Estatistika-funtzioak. Lehen zatia

COUNTIFS

Barruti anitzetan irizpidea betetzen duten gelaxken kopurua ematen du.

B

Banaketa binomiala duen lagin baten probabilitatea kalkulatzen du.

Sintaxia

B(Saioak; SP; T1 [; T2])

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

T1: saioen gutxieneko kopurua da.

T2 (aukerakoa): saioen gehieneko kopurua da.

Adibidea

Dado bat hamar aldiz botata, zein probabilitate dago birritan 6 zenbakia ateratzeko? Seia (edo beste edozein zenbaki) ateratzeko probabilitatea 1/6 da. Beraz, hau da formula:

=B(10;1/6;2): % 29ko probabilitatea ematen du.

BETA.DIST

Beta funtzioa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

BETA.DIST(Zenbakia; Alfa; Beta; Metatua [; Hasiera [; Amaiera]])

Zenbakia: funtzioa ebaluatzeko zenbakia da, hasiera eta amaiera artekoa.

Alfa (ezinbestekoa) banaketa-parametroa da.

Beta (ezinbestekoa) banaketa-parametroa da.

Metatua (ezinbestekoa) 0 edo Faltsua izan daiteke probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko. Beste edozein balio edo Egiazkoa izan daiteke banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzeko.

Hasiera (aukerakoa) Zenbakia parametroaren beheko muga da.

Amaiera (aukerakoa) Zenbakia parametroaren goiko muga da.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=BETA.DIST(2;8;10;1;1;3) 0,6854706 ematen du

=BETA.DIST(2;8;10;0;1;3) 1,4837646 ematen du

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.BETA.DIST

BETA.INV

Beta probabilitate metatuaren dentsitate-funtzioaren alderantzizkoa itzultzen du.

Sintaxia

BETA.INV(Zenbakia; Alfa; Beta [; Hasiera [; Amaiera]])

Zenbakia: Beta banaketari lotutako probabilitatea emandako Alfa eta Beta argumentuetarako.

Alfa: Beta banaketaren parametro hertsiki positiboa.

Beta: Beta banaketaren parametro hertsiki positiboa.

Hasiera (aukerakoa): Funtzioaren irteerako barrutiaren beheko muga. Ezartzen ez bada, balio lehenetsia 0 izango da.

Amaiera (aukerakoa): Funtzioaren irteerako barrutiaren goiko muga. Ezartzen ez bada, balio lehenetsia 1 izango da.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=BETA.INV(0.5;5;10) funtzioak 0,3257511553 balioa itzultzen du.

BETA.INV wiki-orria

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.BETA.INV

BETADIST

Beta funtzioa ematen du.

Sintaxia

BETADIST(Zenbakia; Alfa; Beta [; Hasiera [; Amaiera [; Metatua]]])

Zenbakia: funtzioa ebaluatzeko zenbakia da, hasiera eta amaiera artekoa.

Alfa: banaketa-parametroa da.

Beta: banaketa-parametroa da.

Hasiera (aukerakoa): Zenbakia parametroaren beheko muga da.

Amaiera (aukerakoa): Zenbakia parametroaren goiko muga da.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua izan daiteke probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko. Beste edozein balio edo Egiazkoa izan daiteke, edo ez ikusi egin dakioke, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzeko.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=BETADIST(0.75;3;4) funtzioak 0.96 balioa ematen du.

BETAINV

Beta probabilitate metatuaren dentsitate-funtzioaren alderantzizkoa itzultzen du.

Sintaxia

BETAINV(Zenbakia; Alfa; Beta [; Hasiera [; Amaiera]])

Zenbakia: Beta banaketari lotutako probabilitatea emandako Alfa eta Beta argumentuetarako.

Alfa: Beta banaketaren parametro hertsiki positiboa.

Beta: Beta banaketaren parametro hertsiki positiboa.

