LibreOffice 24.8 laguntza
Emandako irizpide bat betetzen dituen barruti bateko gelaxka guztien batezbesteko aritmetikoa ematen du. AVERAGEIF funtzioak proba logikoekin bat datozen emaitza guztiak batzen ditu eta batuketa hori hautatutako balioen kopuruarekin zatitzen du.
Emandako irizpide anitz betetzen dituen barruti bateko gelaxka guztien batezbesteko aritmetikoa ematen du. AVERAGEIFS funtzioak proba logikoekin bat datozen emaitza guztiak batzen ditu eta batuketa hori hautatutako balioen kopuruarekin zatitzen du.
Datu-puntuen batez bestekoarekiko desbideratze absolutuen batez bestekoa ematen du. Datu multzoaren sakabanatzea erakusten du.
AVEDEV(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=AVEDEV(A1:A50)
Argumentuen batez bestekoa ematen du.
AVERAGE(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=AVERAGE(A1:A50)
Argumentuen batez bestekoa ematen du. Testuaren balioa 0 da.
AVERAGEA(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=AVERAGEA(A1:A50)
Argumentu-zerrenda bateko balio handiena ematen du.
0 ematen du, ez bada zenbakizko baliorik edo errorerik aurkitu gelaxka-erreferentzia gisa pasatutako gelaxka-barrutian. Testu-gelaxkei ez ikusi egiten diete MIN() eta MAX() funtzioek. MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu. Kate-argumentu literal bat pasatzen bazaio MIN() edo MAX() funtzioari, MIN("katea") adibidez, hala ere errorea emango du.
MAX(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=MAX(A1;A2;A3;50;100;200) zerrendako baliorik altuena ematen du.
=MAX(A1:B100) zerrendako baliorik altuena ematen du.
Argumentu-zerrenda bateko balio handiena ematen du. MAX funtzioak ez bezala, honek testua sartzea onartzen du. Testuaren balioa 0 da.
MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu.
MAXA(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=MAXA(A1;A2;A3;50;100;200;"testua") funtzioak zerrendako baliorik handiena ematen du.
=MAXA(A1:B100) funtzioak zerrendako baliorik handiena ematen du.
Zenbaki multzo baten mediana ematen du. Multzoko balio kopurua bakoitia bada, multzoaren erdian dagoen zenbakia izango da mediana; balio kopurua bikoitia bada, berriz, multzoaren erdian dauden bi balioen batez bestekoa izango da.
MEDIAN(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
kopurua bakoitia bada: =MEDIAN(1; 5; 9; 20; 21) funtzioak 9 ematen du mediana-balio gisa.
kopurua bikoitia bada: =MEDIAN(1; 5; 9; 20) funtzioak erdiko bi balioen (5 eta 9) arteko batez bestekoa ematen du; alegia, 7.
Argumentu-zerrenda bateko baliorik txikiena ematen du.
0 ematen du, ez bada zenbakizko baliorik edo errorerik aurkitu gelaxka-erreferentzia gisa pasatutako gelaxka-barrutian. Testu-gelaxkei ez ikusi egiten diete MIN() eta MAX() funtzioek. MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu. Kate-argumentu literal bat pasatzen bazaio MIN() edo MAX() funtzioari, MIN("katea") adibidez, hala ere errorea emango du.
MIN(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=MIN(A1:B100): zerrendako baliorik txikiena ematen du.
Argumentu-zerrenda bateko balio txikiena ematen du. Testua ere sar dezakezu. Testuaren balioa 0 da.
MINA() eta MAXA() funtzioek 0 ematen dute, ez bada baliorik (zenbakizko nahiz testuzko baliorik) eta errorerik aurkitu.
MINA(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=MINA(1; "Testua"; 20) funtzioak 0 ematen du.
=MINA(A1:B100): zerrendako baliorik txikiena ematen du.
Datu multzo bateko maiztasun handieneko balioa ematen du (moda). Maiztasun bereko hainbat balio badago, baliorik txikiena emango du. Errorea ematen du, balio bat ere ez denean birritan agertzen.
MODE(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
=MODE(A1:A50)
Moda estatistikoen (maizen agertzen diren balioen) matrize bertikal bat itzultzen du, emandako zenbakien zerrenda batetik.
MODE.MULT(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
MODE.MULT funtzioak balioen matrize bat ematen duenez, matrize-formula modura sartu behar da. Funtzioa ez bada horrela sartzen, lehen modua soilik itzuliko da, alegia, MODE.SNGL funtzioak ematen duen emaitza bera.
=MODE(A1:A50)
COM.MICROSOFT.MODE.MULT
Datu multzo bateko maiztasun handieneko balioa ematen du (moda). Maiztasun bereko hainbat balio badago, baliorik txikiena emango du. Errorea ematen du, balio bat ere ez denean birritan agertzen.
