Finantza Funtzioak. Bigarren zatia

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu - Funtzioa - Finantzak kategoria


Atzera Finantza Funtzioen lehen zatira

Aurrera Finantza Funtzioen hirugarren zatira

CUMPRINC_ADD

Epealdi batean amortizatuko den maileguaren printzipal metatua ematen du.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

CUMPRINC_ADD(Interesa;NPER;PV;HasierakoEpealdia;AmaierakoEpealdia;Mota)

Tasa: epealdi bakoitzeko interes-tasa.

NPer: ordainketa-epealdien kopuru osoa. Tasak eta NPER balioek unitate bera izan behar dute oinarri, eta, beraz, urteka edo hilabeteka kalkulatu behar dira biak.

PV: uneko balioa.

HasierakoEpealdia: kalkuluko lehen ordainketaren epealdia.

AmaierakoEpealdia: kalkuluko azken ordainketaren epealdia.

Modua: ordainketaren epemuga-data epealdiaren amaieran (Mota = 0) edo epealdiaren hasieran (Mota = 1).

Adibidea

Ondoko hipoteka-kreditua hartu da etxea ordaintzeko:

Tasa: Urteko ehuneko 9,00 (% 9 / 12 = 0,0075), epea: 30 urte (ordainketa-epealdiak = 30 * 12 = 360), NPV: 125000 moneta-unitate.

Zenbat itzuli behar da hipoteka-kredituaren bigarren urtean (alegia, 13 eta 24 arteko epealdietan)?

=CUMPRINC_ADD(0,0075;360;125000;13;24;0): emaitza -934,1071 da.

Lehen hilabetean, kopuru hau itzuliko da:

=CUMPRINC_ADD(0,0075;360;125000;1;1;0): emaitza -68,27827 da.

TBILLPRICE

100 moneta-unitateko balio nominaleko altxor-letra baten prezioa ematen du.

Sintaxia

TBILLPRICE(Likidazioa;Mugaeguna;Deskontua)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Deskontua: tituluaren deskontu-portzentajea.

Adibidea

Likidazio-data: 1999ko martxoaren 31; mugaeguna: 1999ko ekainaren 1a, deskontua: ehuneko 9.

Altxor-letraren prezioa honela lortzen da:

=TBILLPRICE("1999-03-31";"1999-06-01"; 0.09) funtzioak 98.45 ematen du.

PRICEDISC

100 moneta-unitateko balio nominaleko eta interesik gabeko titulu baten prezioa ematen du.

Sintaxia

PRICEDISC(Settlement; Maturity; Discount; Redemption [; Basis])

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Deskontua: Titulu baten deskontua portzentaje gisa.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 or missing

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

Titulua 1999.02.15ean erosi da; mugaeguna 1999.03.01 da. Interes nominala % 5,25koa da. Itzuliko den balioa 100 da. Kalkulua 2 oinarrian egitean, deskontu-prezioa hau izango da:

=PRICEDISC("1999-02-15"; "1999-03-01"; 0.0525; 100; 2) funtzioak 99.79583 ematen du.

TBILLYIELD

Altxor-letra baten etekina ematen du.

Sintaxia

TBILLYIELD(Likidazioa;Mugaeguna;Prezioa)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Prezioa: altxor-letraren prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Adibidea

Likidazio-data: 1999ko martxoaren 31; mugaeguna: 1999ko ekainaren 1a, prezioa: 98,45 moneta-unitate.

Altxor-letraren etekina honela lortzen da:

=TBILLYIELD("1999-03-31";"1999-06-01"; 98.45) funtzioak 0.091417 edo ehuneko 9.1417 ematen du.

TBILLEQ

Altxor-letra baten urteko etekina kalkulatzen du. Altxor-letra bat likidazio-datan erosten da eta mugaegunean saltzen da balio nominalean. Mugaegunak urte berekoa izan behar du. Deskontu bat kentzen da erosketaren zenbatekotik.

Sintaxia

TBILLEQ(Likidazioa;Mugaeguna;Deskontua)

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Deskontua: tituluaren deskontu-portzentajea.

Adibidea

Likidazio-data: 1999ko martxoaren 31; mugaeguna: 1999ko ekainaren 1a, deskontua: ehuneko 9,14.

Titulu bati dagokion altxor-letraren emaitza, honela lortzen da:

=TBILLEQ("1999-03-31";"1999-06-01"; 0.0914) funtzioak 0.094151 edo ehuneko 9.4151 ematen du.

YIELD

Balore baten etekina ematen du.

Sintaxia

YIELD(Settlement; Maturity; Rate; Price; Redemption; Frequency [; Basis])

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Tasa: urteko interes-tasa.