Hasiera (aukerakoa): Funtzioaren irteerako barrutiaren beheko muga. Ezartzen ez bada, balio lehenetsia 0 izango da.

Amaiera (aukerakoa): Funtzioaren irteerako barrutiaren goiko muga. Ezartzen ez bada, balio lehenetsia 1 izango da.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=BETAINV(0.5;5;10) funtzioak 0,3257511553 balioa itzultzen du.

BETAINV wiki-orria

BINOM.DIST

Banaketa binomialaren probabilitatea ematen du.

Sintaxia

BINOM.DIST(X;saioak;SP;C)

X: saio multzo batean lortutako arrakasta kopurua da.

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

C = 0 idatzita, gertaera bakar baten probabilitatea kalkulatzen da, eta C = 1 idatzita, probabilitate metatua.

Adibidea

=BINOM.DIST(A1;12;0,5;0): 0tik12ra bitarteko balioak sartzen badira A1 gelaxkan eta txanpona 12 aldiz botatzen bada, Aurrealdea A1en adierazi adina aldiz ateratzeko probabilitatea kalkulatzen du, hau da, A1=5 bada, 12 botalditan 5 aurrealde ateratzeko probabilitatea ematen du.

=BINOM.DIST(A1;12;0,5;1): serie beraren probabilitate metatuak erakusten ditu. Adibidez, A1 = 4 bada, seriearen probabilitate metatua izango da 0, 1, 2, 3 edo 4 aldiz Aurrealdea (OR ez-esklusiboa).

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.BINOM.DIST

BINOM.INV

Banaketa binomial metatua irizpide-balioa baino handiagoa edo berdina duten balioetatik txikiena ematen du.

Sintaxia

BINOM.INV(Saioak; SP; Alfa)

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

Alfa Lortu edo gainditu beharreko ertzeko probabilitatea.

Adibidea

=BINOM.INV(8;0,6;0,9): 7 ematen du, alegia, banaketa binomial metatua irizpide-balioa baino handiagoa edo berdina duten balioetatik txikiena.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.BINOM.INV

BINOMDIST

Banaketa binomialaren probabilitatea ematen du.

Sintaxia

BINOMDIST(X;saioak;SP;C)

X: saio multzo batean lortutako arrakasta kopurua da.

Saioak: saio independenteen kopurua da.

SP saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea da.

C = 0 idatzita, gertaera bakar baten probabilitatea kalkulatzen da, eta C = 1 idatzita, probabilitate metatua.

Adibidea

=BINOMDIST(A1;12;0,5;0): 0tik12ra bitarteko balioak sartzen badira A1 gelaxkan eta txanpona 12 aldiz botatzen bada, Aurrealdea A1en adierazi adina aldiz ateratzeko probabilitatea kalkulatzen du, hau da, A1=5 bada, 12 botalditan 5 aurrealde ateratzeko probabilitatea ematen du.

=BINOMDIST(A1;12;0,5;1): serie beraren probabilitate metatuak erakusten ditu. Adibidez, A1 = 4 bada, seriearen probabilitate metatua izango da 0, 1, 2, 3 edo 4 aldiz Aurrealdea (OR ez-esklusiboa).

CHIDIST

Adierazitako khi-karratuaren bidez, hipotesia berresten duen probabilitate-balioa ematen du. CHIDIST funtzioak ausazko lagin baten khi-karratuaren balioa kalkulatzen du, balio guztien "(behatutako balioa - espero den balioa)^2/espero den balioa" batuz, eta hortik abiatuta zehazten du probatu beharreko hipotesiaren errore-probabilitatea.

CHITEST funtzioarekin ere lor daiteke CHIDIST funtzioak zehaztutako probabilitatea.

Sintaxia

CHIDIST(Zenbakia; Askatasun_graduak)

Zenbakia: Ausazko laginaren khi-karratuaren balioa da, errore-probabilitatea kalkulatzeko erabiliko dena.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

=CHIDIST(13,27; 5) 0,02 ematen du.

