LibreOffice 25.2 laguntza
Gelaxka-barruti anizkoitzei automatikoki ipin diezaiekezu izena aukera honekin.
Hautatu izena ipini nahi diezun barruti guztiak biltzen dituen area. Ondoren, aukeratu Txertatu - izendun barrutiak eta adierazpenak - Sortu. Sortu izenak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Hor, hautatu izenak zehazteko erabili nahi dituzun aukerak.
Izena sortzeko kalkulu-orriaren zein atal erabiliko den adierazten du.
Hautatutako barrutiaren errenkada-goiburukotik sortzen ditu barruti-izenak. Zutabe bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.
Hautatutako barrutiaren lehen zutabetik sortzen ditu barruti-izenak. Errenkada bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.
Hautatutako barrutiaren azken errenkadatik sortzen ditu barruti-izenak. Zutabe bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.
Hautatutako barrutiaren azken zutabetik sortzen ditu barruti-izenak. Errenkada bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.