MODE.SNGL(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])
Datu multzoak datu-puntu bikoizturik ez badu, MODE.SNGL funtzioak #BALIOA! errore-balioa ematen du.
=MODE(A1:A50)
COM.MICROSOFT.MODE.SNGL
Dentsitate edo banaketa binomial negatiboa ematen du.
NEGBINOM.DIST(X; R; SP; Metatua)
X: egindako saioetan lortutako hutsegiteen kopurua.
R: egindako saioetan lortutako arrakasten kopurua.
Probabilitatea: saio baten arrakasta-probabilitatea.
Metatua = 0 dentsitate-funtzioa kalkulatzen du,Metatua = 1 banaketa kalkulatzen du.
=NEGBINOMDIST(1; 1; 0,5;0): emaitza 0,25 da.
=NEGBINOM.DIST(1; 1; 0,5): emaitza 0,25 da.
COM.MICROSOFT.NEGBINOM.DIST
Banaketa binomial negatiboa ematen du.
NEGBINOMDIST(X; R; probabilitatea)
X: egindako saioetan lortutako hutsegiteen kopurua.
R: egindako saioetan lortutako arrakasten kopurua.
Probabilitatea: saio baten arrakasta-probabilitatea.
=NEGBINOMDIST(1; 1; 0,5): emaitza 0,25 da.
Dentsitate-funtzioa edo banaketa normal metatua kalkulatzen du.
NORMDIST(Zenbakia; BatezBestekoa; DesbideratzeEstandarra [; C])
Zenbakia: banaketa normala kalkulatzeko oinarritzat erabiliko den banaketaren balioa.
Batez bestekoa: banaketaren batez besteko balioa.
STDEV: banaketaren desbideratze estandarra.
C aukerakoa da. C = 0: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1: banaketa kalkulatzen du.
=NORMDIST(70; 63; 5 0) funtzioaren emaitza 0,03 da.
=NORMDIST(70; 63; 5 1) funtzioaren emaitza 0,92 da.
Dentsitate-funtzioa edo banaketa normal metatua kalkulatzen du.
NORMDIST(Zenbakia; Batez bestekoa; STDEV; C)
Zenbakia: banaketa normala kalkulatzeko oinarritzat erabiliko den banaketaren balioa.
Batez bestekoa: banaketaren batez besteko balioa.
STDEV: banaketaren desbideratze estandarra.
C = 0: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1: banaketa kalkulatzen du.
=NORMDIST(70; 63; 5 0) funtzioaren emaitza 0,03 da.
=NORMDIST(70; 63; 5 1) funtzioaren emaitza 0,92 da.
COM.MICROSOFT.NORM.DIST
Banaketa normal metatuaren alderantzizkoa ematen du.
NORMINV(Zenbakia; BatezBestekoa; DesbideratzeEstandarra)
Zenbakia: alderantzizko banaketa normala kalkulatzeko oinarri gisa erabiliko den probabilitate-balioa.
Batez bestekoa: banaketa normalaren batez besteko balioa.
DesbideratzeEstandarra: banaketa normalaren desbideratze estandarra.
=NORMINV(0,9; 63; 5) funtzioak 69,41 ematen du. Oilo-arrautzen batez besteko pisua 63 gramokoa bada (5 gramoko desbideratze estandarrarekin), orduan, % 90eko probabilitatea egongo da arrautzak 69,41 g baino gutxiago pisatzeko.
Banaketa normal metatuaren alderantzizkoa ematen du.
NORMINV(Zenbakia; BatezBestekoa; DesbideratzeEstandarra)
Zenbakia: alderantzizko banaketa normala kalkulatzeko oinarri gisa erabiliko den probabilitate-balioa.
BatezBestekoa: banaketa normalaren batez besteko balioa.
DesbideratzeEstandarra: banaketa normalaren desbideratze estandarra.
=NORMINV(0,9; 63; 5) funtzioak 69,41 ematen du. Oilo-arrautzen batez besteko pisua 63 gramokoa bada (5 gramoko desbideratze estandarrarekin), orduan, % 90eko probabilitatea egongo da arrautzak 69,41 g baino gutxiago pisatzeko.
COM.MICROSOFT.NORM.INV
Pearson-en produktu-memento korrelazioaren koefizientea (r) ematen du.
PEARSON(Datuak1; Datuak2)
Datuak1: lehen datu multzoaren matrizea adierazten du.
Datuak2: bigarren datu multzoaren matrizea adierazten du.
=PEARSON(A1:A30; B1:B30): bi datu multzoen Pearson-en korrelazio-koefizientea ematen du.
Matrize bateko datu-balioen alfa pertzentila ematen du. Balio txikienetik (alfa=0) handienera (alfa=1) doan datu-serie bateko eskala-balioa ematen du pertzentilak. Alfa = % 25 bada, pertzentilak lehen kuartila adierazten du; alfa = % 50 bada, berriz, MEDIAN (mediana) izango da.