Ausazko laginaren khi-karratuaren balioa 13,27 bada eta saiakuntzak 5 graduko askatasuna badu, orduan, hipotesia bete egingo da % 2ko errore-probabilitatearekin.

CHIINV

Khi-karratuaren banaketaren ilara bakarreko probabilitatearen alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

CHIINV(zenbakia; askatasun_graduak)

Kopurua: errore-probabilitatearen balioa da.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

Dado bat 1020 aldiz bota da. Hauek izan dira 1 eta 6 bitarteko zenbakien emaitzak: 195, 151, 148, 189, 183 eta 154 aldiz atera dira (behatutako balioak). Hipotesia da dadoak ez duela tranparik.

Goian emandako formularen bidez zehazten da ausazko laginaren khi-karratuaren banaketa. Dadoa n aldiz botata, zenbaki bakoitza agertzeko probabilitatea 1/6 denez, espero den balioa 1020/6 = 170 izango da, eta khi-karratuaren formulak 13,27 emango du.

(Behatutako) khi-karratua, CHIINV khi karratua (teorikoa) baino handiagoa edo berdina bada, hipotesia baztertu egingo da, handiegia izango baita teoriaren eta saiakuntzaren arteko desbideratzea. Behatutako khi-karratua CHIINV baino txikiagoa bada, hipotesia baietsi egingo da adierazitako errore-probabilitatearekin.

=CHIINV(0,05;5): 11,07 ematen du.

=CHIINV(0,02;5): 13,39 ematen du.

Errore-probabilitatea % 5ekoa bada, dadoa ez da benetakoa. Errore-probabilitatea % 2koa bada, ez dago dadoa trukatuta dagoela pentsatzeko arrazoirik.

CHISQ.DIST

Probabilitate-dentsitatearen funtzioaren balioa, edo khi-karratuaren banaketari dagokion banaketa metatuaren funtzioa ematen du.

Sintaxia

CHISQ.DIST(Zenbakia; Askatasun_graduak; Metatua)

Zenbakia: Ausazko laginaren khi-karratuaren balioa da, errore-probabilitatea kalkulatzeko erabiliko dena.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua izan daiteke probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzeko. Beste edozein balio edo Egiazkoa izan daiteke, edo ez ikusi egin dakioke, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzeko.

Adibidea

=CHISQ.DIST(3; 2; 0): 0,1115650801 ematen du, 2 askatasun-graduko probabilitate-dentsitatearen funtzioa, x = 3 denean.

=CHISQ.DIST(3; 2; 1) funtzioak 0,7768698399 ematen du, 2 askatasun-graduko khi-karratuaren banaketa metatua, x = 3 denean.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CHISQ.DIST

CHISQ.DIST.RT

Adierazitako khi-karratuaren bidez, hipotesia berresten duen probabilitate-balioa ematen du. CHISQ.DIST.RT funtzioak ausazko lagin baten khi-karratuaren balioa kalkulatzen du, balio guztien "(behatutako balioa - espero den balioa)^2/espero den balioa" batuz, eta hortik abiatuta zehazten du probatu beharreko hipotesiaren errore-probabilitatea.

CHITEST funtzioarekin ere lor daiteke CHISQ.DIST.RT funtzioak zehaztutako probabilitatea.

Sintaxia

CHISQ.DIST.RT(Zenbakia; AskatasunGraduak)

Zenbakia: Ausazko laginaren khi-karratuaren balioa da, errore-probabilitatea kalkulatzeko erabiliko dena.

AskatasunGraduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

=CHISQ.DIST.RT(13,27; 5) 0,0209757694 ematen du.

Ausazko laginaren khi-karratuaren balioa 13,27 bada eta saiakuntzak 5 graduko askatasuna badu, orduan, hipotesia bete egingo da % 2ko errore-probabilitatearekin.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CHISQ.DIST.RT

CHISQ.INV

Khi-karratuaren banaketaren ezkerreko ilararen probabilitatearen alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

CHISQ.INV(Probabilitatea; Askatasun_graduak)

Probabilitatea : Alderantzizko khi-karratuaren banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.

