Funtzioen zerrenda

Komando honek alboko barrako 'Funtzio-zerrenda' panela irekitzen du, dokumentuetan txerta ditzakezun funtzio guztiak erakusteko. Funtzio-zerrenda panela Funtzioak fitxaren antzekoa da, Funtzioen morroikoa. Funtzioak leku-markekin txertatzen dira, gero zure balioekin ordezteko.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Ikusi - Funtzio-zerrenda.

Fitxadun interfazetik:

Choose Insert - Function List

Tresna-barretatik:

Icon Functions

Functions

Alboko barratik:

Choose Functions.


Funtzio-zerrenda leihoa tamainaz alda daitekeen leiho atrakagarria da. Kalkulu-orrietan funtzioak azkar sartzeko erabiltzen da. Funtzio-zerrendako sarrera batean klik bikoitza egitean, funtzio hori zuzenean txertatuko da parametro guztiekin.

Kategoria-zerrenda

Funtzioak sailkatzeko erabiltzen diren kategoria guztiak zerrendatzen ditu. Beheko zerrenda-eremuan funtzioak ikusteko, hautatu kategoria bat. Funtzio guztiak alfabetikoki ordenatuta ikusteko (kategoria kontuan hartu gabe), hautatu "Denak". "Erabilitako azkenak" kategoriak azkenekoz erabilitako funtzioak zerrendatzen ditu.

Funtzio-zerrenda

Erabilgarri dauden funtzioak erakusten ditu. Funtzio bat hautatzen duzunean, zerrenda-koadroaren azpiko arean deskribapen labur bat agertuko da. Hautatutako funtzioa txertatzeko, egin klik bikoitza funtzioan, edo egin klik Txertatu funtzioa kalkulu-orrian ikonoan.

Txertatu funtzioa kalkulu-orrian

Txertatu funtzioa ikonoa

Hautatutako funtzioa dokumentuan txertatzen du.

Emaguzu laguntza!