkaren balioa gelaxka-barrutiko balioen batez bestekoa baino txikiagoa edo berdina da.

Ikus beheko oharra.


note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Baldintzak gelaxketako erroreetan

Baldintza

Deskribapena

errorea da

Gelaxkak eskuineko testu-koadroan definitutako errore-baldintza du. Ikusi Calc erroreen zerrenda.

ez da errorea

Gelaxkak ez du eskuineko testu-koadroan definitutako errore-baldintza. Ikusi Calc erroreen zerrenda.


tip

Errore-baldintza bat duen gelaxka bati erreferentzia egiten dion gelaxka batek ez du, berez, errorea.


Emaguzu laguntza!