LibreOffice 7.1 laguntza
Hautatutako gelaxkak gelaxka bakarrean konbinatzen ditu edo batutako gelaxkak zatitzen ditu. Gelaxka-edukia erdian lerrokatzen du.
Jatorrizko gelaxka-barrutiako lehen gelaxkaren izena hartuko du batutako gelaxkak. Batutako gelaxkak ezin dira beste gelaxka batzuekin batu bigarren aldiz. Barrutiak laukizuzen forma izan behar du, eta ez dira hautapen anizkoitzak onartzen.
Batu beharreko gelaxkak hutsik ez badaude, segurtasun-erantzuna eskatuko da.
Hiru aukera daude:
Eraman ezkutuko gelaxken edukiak lehen gelaxkara: ezkutuko gelaxken edukiak lehen gelaxkan kateatuko dira, eta ezkutuko gelaxkak hustu egingo dira; ezkutuko gelaxkei edo lehen gelaxkari erreferentzia egiten dieten formulen emaitzak eguneratu egingo dira.
Mantendu edukia ezkutuko gelaxketan: ezkutuko gelaxken edukiak mantendu egingo dira; ezkutuko gelaxkei erreferentzia egiten dieten formulen emaitzak ez dira aldatuko.
Hustu ezkutuko gelaxken edukia: ezkutuko gelaxken edukiak kendu egingo dira; ezkutuko gelaxkei erreferentzia egiten dieten formulen emaitzak eguneratu egingo dira.
Gelaxkak batzean kalkulazio-erroreak gerta daitezke taulako formuletan.