Orria

Uneko Orrialde Estiloa duten orri guztien inprimaketan sartu beharreko elementuak zehazten ditu. Horrez gain, inprimatze-ordena, lehen orrialde-zenbakia eta orrialde-eskala ezarri ahal izango dituzu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Orria fitxa.


Inprimatu

Kalkulu-orriko zein elementu inprimatu behar diren zehazten du.

Zutabeen eta errenkaden goiburukoak

Zutabe eta errenkaden goiburukoak inprimatuko diren edo ez zehazten du.

Sareta

Gelaxka bakoitzaren ertzak marrazten ditu sareta bat bezala. Pantailan ikusteko, aukeratu - LibreOffice Calc - Ikusi - Sareta-marrak.

Iruzkinak

Kalkulu-orrian definitutako iruzkinak inprimatzen ditu. Beste orri batean inprimatuko dira, dagokion gelaxka-erreferentziarekin batera.

Objektuak/irudiak

Txertatutako objektu guztiak (inprimatzeko modukoak badira) eta grafikoak sartzen ditu inprimatutako dokumentuan.

Diagramak

Kalkulu-orrian txertatutako diagramak inprimatzen ditu.

Marrazkiak

Marrazki guztiak sartzen ditu inprimatutako dokumentuan.

Formulak

Gelaxketako formulak inprimatzen ditu, emaitzen ordez.

Zero balioak

Zero balioa daukaten gelaxkak inprimatu egingo direla zehazten du.

Orrialdeen ordena

Kalkulu-orriak orrialde bat baino gehiago hartzen duenean zein ordenatan inprimatuko diren definitzen du.

Goitik behera, gero eskuinera

Bertikalean inprimatzen du, ezkerreko zutabetik orriaren behealdera.

Ezkerretik eskuinera, gero behera

Horizontalean inprimatzen du orriaren goiko errenkadatik eskuineko zutabera.

Lehen orrialde-zenbakia

Hautatu aukera hau estilo honek orrialde-zenbakitzea berrabiarazi dezan.

Sartu hemen zein zenbakitan hasiko den berrabiaraztea.

Eskala

Inprimatutako kalkulu-orriaren orrialde-eskala definitzen du.

Eskalatze-modua

Hautatu eskalatze-modu bat zerrenda-koadrotik. Dagozkien kontrolak bistaratuko dira zerrenda-koadroaren azpian.

Txikitu/handitu inprimatutakoa

Inprimatutako orrialde guztien eskala doitzeko eskala-faktorea zehazten du.

Eskala-faktorea

Sartu eskala-faktorea. 100 baino txikiagoak diren faktoreek txikiagotu egiten dute orrialdea; faktore handiagoek, aldiz, handiagotu.

Txikiagotu inprimatze-barrutia(k) zabaleran/altueran

Orrialdeen gehieneko kopuru horizontala (zabalera) eta bertikala (altuera) zehazten du, uneko Orrialde Estiloa daukaten orri guztiak horren arabera inprimatzeko.

Orrialdeen zabalera

Sar ezazu horizontalean luzetara inprimatzeko gehieneko orrialde kopurua.

Orrialdeen altuera

Sar ezazu bertikalean pilatuta inprimatzeko gehieneko orrialde kopurua.

Txikiagotu inprimatze-barrutia(k) orrialde kopuruan

Orri guztiak uneko orrialde-estiloarekin inprimatzeko gehieneko orrialde kopurua zehazten du. Eskala murriztu egingo da definitutako orrialde kopurura egokitzeko behar adina.

Orrialde kopurua

Sar ezazu inprimatzeko gehieneko orrialde kopurua.

Emaguzu laguntza!