LibreOffice 7.5 laguntza
Lehendik ezkutatutako errenkadak edo zutabeak ikusteko, aukeratu komando hau.
Zutabe edo errenkada bat erakusteko, lehenik, hautatu ezkutuko elementuak dituzten errenkaden edo zutabeen barrutia, eta, ondoren, aukeratu Formatua - Errenkadak - Erakutsi edo Formatua - Zutabeak - Erakutsi.
Adibidez, B zutabea erakusteko, sakatu A zutabearen goiburukoan, hedatu hautapena C zutabera, eta hautatu Formatua - Zutabeak - Erakutsi. Ezkutuan dagoen A zutabea erakusteko, sakatu B zutabearen goiburukoan, eutsi saguaren botoiari sakatuta eta arrastatu ezkerrerantz. Izen-arean bistaratuko den barruti hautatua aldatu egingo da, B1:B1048576 izatetik A1:B1048576 izatera. Aukeratu Formatua - Zutabeak - Erakutsi. Erabili metodo bera errenkadekin.
Ezkutuko gelaxkak erakusteko, egin klik eremuko goiko ezkerreko izkinan. Horrela, taulako gelaxka guztiak hautatuko dira.