LibreOffice 7.3 laguntza
Lehen Ezkutatu komandoarekin ezkutatuta zeuden orriak bistaratzen ditu. Hautatu orri bat bakarrik komandoari dei egiteko. Uneko orria izango da beti hautatutakoa. Uneko orria ez den beste orri bat hautatuz gero, desauta dezakezu ⌘ Ctrl sakatuz, dagokion orri-fitxan klik egiten duzun bitartean.
Zure kalkulu-orriko ezkutuko orrien zerrenda bat erakusten du. Orri jakin bat erakusteko, egin klik zerrendan orri horren sarreran eta sakatu 'Ados' berresteko.