Prezioa: balorearen prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Maiztasuna: urteko interes-ordainketen kopurua (1, 2 edo 4).

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 or missing

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

Balorea 1999.02.15ean erosi da; mugaeguna 2007.11.15 da. Interes-tasa % 5,75ekoa da. Prezioa 95,04287 moneta-unitatekoa da 100 moneta-unitateko balio nominalagatik; itzuliko den balioa 100 unitatekoa da. Interesa urtean birritan ordaintzen bada (maiztasuna = 2) eta oinarria 0 bada, zenbatekoa da etekina?

=YIELD("1999-02-15"; "2007-11-15"; 0.0575 ;95.04287; 100; 2; 0) funtzioak 0.065 edo ehuneko 6.50 ematen du.

SLN

Epealdi bateko amortizazioa kalkulatzen du zuzeneko metodoaren bidez. Amortizazioaren kopurua konstantea da amortizazio-epealdian zehar.

Sintaxia

SLN(Kostua;Hondar-balioa;Bizitza)

Kostua: aktiboaren hasierako kostua.

Hondar-balioa: aktiboari amortizazioaren (balio-bizitzaren) amaieran geratzen zaion balioa.

Bizitza: aktiboa amortizatzeko epealdi kopurua zehaztuko duen amortizazio-epealdia.

Adibidea

50.000 moneta-unitateko hasierako kostua duen Office ekipoa hilero amortizatu nahi duzu 7 urtez. Amortizazioa amaitutakoan, hondar-balioak 3.500 moneta-unitatekoa izan behar du

=SLN(50000;3,500;84) = 553,57 moneta-unitate. Hilero ekipoaren 553,57 moneta-unitate amortizatuko dira.

CUMIPMT_ADD

Epealdi baterako metatutako interesa kalkulatzen du.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

CUMIPMT_ADD(Interesa;NPer;PV;HasierakoEpealdia;AmaierakoEpealdia;Modua)

Tasa: epealdi bakoitzeko interes-tasa.

NPer: ordainketa-epealdien kopuru osoa. Tasak eta NPER balioak unitate bera izan behar dute oinarri, eta, beraz, urteka edo hilabeteka kalkulatu behar dira biak.

PV: uneko balioa.

HasierakoEpealdia: kalkuluko lehen ordainketaren epealdia.

AmaierakoEpealdia: kalkuluko azken ordainketaren epealdia.

Modua: ordainketaren epemuga-data epealdiaren amaieran (Mota = 0) edo epealdiaren hasieran (Mota = 1).

Adibidea

Ondoko hipoteka-kreditua hartu da etxea ordaintzeko:

Tasa: Urteko ehuneko 9,00 (% 9 / 12 = 0,0075), epea: 30 urte (NPER = 30 * 12 = 360), Pv: 125000 moneta-unitate.

Zenbat interes ordaindu behar duzu hipoteka-kredituaren bigarren urtean (alegia, 13 eta 24 arteko epealdietan)?

=CUMIPMT_ADD(0,0075;360;125000;13;24;0): emaitza -11135,23.

Zenbat interes ordaindu behar duzu lehen hilabetean?

=CUMIPMT_ADD(0,0075;360;125000;1;1;0): emaitza -937,50.

NPV

Inbertsio baten uneko balio garbia kalkulatzen du, kutxa-mugimendu periodikoen serie batean eta deskontu-tasa batean oinarrituta. Uneko balio garbia eskuratzeko, kendu proiektuaren kostua (hasierako kutxa-mugimendua) itzulitako balioari.

Ordainketak tarte irregularretan badira, erabili XNPV funtzioa.

Sintaxia

NPV(Tasa; Number 1 [; Number 2 [; … [; Number 254]]])

Tasa: epealdi bakoitzeko interes-tasa.

Number 1, Number 2, … , Number 254 are numbers, references to cells or to cell ranges of numbers.

Adibidea

Zein da ordainketa periodikoen uneko balio garbia 10, 20 eta 30 moneta-unitate eta % 8,75eko deskontu-tasarekin? Hasieran (denbora=0) kostuak -40 moneta-unitate modura ordaintzen ziren.

=NPV(% 8,75;10;20;30) = 49,43 moneta-unitate. Uneko balio garbia izango da itzulitako balioa ken 40 moneta-unitateko hasierako kostua, eta, beraz, 9,43 moneta-unitate.

MIRR

Inbertsio sail baten barne-errendimenduaren tasa aldatua kalkulatzen du.

