Baldintzapeko formatua

Use Conditional Formatting to define range-based conditions that determine which cell style will be applied to each cell in a given range based on its contents.

The cell style corresponding to the first condition that evaluates to true is applied. Cell styles applied through Conditional Formatting override cell styles applied manually using the Formatting Bar or the Styles sidebar.

Gelaxka-balioak edo formulen emaitza kontsultatzen dituzten baldintza anitz sartu daitezke. Baldintzak lehenengotik azkenera ebaluatzen dira. 1. baldintza egia bada uneko gelaxka-edukietan oinarrituta, hari dagokion gelaxka-estiloa aplikatuko da. Bestela, 2. baldintza ebaluatuko da hari dagokion estiloa aplikatuko den ala ez zehazteko. Baldintzetako batek ere ez badu gelaxka-edukiekin bat egiten, ez zaio aldaketarik egingo gelaxka-formatuari.

Baldintzapeko formatuek ez dituzte gelaxka-estiloak eta zuzenean aplikatutako formatua gainidazten. Gelaxka-propietate gisa gordetzen dira eta gelaxkek baldintzarik betetzen ez dutenean edo baldintzapeko formatu guztiak kentzen direnean aplikatzen dira.

warning

Baldintzapeko formatua aplikatzeko, Kalkulatu automatikoki aukerak gaituta egon behar du. Aukeratu Datuak- Kalkulatu - Kalkulatu automatikoki (Kalkulatu automatikoki gaituta badago, hautamarka bat ikusiko duzu komandoaren ondoan).


Gelaxka-barrutia

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Formatua - Baldintzapekoa - Baldintza.

Fitxadun interfazetik:

Choose Home - Conditional - Condition.

Tresna-barretatik:

Baldintzapeko formatua - Baldintza ikonoa

Baldintzapeko formatua


Barrutia

Baldintzapeko formatuak eragiten duen gelaxka-barrutia definitzen du. Egin klik Txikiagotu botoian elkarrizketa-koadroa ikonotzeko. Egin klik berriro botoian elkarrizketa-koadrora berriro itzultzeko, behin barrutia hautatu ondoren.

Baldintza-zerrenda

Gelaxka-barrutirako definitutako baldintzen zerrenda, ebaluazio-ordenan. Nahi adina baldintza definitu daitezke.

Gora

Handitu hautatutako baldintzaren lehentasuna.

Behera

Txikitu hautatutako baldintzaren lehentasuna.

Gehitu

Baldintza gehitzen dio baldintzen zerrendari.

Ezabatu

Baldintza baldintzen zerrendatik ezabatzen du.

Baldintzen zerrendako sarrerak

Zehaztu baldintzapeko formatua goitibeherako koadroan zerrendatutako sarreretako baten mendekoa den ala ez.

Baldintza - Gelaxka-balioa

Gelaxka-estilo bat aplikatzen du goitibeherako zerrendan ezarritako baldintzak kontrolatzen duen gelaxkan edo gelaxka-barrutian. Formatua gelaxka bakoitzari bere aldetik aplikatzen zaio eta baldintza hautatutako barrutiko beste gelaxka-balio batzuen araberakoa izan daiteke.

Baldintza - Formula

Eskuineko testu-koadroko formula-adierazpena zero ez denean aplikatzen dio hautatutako estiloa gelaxkari.

Baldintza - Data

Gelaxkari hautatutako estiloa aplikatzen dio gelaxka-edukiak dataren formatua dutenean eta baldintza goitibeherako zerrendan dauden data-tarteen arteko bat denean.

Baldintza - Gelaxka guztiak

Baldintzapeko formatua hautatutako barrutian definitutako gelaxka multzoari aplikatzen dio. Formatua barruti osoaren edukiaren arabera aplikatzen da.

Kolore-eskala

Kolore-eskala bat aplikatzen dio barruti bati, bi edo hiru koloretako gradiente bat bistaratuz barrutian, gelaxka bakoitzaren balioaren arabera.

Datu-barra

Data bar option fills the cell with solid or gradient color corresponding to the numeric value in the cell.

Ikono multzoa

Gehitu gelaxkari ikono bat zehaztutako atalaseetako balioen arabera. Ikono multzo anitz daude erabilgarri.

Aplikatu estiloa

Hautatu baldintza egiaztatzen denena aplikatuko den gelaxka-estiloa. Hautatu Estilo berria aukera 'Gelaxka-estiloa' koadroa irekitzeko eta estilo-propietateak definitzeko.

Kudeatu baldintzak

Kudeatu kalkulu-orrian definitutako baldintzapeko formatu guztia.

Emaguzu laguntza!