Estiloak

Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela gelaxkei eta orriei estiloak esleitzeko. Aurretik dauden estiloak aplikatu, eguneratu eta aldatu ditzakezu, edo estilo berriak sortu.

'Estiloak' leiho atrakagarria irekita egon daiteke dokumentua edizioan dagoen bitartean.

Komando hau erabiltzeko...


Nola aplikatu gelaxka-estiloak:

  1. Hautatu gelaxka edo gelaxka-barrutia.

  2. Egin klik bikoitza estiloan, 'Estiloak' leihoan.

Gelaxka-estiloak

Erabilgarri dauden gelaxka-estiloen zerrenda bistaratzen du.

Icon Cell Styles

Gelaxka-estiloak

Drawing Styles

Show styles for formatting graphical elements, including text objects.

Icon Drawing Styles

Drawing Styles

Orrialde-estiloa

Elkarrizketa-koadro bat irekiko du,dokumentuko orri guztien itxura zehaztu ahal izateko.

Icon Page Styles

Orrialde-estiloak

Formatu interaktiboaren modua

'Formatu interaktiboaren modua' aktibatzen eta desaktibatzen du. Erabili pintura-potea 'Estiloak' leihoan hautatutako estiloa esleitzeko.

Formatu interaktiboaren modua ikonoa

Formatu interaktiboaren modua

Nola aplikatu estilo berria pintura-potearekin:

  1. Hautatu estilo bat 'Estiloak' leihoan.

  2. Egin klik Formatu interaktiboaren modua ikonoan.

  3. Gelaxka bat formateatzeko, egin klik gelaxka horretan; barruti jakin bat formateatzeko, berriz, arrastatu sagua barruti horren gainean. Beste gelaxka eta barruti batzuk formateatzeko, ekintza hori errepikatu besterik ez duzu.

  4. Modu hau ixteko, sakatu berriz ere Formatu interaktiboaren modua ikonoa.

Estilo berria hautapenetik

Estilo berria sortzen du hautatutako objektu baten formatuan oinarrituta. Esleitu izen bat estiloari Sortu estiloa elkarrizketa-koadroan.

Estilo berria hautapenetik ikonoa

Estilo berria hautapenetik

Eguneratu estiloa

'Estiloak' leihoan hautatutako estiloa eguneratzen du hautatutako objektuaren uneko formatua erabilita.

Eguneratu estiloa ikonoa

Eguneratu estiloa

Estilo-zerrenda

Estiloen zerrenda bistaratzen du hautatutako estilo-kategoriatik.

Laster-menuan hainbat komando daude estilo berria sortzeko, erabiltzaileak definitutako estiloak ezabatzeko edo hautatutako estiloa aldatzeko.

Estilo taldeak

Erabilgarri dauden estilo-taldeak zerrendatzen ditu.

Emaguzu laguntza!