Sintaxia

MIRR(Balioak; Inbertsioa; BerrinbertsioTasa)

Balioak: ordainketen berri ematen duten gelaxken matrizeari edo gelaxka-erreferentziari dagozkio.

Inbertsioa: (matrizearen balio negatiboak) inbertsioen interes-tasa

BerrinbertsioTasa: berrinbertsioaren (matrizearen balio positiboen) interes-tasa da.

Adibidea

Demagun gelaxken edukia A1=-5, A2=10, A3=15 eta A4=8 eta 0,5eko inbertsio-balioa eta 0,1eko berrinbertsio-balioa dugula, orduan, % 94,16 izango da emaitza.

MDURATION

Interes finkoko titulu baten Macauley iraupen aldatua (epea) kalkulatzen du urtetan.

Sintaxia

MDURATION(Settlement; Maturity; Coupon; Yield; Frequency [; Basis])

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Tasa: urteko interes-tasa nominala

Etekina: tituluaren urteko etekina.

Maiztasuna: urteko interes-ordainketen kopurua (1, 2 edo 4).

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 or missing

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

Titulua 2001-01-01ean erosi da; mugaeguna 2006-01-01 da. Interes nominala % 8koa da. Etekina % 9,0 da. Interesak urtean birritan ordaintzen dira (hau da, maiztasuna 2 da). Eguneko amortizazio-kalkulua (3 oinarria) erabiliz, zein izango da iraupen aldatua?

=MDURATION("2001-01-01"; "2006-01-01"; 0.08; 0.09; 2; 3) funtzioak 4.02 urte ematen ditu.

CUMIPMT

Interes metatuaren ordainketa kalkulatzen du, hau da, interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsiorako interes osoa.

Sintaxia

CUMIPMT(Tasa;NPER;pv;Hasiera;Amaiera;Modua)

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPer: epealdi kopuru osoa barne hartzen duen ordainketa-epealdia. Balio ez-osoa ere izan daiteke NPER.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

S lehen epealdia da.

E azken epealdia da.

Modua: ordainketaren epemuga, epealdi bakoitzaren hasieran edo amaieran.

Adibidea

Zeintzuk dira interes-ordainketak, urteko interes-tasa periodikoa % 5,5 bada, hileroko ordainketen epealdia 2 urtekoa eta uneko eskurako balioa 5.000 moneta-unitatekoa? Hasierako epealdia 4.a da, eta amaierakoa 6.a. Ordainketa epealdi bakoitzaren hasieran egiten da.

=CUMIPMT(% 5,5/12;24;5000;4;6;1) = -57,54 moneta-unitate. 4. eta 6. epealdien arteko interes-ordainketak 57,54 moneta-unitatekoak dira.

PMT

Interes-tasa konstantea duen epealdi batean ordaindu beharreko zenbatekoa ematen du.

Sintaxia

PMT(Rate; NPer; PV [ ; [ FV ] [ ; Type ] ])

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPER: urtesaria ordaintzen den epealdien kopuru osoa.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

FV (aukerakoa): ordainketa periodikoen amaieran lortu nahi den balioa (etorkizuneko balioa).

Modua (aukerakoa): ordainketa periodikoen epemuga. Modua = 1 hasierako ordainketa, eta Modua = 0 epealdi bakoitzaren amaierako ordainketa.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

Zeintzuk dira ordainketa periodikoak urteko % 1,99ko interes-tasan, 3 urtekoa bada ordainketa-epealdia eta 25.000 moneta-unitatekoa eskurako balioa. 36 hilabete daude 36 ordainketa-epealdi gisa, eta epealdi bakoitzeko interes-tasa % 1,99/12 da.

=PMT(% 1,99/12;36;25000) = -715,96 moneta-unitate. Hileroko ordainketa periodikoa, beraz, 715,96 moneta-unitatekoa da.

CUMPRINC

Interes-tasa konstantea duen inbertsio batengatik denbora batean ordaindutako interes metatua ematen du.

Sintaxia

CUMPRINC(Tasa;NPER;PV;Hasiera;Amaiera;Modua)

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPer: epealdi kopuru osoa barne hartzen duen ordainketa-epealdi. Balio ez-osoa ere izan daiteke NPER.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

S lehen epealdia da.

E azken epealdia da.

Modua: ordainketaren epemuga, epealdi bakoitzaren hasieran edo amaieran.

Adibidea

Zeintzuk dira amortizazio-kuotak, urteko % 5,5eko interes-tasa 36 hilabetekoa bada. Eskurako balioa 15.000 moneta-unitatekoa da. Amortizazio-kuota 10. eta 18. epealdien artean kalkulatzen da. Epemuga epealdiaren amaieran dago.

