Zutabe-zabalera optimoa

Hautatutako zutabeen zutabe-zabalera optimoa definitzen du. Zutabe-zabalera optimoa bertako sarrera handienaren araberakoa izango da. Erabilgarri dauden neurri-unitate artetik aukera dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Zutabeak - Zabalera optimoa.

Zutabe-goiburukoan, egin klik bikoitza eskuineko zutabe-bereizlean.


Gehitu

Zutabeko sarrerarik luzeenaren eta ertz bertikalen arteko tarte gehigarria zehazten du.

Balio lehenetsia

Zutabearen zabalera optimoa defini dezakezu, bertako eduki osoa ikusi ahal izateko. Zutabearen zabalera optimorako tarte osagarria 2 mm-koa da.

Emaguzu laguntza!