Askatasun_graduak: Khi-karratuaren funtzioaren askatasun-graduak.

Adibidea

=CHIINV(0,05;5): 11,07 ematen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CHISQ.INV

CHISQ.INV.RT

Khi-karratuaren banaketaren ilara bakarreko probabilitatearen alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

CHIINV(zenbakia; askatasun_graduak)

Kopurua: errore-probabilitatearen balioa da.

Askatasun_graduak: probaren askatasun-graduak dira.

Adibidea

Dado bat 1020 aldiz bota da. Hauek izan dira 1 eta 6 bitarteko zenbakien emaitzak: 195, 151, 148, 189, 183 eta 154 aldiz atera dira (behatutako balioak). Hipotesia da dadoak ez duela tranparik.

Goian emandako formularen bidez zehazten da ausazko laginaren khi-karratuaren banaketa. Dadoa n aldiz botata, zenbaki bakoitza agertzeko probabilitatea 1/6 denez, espero den balioa 1020/6 = 170 izango da, eta khi-karratuaren formulak 13,27 emango du.

(Behatutako) khi karratua, CHIINV khi-karratua (teorikoa) baino handiagoa edo berdina bada, hipotesia baztertu egingo da, handiegia izango baita teoriaren eta saiakuntzaren arteko desbideratzea. Behatutako khi-karratua CHIINV baino txikiagoa bada, hipotesia baietsi egingo da adierazitako errore-probabilitatearekin.

=CHIINV(0,05;5): 11,07 ematen du.

=CHIINV(0,02;5): 13,39 ematen du.

Errore-probabilitatea % 5ekoa bada, dadoa ez da benetakoa. Errore-probabilitatea % 2koa bada, ez dago dadoa trukatuta dagoela pentsatzeko arrazoirik.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CHISQ.INV.RT

CHISQ.TEST

Khi-karratuaren independentzia-frogan oinarrituta, bi froga-serieren ausazko banaketako desbideratze-probabilitatea ematen du. Datuen khi-karratuaren banaketa ematen du CHITEST funtzioak.

CHISQ.DIST funtzioarekin ere lor daiteke CHISQ.TEST funtzioak ematen duen probabilitatea; horretarako, ausazko laginaren khi-karratua parametro gisa eman beharko da, datu-errenkadaren ordez.

Sintaxia

CHISQ.TEST(DatuakB; DatuakE)

DatuakB behatutako datuen matrizea da.

DatuakE esperotako datuen bitartea da.

Adibidea

Datuak_B (behatutakoa)

Datuak_E (esperotakoa)

1

195

170

2

151

170

3

148

170

4

189

170

5

183

170

6

154

170


=CHITEST(A1:A6;B1:B6): 0,02 ematen du. Probabilitate horrekin betetzen da khi-karratuaren banaketa teorikoa.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CHISQ.TEST

CHISQDIST

Probabilitate-dentsitatearen funtzioaren balioa edo khi-karratuaren banaketari dagokion banaketa metatuaren funtzioa.

Sintaxia

CHISQDIST(Zenbakia; AskatasunGraduak [; Metatua])

Zenbakia: funtzioa kalkulatu behar zaion zenbakia da.

Askatasun_graduak: Khi-karratuaren funtzioaren askatasun-graduak.

Metatua (aukerakoa): 0 edo Faltsua, probabilitate-dentsitatearen funtzioa kalkulatzen du. Beste balio batzuk edo Egiazkoa izanez gero, edo ez ikusi eginez gero, banaketa metatuaren funtzioa kalkulatzen du.

CHISQINV

CHISQDIST funtzioaren alderantzizkoa ematen du.

Sintaxia

CHISQINV(Probabilitatea; Askatasun-graduak)

Probabilitatea: Alderantzizko khi-karratuaren banaketa kalkulatu behar zaion probabilitate-balioa.