=CUMPRINC(% 5,5/12;36;15000;10;18;0) = -3669,74 moneta-unitate. 10. eta 18. epealdien arteko amortizazio-kuota 3669,74 moneta-unitate da.

YIELDMAT

Interesa mugaegunean ordaintzen den balore baten urteko etekina kalkulatzen du.

Sintaxia

YIELDMAT(Settlement; Maturity; Issue; Rate; Price [; Basis])

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Jaulkipena: tituluaren jaulkipen-data.

Tasa: tituluaren jaulkipen-dataren interes-tasa.

Prezioa: balorearen prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 or missing

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

Titulua 1999-3-15ean erosi zen, eta 1999-11-3an iraungitzen da. Likidazio-eguna 1998-11-8 zen. Interes-tasa % 6,25 da, eta prezioa 100,0123 unitatekoa da. Oinarria 0 bada, zenbatekoa da etekina?

=YIELDMAT("1999-03-15"; "1999-11-03"; "1998-11-08"; 0.0625; 100.0123; 0) funtzioak 0.060954 edo ehuneko 6.0954 ematen du.

PRICEMAT

Interesak mugaegunean ordaintzen dituen titulu baten prezioa ematen du, 100 moneta-unitateko balio nominala oinarri hartuta.

Sintaxia

PRICEMAT(Settlement; Maturity; Issue; Rate; Yield [; Basis])

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Jaulkipena: tituluaren jaulkipen-data.

Tasa: tituluaren jaulkipen-dataren interes-tasa.

Etekina: tituluaren urteko etekina.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 or missing

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

Likidazio-data: 1999ko otsailaren 15a; mugaeguna: 1999ko apirilaren 13a, jaulkipen-data: 1998ko azaroa. Interes-tasa: ehuneko 6,1; etekina: ehuneko 6,1; oinarria: 30/360 = 0.

Prezioa honela kalkulatzen da:

=PRICEMAT("1999-02-15";"1999-04-13";"1998-11-11"; 0.061; 0.061;0) funtzioak 99.98449888 ematen du.

YIELDDISC

Interesik gabeko balore baten urteko etekina kalkulatzen du.

Sintaxia

YIELDDISC(Settlement; Maturity; Price; Redemption [; Basis])

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Prezioa: balorearen prezioa (erosketa-prezioa), 100 moneta-unitateko balio nominalari dagokiona.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 or missing

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

Interesik gabeko balore bat erosi da 1999/02/15ean; 1999/03/01ean mugaeguneratzen da. Prezioa 99,795 moneta-unitatekoa da 100 moneta-unitateko balio nominalagatik; itzuliko den balioa 100 unitatekoa da. Oinarria 2 bada, zenbatekoa da etekina?

=YIELDDISC("1999-02-15"; "1999-03-01"; 99.795; 100; 2) funtzioak 0.052823 edo ehuneko 5.2823 ematen du.

PRICE

Iragarpen-muga gisa 100 moneta-unitateko balioa duen interes finkoko titulu baten merkatu-balioa kalkulatzen du.

Sintaxia

PRICE(Settlement; Maturity; Rate; Yield; Redemption; Frequency [; Basis])

Likidazioa: balorea erosi zen data.

Mugaeguna: balorea mugaeguneratzen den data (iraungitze-data).

Tasa: urteko interes-tasa nominala (interes nominala)

Etekina: tituluaren urteko etekina.

Diru-itzulketa: 100 moneta-unitateko balio nominalarengatik itzuliko duten zenbatekoa.

Maiztasuna: urteko interes-ordainketen kopurua (1, 2 edo 4).

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 or missing

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

Titulua 1999.02.15ean erosi da; mugaeguna 2007.11.15 da. Interes nominala % 5,75ekoa da. Etekina % 6,5 da. Itzuliko den balioa 100 moneta-unitatekoa da. Interesak urtean birritan ordaintzen dira (hau da, maiztasuna 2 da). 0 oinarriko kalkuluarekin, hau izango da prezioa:

=PRICE("1999-02-15"; "2007-11-15"; 0.0575; 0.065; 100; 2; 0) funtzioak 95.04287 ematen du.

PDURATION

Nahi den balioa lortzeko, inbertsio batek zenbat epealdi behar dituen kalkulatzen du.

Sintaxia

PDURATION(Tasa; PV; FV)

Tasa: konstante bat. Iraupen osorako (iraupen-denborarako) kalkulatuko da interes-tasa. Epealdiko interes-tasa lortzeko, kalkulatutako iraupenarekin zatitzen da interes-tasa. Errendimendua/12 gisa sartzen da urtesariaren barne-errendimendua.