PERCENTILE(Datuak; Alfa)
Datuak: datuen matrizea.
Alfa: 0 eta 1 arteko eskalaren ehunekoa.
=PERCENTILE(A1:A50;0,1): A1:A50 barrutiko datu-eskala osoaren % 10ari dagokion kokaguneko balioa ematen du.
Emandako balio-barruti baten eta alfa balio baten alfagarren pertzentila ematen du, 0 eta 1 arteko barruti esklusiboan. Pertzentil batek alfa txikienetik (alfa=0) handienera (alfa=1) doan datu-serie baten eskala-balioa itzultzen du. Alfa = % 25 bada, pertzentila lehen kuartilan egongo da; lfa = % 50 bada, mediana izango da.
Alfa ez bada 1/(n+1) balioaren anizkoitza, (non 'n' emandako matrizeko balio kopurua den), funtzioak emandako matrizeko balioen arteko interpolazioa egiten du pertzentilaren balioa kalkulatzeko. Hala ere, alfa 1/(n+1) baino txikiagoa bada edo alfa n/(n+1) baino handiagoa bada, funtzioak ezin izango du interpolazioa gauzatu, eta errore bat emango du.
PERCENTILE.INC eta PERCENTILE.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko alfa balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.
PERCENTILE.EXC(Datuak; Alfa)
Datuak: datuen matrizea.
Alfa: 0 eta 1 arteko eskalaren ehunekoa.
=PERCENTILE.EXC(A1:A50;10%): A1:A50 barrutiko datu-eskala osoaren % 10ari dagokion kokaguneko balioa ematen du.
COM.MICROSOFT.PERCENTILE.EXC
Matrize bateko datu-balioen alfa pertzentila ematen du. Datu-serieko balio txikienetik (alfa=0) handienera (alfa=1) ordenatuta, bere eskala-balioa ematen du pertzentilak. Alfa = % 25 bada, pertzentilak lehen kuartila adierazten du; Alfa = % 50 bada, berriz, MEDIAN (mediana) izango da.
PERCENTILE.INC eta PERCENTILE.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko alfa balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.
PERCENTILE.INC(Datuak; Alfa)
Datuak: datuen matrizea.
Alfa: 0 eta 1 arteko eskalaren ehunekoa.
=PERCENTILE(A1:A50; 0,1): A1:A50 barrutiko datu-eskala osoaren % 10ari dagokion kokaguneko balioa ematen du.
COM.MICROSOFT.PERCENTILE.INC
Lagin bateko balio baten ehuneko heina ematen du.
PERCENTRANK(Datuak; Balioa [; Esangura])
Datuak: lagineko datuen matrizea.
Balioa: ehuneko heina kalkulatu behar zaion balioa.
Esangura: Aukerako argumentu bat, itzuli den ehunekoen balioa zenbat digitu esanguratsura biribilduko den zehazten duena. Erabiltzen ez bada, 3 balioa erabiliko da.
=PERCENTRANK(A1:A50; 50): A1:A50 barrutiko balio guztien artean 50 balioak duen ehuneko heina ematen du. Barrutitik kanpo geratzen bada 50, errore-mezua agertuko da.
Zehaztutako balioak emandako matrizean zein kokagune erlatibo duen ematen du, 0 eta 1 balioen artean (esklusiboa).
PERCENTRANK.INC eta PERCENTRANK.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTRANK.INC funtzioak 0 eta 1 arteko balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTRANK.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.
PERCENTRANK.EXC(Datuak; Balioa [; Esangura])
Datuak: lagineko datuen matrizea.
Balioa: ehuneko heina kalkulatu behar zaion balioa.
Esangura: Aukerako argumentu bat, itzuli den ehunekoen balioa zenbat digitu esanguratsura biribilduko den zehazten duena.
=PERCENTRANK(A1:A50; 50): A1:A50 barrutiko balio guztien artean 50 balioak duen ehuneko heina ematen du. Barrutitik kanpo geratzen bada 50, errore-mezua agertuko da.
COM.MICROSOFT.PERCENTRANK.EXC
Zehaztutako balioak emandako matrizean zein kokagune erlatibo duen ematen du, 0 eta 1 balioen artean (inklusiboa).
PERCENTRANK.INC eta PERCENTRANK.EXC arteko desberdintasuna da PERCENTRANK.INC funtzioak 0 eta 1 arteko balio bat kalkulatzen duela, modu inklusiboan, eta PERCENTRANK.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.
PERCENTRANK.INC(Datuak; Balioa [; Esangura])
Datuak: lagineko datuen matrizea.
Balioa: ehuneko heina kalkulatu behar zaion balioa.
Esangura: Aukerako argumentu bat, itzuli den ehunekoen balioa zenbat digitu esanguratsura biribilduko den zehazten duena.