Askatasun_graduak: Khi-karratuaren funtzioaren askatasun-graduak.

CHITEST

Khi-karratuaren independentzia-frogan oinarrituta, bi froga-serieren ausazko banaketako desbideratze-probabilitatea ematen du. Datuen khi-karratuaren banaketa ematen du CHITEST funtzioak.

CHIDIST funtzioarekin ere lor daiteke CHITEST funtzioak ematen duen probabilitatea; horretarako, ausazko laginaren khi-karratua parametro gisa eman beharko da, datu-errenkadaren ordez.

Sintaxia

CHITEST(DatuakB; DatuakE)

Datuak_B: behatutako datuen matrizea da.

DatuakE esperotako datuen bitartea da.

Adibidea

Datuak_B (behatutakoa)

Datuak_E (esperotakoa)

1

195

170

2

151

170

3

148

170

4

189

170

5

183

170

6

154

170


=CHITEST(A1:A6;B1:B6): 0,02 ematen du. Probabilitate horrekin betetzen da khi-karratuaren banaketa teorikoa.

COUNT

Argumentu-zerrenda batean zenbat zenbaki dauden adierazten du. Testu-sarrerei ez ikusi egiten zaie.

Sintaxia

COUNT(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

Balioa 1 - 4 eremuetako 2, 4, 6 eta zortzi sarrerak kontatu behar dira.

=COUNT(2;4;6;"eight") = 3. Zenbakien kopurua 3 da, beraz.

COUNTA

Argumentu-zerrendan zenbat balio dauden adierazten du. Testu-sarrerak ere kontatu egiten dira, nahiz eta 0 luzerako karaktere-kate hutsa eduki. Argumentu bat matrizea edo erreferentzia bada, ez ikusi egingo zaie matrizeko edo erreferentziako gelaxka hutsei.

Sintaxia

COUNTA(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

Adibidea

Balioa 1 - 4 eremuetako 2, 4, 6 eta zortzi sarrerak kontatu behar dira.

=COUNTA(2;4;6;"eight") = 4. Balioen kopurua 4 da, beraz.

COUNTBLANK

Gelaxka hutsen kopurua ematen du.

Sintaxia

COUNTBLANK(Barrutia)

Barrutia gelaxka-barrutiko gelaxka hutsen kopurua ematen du.

Adibidea

=COUNTBLANK(A1:B2): 4 itzuliko du A1, A2, B1 eta B2 gelaxkak hutsik badaude.

COUNTIF

Gelaxka-barruti batean irizpide jakin batzuk betetzen dituzten elementuen kopurua ematen du.

Sintaxia

COUNTIF(Barrutia; Irizpideak)

Barrutia: irizpideak aplikatu behar zaizkion barrutia.

Irizpidea: Irizpide bat gelaxka bakarreko erreferentzia, zenbaki edo testu bat da. Gelaxka-edukiekin konparazioak egiteko erabiltzen da.

Gelaxka huts baten erreferentzia 0 zenbakitzat hartzen da.

Bat datorren adierazpen bat honakoa izan daiteke:

Bilaketan komodinak eta adierazpen erregularrak onartzen dira. Adierazpen erregularrak gaitzen badira, "egun.*" sartu daiteke, adibidez, hasieran "egun" duen lehen hitza aurkitzeko. Adierazpen erregularra den testu bat aurkitu nahi izanez gero, erabili "\" karaktere bat horietako edozeinen aurrean edo inguratu testua \Q...\E karaktereekin. Komodinen eta adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu edo desaktibatu daiteke - LibreOffice Calc - Kalkulatu aukeran.