PV: uneko balioa. Eskurako balioa eskudiruzko gordailua da edo jenerozko deskontuaren uneko eskurako balioa. Gordailu gisa balio positiboa sartu behar denez; gordailuak ezin du 0 edo 0 baino txikiagoa izan.

FV: espero den balioa. Gordailuarentzat nahi den (etorkizuneko) balioa adierazten du etorkizun balioak.

Adibidea

% 4,75eko interes-tasarekin, 25.000 moneta-unitateko eskurako balioaren eta 1.000.000 moneta-unitateko etorkizuneko balioaren emaitza 79,49 ordainketa-epealdiko iraupena da. Etorkizuneko balioa eta iraupena zatitzean lortutako emaitza da Ordainketa periodikoa, alegia, 1.000.000/79,49=12.850,20 kasu honetan.

PPMT

Ordainketa periodiko eta konstantean eta interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsio baten kapitalaren ordainketa ematen du epealdi jakin bati dagokionez.

Sintaxia

PPMT(Rate; Period; NPer; PV [ ; FV [ ; Type ] ])

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

Epealdia: amortizazio-epealdia da. P=1 lehen epealdirako, eta P=NPER azken epealdirako.

NPer: urtesaria ordaintzen den epealdien kopuru osoa.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko balioa.

FV (aukerakoa): lortu nahi den (etorkizuneko) balioa.

Modua (aukerakoa): epemuga definitzen du. Mota = 1 mugaeguna epealdi-hasieran, mota = 0 epealdi-amaieran.

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

Zenbatekoa da urteko % 8,75eko interes-tasako hileroko ordainketa periodikoa, 3 urteko denbora-tartean? Eskurako balioa 5.000 moneta-unitate da, eta epealdiaren hasieran ordaintzen da beti. Etorkizuneko balioa 8.000 moneta-unitatekoa da.

=PPMT(8,75%/12;1;36;5000;8000;1) = -350,99 moneta-unitate.

NOMINAL_ADD

Urteko interes-tasa kalkulatzen du tasa efektiboa eta urteko interes-ordainketen kopurua oinarri hartuta.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

NOMINAL_ADD(Tasa efektiboa;Npery)

Tasa efektiboa: urteko interes-tasa efektiboa.

NPerY urteko interes-ordainketen kopurua da.

Adibidea

Zein da % 5,3543eko interes nominalaren eta hiru hilean behingo ordainketaren urteko interes-tasa efektiboa?

=NOMINAL_ADD(% 5,3543;4) 0,0525 edo % 5,25.

NOMINAL

Urteko interes-tasa nominala kalkulatzen du, interes-tasa efektibotik eta urteko epealdi konposatuen kopurutik abiatuta.

Sintaxia

NOMINAL(Tasa efektiboa;NperY)

Tasa efektiboa: interes-tasa efektiboa da.

NPerY urteko interes-ordainketen kopurua da.

Adibidea

Zein da urteko interes nominala % 13,5 interes-tasa efektiborako, hamabi ordainketa egiten badira urtean?

=NOMINAL(% 13,5;12) = % 12,73. Urteko interes nominalaren tasa % 12,73.

DOLLARDE

Zatiki hamartar gisa emandako kotizazioa zenbaki hamartar bihurtzen du.

Sintaxia

DOLLARDE(Zenbakia;Zatikia)

Zenbakia: zatiki hamartar gisa emandako zenbakia.

Zatikia: zatiki hamartarraren izendatzaile gisa erabiltzen den osoko zenbakia.

Adibidea

=DOLLARDE (1,02;16) 1 eta 2/16 adierazten du. Horren emaitza 1,125 da.

=DOLLARDE (1,1;8) 1 eta 1/8 adierazten du. Horren emaitza 1,125 da.

DOLLARFR

Zenbaki hamartar gisa emandako kotizazioa zatiki hamartar misto bihurtzen du.

Sintaxia

DOLLARFR (zenbakia;zatikia)

Zenbakia: zenbaki hamartarra.

Zatikia: zatiki hamartarraren izendatzaile gisa erabiltzen den osoko zenbakia.

Adibidea

=DOLLARFR(1,125;16) hamaseiren bihurtzen du. 1 eta 2/16: emaitza 1,02 da.

=DOLLARFR(1,125;8) zortziren bihurtzen du. 1 eta 1/8: emaitza 1,1 da.

Atzera Finantza Funtzioen lehen zatira

Aurrera Finantza Funtzioen hirugarren zatira

Funtzioak kategoriaren arabera

Emaguzu laguntza!