LibreOffice Calc-eko eragileak

Ondoko eragileak erabil ditzakezu LibreOffice Calc-en:

Aritmetika-eragileak

Eragile horien bidez, zenbakizko emaitzak lortuko dituzu.

Eragilea

Izena

Adibidea

+ (Plus)

Batuketa

1+1

- (Minus)

Kenketa

2-1

- (Minus)

Ukapena

-5

* (izartxoa)

Biderketa

2*2

/ (barra)

Zatiketa

9/3

% (ehunekoa)

Ehunekoa

15%

^ (Tartekatze-zeinua)

Berretura

3^2


Konparaziozko eragilea

Eragile hauek egiazkoa edo faltsua den adierazten dute.

Eragilea

Izena

Adibidea

= (berdin ikurra)

Berdin

A1=B1

> (hau baino handiagoa)

Hau baino handiagoa da

A1>B1

< (hau baino txikiagoa)

Hau baino txikiagoa da

A1<B1

>= (hau baino handiagoa edo berdina)

Hau baino handiagoa edo berdina da

A1>=B1

<= (hau baino txikiagoa edo berdina)

Hau baino txikiagoa edo berdina da

A1<=B1

<> (desberdintza)

Desberdintza

A1<>B1


Testu-eragileak

Eragileak bi testu konbinatzen ditu testu bakar batean.

Eragilea

Izena

Adibidea

& (And)

AND testu-kateatzea

"Aste" & "lehena" kateatzeak "Astelehena" ematen du


Erreferentzia-eragileak

Eragile hauek egiazkoa edo faltsua den adierazten dute.

Heinak du lehentasun handiena, ondoren ebakidurak, eta azkenik bildurak.

Eragilea

Izena

Adibidea

: (bi puntu)

Barrutia

A1:C108.

! (harridura-ikurra)

Ebakidura

SUM(A1:B6!B5:C12)

Multzoko gelaxka guztien batura kalkulatzen du; adibide honetan, emaitzak B5 eta B6 gelaxken batura ematen du.

~ (Tileta)

Kateatzea edo bildura

Bi erreferentzia hartzen ditu, eta erreferentzia-zerrenda bat ematen du, hau da, ezkerreko erreferentziaren kateatzea, eskuineko erreferentziak jarraituta. Sarrera bikoitzak bi aldiz erreferentziatzen dira. Ikus taula honen azpiko oharra.


note

Tiletaren karaktere bidez erreferentziak kateatzeko eginbidea duela gutxi inplementatu da. Tiletaren eragilea duen formula bat agertzen denean softwarearen bertsio zaharragoekin irekitako dokumentu batean, errorea ematen du. Erreferentzia-zerrendarik ez da onartzen matrize-adierazpenetan.


Emaguzu laguntza!