warning

Adierazpen erregular bat ordezkatzen duten bilaketa-irizpideko kateak diren argumentu bat edo gehiago dituzten funtzioak erabiltzean, lehen aldian kate-irizpide horiek zenbaki bihurtzeko saialdia egingo da. Adibidez, ".0" katea 0.0 bihurtuko da, eta abar. Ongi bihurtzen bada, bat etortzea ez da izango adierazpen erregularreko bat etortzea, baizik eta zenbakizko bat etortzea. Hala ere, dezimalen bereizlea puntua ez den eskualde-ezarpen batean, adierazpen erregularraren bihurketak funtzionatu egingo du. Zenbakizko adierazpen bat sortu ordez adierazpen erregularraren ebaluazioa behartzeko, erabili zenbakitzat hartu ezin daitezkeen adierazpenak, adibidez ".[0]" edo ".\0" edo "(?i).0".


Adibidea

2000 eta 2009 bitarteko zenbakiak ditu A1:A10 gelaxka-barrutiak. B1 gelaxkak 2006 zenbakia dauka. B2 gelaxkan, sartu formula hau:

=COUNTIF(A1:A10;2006) funtzioak 1 ematen du.

=COUNTIF(A1:A10;B1) funtzioak 1 ematen du.

=COUNTIF(A1:A10;">=2006") funtzioak 4 ematen du.

=COUNTIF(A1:A10;"<"&B1) - B1 gelaxkak 2006 duenean, funtzioak 6 ematen du.

=COUNTIF(A1:A10;C2), C2 gelaxkan >2006 testua ipinita, A1:A10 barrutian >2006 diren gelaxken kopurua zenbatzen du.

Zenbaki negatiboak soilik zenbatzeko: =COUNTIF(A1:A10;"<0")

EXPON.DIST

Banaketa esponentziala ematen du.

Sintaxia

EXPON.DIST(Zenbakia; lambda; M)

Zenbakia: funtzioaren balioa da.

Lambda: parametro-balioa da.

C funtzioaren forma zehazten duen balio logikoa da. C = 0 bada, dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 bada, banaketa kalkulatzen du.

Adibidea

=EXPON.DIST(3;0,5;1): 0,7768698399 ematen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.EXPON.DIST

EXPONDIST

Banaketa esponentziala ematen du.

Sintaxia

EXPONDIST(Zenbakia; lambda; M)

Zenbakia: funtzioaren balioa da.

Lambda: parametro-balioa da.

C funtzioaren forma zehazten duen balio logikoa da. C = 0 bada, dentsitate-funtzioa kalkulatzen du; C = 1 bada, banaketa kalkulatzen du.

Adibidea

=EXPONDIST(3;0,5;1): 0,78 ematen du.

INTERCEPT

Lerroak Y ardatza zein puntutan ebakiko duen kalkulatzen du, lehendik ezagutzen diren X balioen eta y balioen bidez.

Sintaxia

INTERCEPT(datuak_Y; datuak_X)

Datuak_Y: behatutako datuen mendeko multzoa da.

Datuak_X: behatutako datuen multzo independentea da.

Zenbakiak dauzkaten izenak, matrizeak edo erreferentziak erabili behar dira hemen. Zenbakiak zuzenean ere sar daitezke.

Adibidea

Ebakidura kalkulatzeko, erabili adibideko kalkulu-orriko D3:D9 gelaxkak Y balio gisa eta C3:C9 X balio gisa. Hauxe izango litzateke sarrera:

=INTERCEPT(D3:D9;C3:C9) = 2.15.

RSQ

Pearson-en korrelazio-koefizientearen karratua ematen du, zehaztutako balioen arabera. RQS (edo mugatze-koefizientea) egokitzapenaren kalitatearen neurria da, eta erregresio-analisiak egiteko erabil daiteke.

Sintaxia

RSQ(Y_datuak; X_datuak)

Y_datuak: datu-puntuen matrizea edo barrutia.

X_datuak: datu-puntuen matrizea edo barrutia.

Adibidea

=RSQ(A1:A20;B1:B20): A eta B zutabeetako datu-serieen mugatze-koefizienteak kalkulatzen ditu.

Emaguzu laguntza!