LibreOffice 7.3 laguntza
Hautatutako orri-barrutiari Autoformatua aplikatzeko edo zuk zeuk sortutako Autoformatuak definitzeko, erabili komando hau.
Autoformatuko komandoa erabilgarri egoteko, gutxienez 3 zutabe eta 3 errenkada dituen gelaxka-barruti bat hautatu behar da. Bestela, komandoa desaktibatuta agertuko da menuan.
Aurretik definitutako Autoformaturen bat aukeratuko duzu, orrian hautatutako areari aplikatzeko.
Gutxienez 4 x 4 gelaxkako barruti baten uneko formatua aurrez definitutako autoformatuen zerrendan gehitzeko aukera ematen du. Gehitu autoformatua elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Sartu izen bat eta egin klik Ados botoian.
Hautatutako autoformatuaren izena aldatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Aldatu izena autoformatuari elkarrizketa-koadroa irekiko da. Idatzi autoformatuaren izen berria.
Erabilgarri dituzun formatu-aukerak hauta edo desauta ditzakezu atal honetan. Kalkulu-orriko uneko ezarpenen bat mantendu nahi badituzu, desautatu dagokion aukera.
Markatuta dagoenean, hautatutako formatuaren zenbaki-formatua mantendu nahi duzula zehazten du.
Markatuta dagoenean, hautatutako formatuaren ertza mantendu nahi duzula zehazten du.
Markatuta dagoenean, hautatutako formatuaren letra-tipoa mantendu nahi duzula zehazten du.
Markatuta dagoenean, hautatutako formatuaren eredua mantendu nahi duzula zehazten du.
Markatuta dagoenean, hautatutako formatuaren lerrokatzea mantendu nahi duzula zehazten du.
Markatuta dagoenean, hautatutako formatuko hautatutako gelaxken zabalera eta altuera mantendu nahi dituzula zehazten du.