LibreOffice 25.2 laguntza
Uneko orriari beste izen bat jartzeko elkarrizketa-koadroa irekiko du komando honek.
Idatzi orriari jarri nahi diozun izen berria.
Laster-menutik ere ireki daiteke Aldatu izena orriari elkarrizketa-koadroa; horretarako, leihoaren azpialdeko orri-fitxaren gainean jarri behar duzu saguaren erakuslea, eta Ctrl tekla sakatuta daukazun bitartean saguaren eskuineko botoiarekin klik egin.
Bestela, egin klik orri-fitxan ⌘Alt tekla sakatuta daukazun bitartean. Orain, zuzenean alda dezakezu izena. Zure X leiho-kudeatzailearen araberakoa da funtzio honen erabilgarritasuna.