=PERCENTRANK(A1:A50; 50): A1:A50 barrutiko balio guztien artean 50 balioak duen ehuneko heina ematen du. Barrutitik kanpo geratzen bada 50, errore-mezua agertuko da.
COM.MICROSOFT.PERCENTRANK.INC
Emandako balio baten probabilitatearen dentsitate-funtzioaren balioa, banaketa normal estandarra dela kontuan hartuta, itzultzen du.
PHI(Zenbakia)
Zenbakia: Probabilitatearen dentsitate-funtzioa kalkulatu behar zaion balioa da.
=PHI(2.25) funtzioak 0.0317 itzultzen du.
=PHI(-2.25) funtzioak ere 0.0317 itzuliko du banaketa normala simetrikoa delako.
=PHI(0) funtzioak 0.3989 itzultzen du.
PHI(Zenbakia) funtzioari deitzea NORMDIST(Zenbakia,0,1,FALSE()) edo NORM.S.DIST(Zenbakia;FALSE()) funtzioei deitzearen parekoa da; hortaz, horren parekoa da banaketa normal estandarra erabiltzea batezbestekoa berdin 0 denean eta desbideraketa estandarra berdin 1 denean, eta Metagarraia argumentua False denean.
Poisson-en banaketa ematen du.
POISSON(Zenbakia; BatezBestekoa [; C])
Zenbakia: Poisson-en banaketa kalkulatzeko erabiliko den balioa.
BatezBestekoa: Poisson-en banaketaren batez besteko balioa.
C (aukerakoa) = 0 edo Faltsua: dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 edo Egiazkoa: banaketa kalkulatzen du. Zehazten ez denean, Egiazkoa balio lehenetsia sartzen da dokumentua gordetzen duzunean, bateragarritasun hobea izateko beste programa batzuekin eta LibreOffice suitearen bertsio zaharragoekin.
=POISSON(60;50;1); emaitza 0,93 da.
Poisson-en banaketa ematen du.
POISSON.DIST(Zenbakia; BatezBestekoa ; Metagarria)
Zenbakia: Poisson-en banaketa kalkulatzeko erabiliko den balioa.
BatezBestekoa: Poisson-en banaketaren batez besteko balioa.
Metatua = 0 edo False (faltsua) bada, probabilitate-masaren funtzioa kalkulatzen du. Metatua = 1, True (egia) edo beste balio batzuk badira, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.
=POISSON.DIST(60;50;1); emaitza 0,9278398202 da.
COM.MICROSOFT.POISSON.DIST
Datu multzo baten kuartila ematen du.
QUARTILE(Datuak; Mota)
Datuak: lagineko datuen matrizea.
Mota: pertzentil mota. (0 = MIN, 1 = 25%, 2 = 50% (MEDIAN), 3 = 75% eta 4 = MAX.)
=QUARTILE(A1:A50;2) A1:A50 barrutiko balioetan, txikienetik handienera, eskalako % 50a zein baliori dagokion kalkulatzen du.
Emandako balio-barruti baterako, eskatutako kuartila ematen du, 0tik 1erako pertzentil-barruti esklusiboan oinarrituta.
QUARTILE.INC eta QUARTILE.EXC arteko desberdintasuna da QUARTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko pertzentil-barruti batean kalkulatzen duela balioa, baina modu inklusiboan, eta QUARTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.
QUARTILE(Datuak; Mota)
Datuak: zehaztutako kuartila kalkulatzeko erabiliko den datu-balioen barrutia.
Mota: 1 eta 3 arteko osoko zenbaki bat, eskatutako kuartila adierazten duena. Mota = 1 edo 3 bada, emandako matrizeak 2 balio baino gehiago izan behar ditu.
=QUARTILE.EXC(A1:A50;2) A1:A50 barrutiko balioetan, txikienetik handienera, eskalako % 50a zein baliori dagokion kalkulatzen du.
COM.MICROSOFT.QUARTILE.EXC
Datu multzo baten kuartila ematen du.
QUARTILE.INC eta QUARTILE.EXC arteko desberdintasuna da QUARTILE.INC funtzioak 0 eta 1 arteko pertzentil-barruti batean kalkulatzen duela balioa, baina modu inklusiboan, eta QUARTILE.EXC funtzioak modu esklusiboan kalkulatzen duela.
QUARTILE(Datuak; Mota)
Datuak: lagineko datuen matrizea.
Mota: pertzentil mota. (0 = MIN, 1 = 25%, 2 = 50% (MEDIAN), 3 = 75% eta 4 = MAX.)
=QUARTILE.INC(A1:A50;2) A1:A50 barrutiko balioetan, txikienetik handienera, eskalako % 50a zein baliori dagokion kalkulatzen du.
COM.MICROSOFT.QUARTILE.INC