LibreOffice 25.2 laguntza
Parametroen bit mailako "eta" logiko bat ematen du.
BITAND(Zenbakia1; Zenbakia2)
Zenbakia1 eta Zenbakia2 2 ^ 48 (281 474 976 710 656 baino txikiagoak diren osoko zenbaki positiboak dira.
=BITAND(6;10) funtzioak 2 itzultzen du (0110 & 1010 = 0010).
Zenbaki bat n bit ezkerrerantz mugitzen du.
BITLSHIFT(zenbakia; desplazamendua)
Zenbakia 2 ^ 48 (281 474 976 710 656) baino txikiagoa den osoko zenbaki positibo bat da.
Desplazamendua bit-ak ezkerrerantz mugituko diren toki kopurua da. Desplazamendua negatiboa bada, BITRSHIFT (zenbakia; -desplazamendua) funtzioaren sinonimo da.
=BITLSHIFT(6;1) 12 itzultzen du (0110 << 1 = 1100).
Parametroen bit mailako "edo" logiko bat ematen du.
BITOR(Zenbakia1; Zenbakia2)
Zenbakia1 eta Zenbakia2 2 ^ 48 (281 474 976 710 656 baino txikiagoak diren osoko zenbaki positiboak dira.
=BITOR(6;10) funtzioak 14 itzultzen du (0110 | 1010 = 1110).
Zenbaki bat n bit eskuinerantz mugitzen du.
BITRSHIFT(zenbakia; desplazamendua)
Zenbakia 2 ^ 48 (281 474 976 710 656) baino txikiagoa den osoko zenbaki positibo bat da.
Desplazamendua bit-ak eskuinerantz mugituko diren toki kopurua da. Desplazamendua negatiboa bada, BITLSHIFT (zenbakia; -desplazamendua) funtzioaren sinonimo da.
=BITRSHIFT(6;1) funtzioak 3 (0110 >> 1 = 0011) ematen du.
Parametroen bit mailako "edo esklusibo" logiko bat ematen du.
BITXOR(Zenbakia1; Zenbakia2)
Zenbakia1 eta Zenbakia2 2 ^ 48 (281 474 976 710 656 baino txikiagoak diren osoko zenbaki positiboak dira.
=BITXOR(6;10) funtzioak 12 (0110 ^ 1010 = 1100) ematen du.