Osagarri-funtzioak

Erabilgarri dauden zenbait osagarri-funtzioren zerrenda eta deskribapenak aurkituko dituzu hemen.

Osagarrien kontzeptua

Bestalde, LibreOffice Calc-eko osagarrien interfazeari buruzko azalpena ere aurkituko duzu laguntza honetan. Horrez gain, funtzio nagusiak eta beraien parametroak ere azaltzen dira ren laguntzan.

Eskainitako osagarriak

LibreOffice Calc-eko osagarrien interfazearen adibideak aurkituko dituzu LibreOffice suitean.

Analisi-funtzioak. Lehen zatia

Analisi-funtzioak. Bigarren zatia

DAYSINMONTH

Adierazitako datako hilabeteak zenbat egun dituen kalkulatzen du.

Sintaxia

DAYSINMONTH(data)

Data: Kontsultatu nahi den urteko hilabete jakin bateko edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en eskualde-ezarpenaren arabera.

Adibidea

=DAYSINMONTH(A1) funtzioak 29 egun emango du, A1 gelaxkak 68/02/17 badauka, hau da, 1968ko otsaileko baliozko data bat.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.DAYSINMONTH

tip

DAYSINYEAR

Adierazitako datako urteak zenbat egun dituen kalkulatzen du.

Sintaxia

DAYSINYEAR(data)

Data: Urte horretako edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en eskualde-ezarpenaren arabera.

Adibidea

=DAYSINYEAR(A1) funtzioak 366 egun ematen du, A1 gelaxkak 68/02/29 data badauka, hau da, 1968 urteko baliozko data bat.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.DAYSINYEAR

tip

ISLEAPYEAR

Urte bat bisurtea den zehazten du. Hala bada, funtzioak 1 (TRUE) balioa emango du; ez bada, 0 (FALSE) emango du.

Sintaxia

ISLEAPYEAR(Data)

Data: Sartutako data bisurte bati dagokion edo ez zehazten du. 'Data' parametroak baliozko data bat izan behar du.

warning

Microsoft Excel wrongly assumes year 1900 to be a leap year and considers the inexistent day of 1900-02-29 as valid in date calculations. Dates prior to 1900-03-01 are therefore different in Excel and Calc.


Adibidea

=ISLEAPYEAR(A1) funtzioak 1 emango du, A1 gelaxkak 68/02/29 data baldin badauka, hau da, 1968ko otsailaren 29a, baliozko data zure eskualde-ezarpenaren arabera.

=ISLEAPYEAR(DATE(1968;2;29)) edo =ISLEAPYEAR("1968-02-29") ere erabili daiteke, data-katea ISO 8601 notazioan emanda.

Ez erabili inoiz ISLEAPYEAR(2/29/68), lehendabizi 2 zati 29 zati 68 eragiketa kalkulatuko bailuke, eta ondoren emaitz horri ISLEAPYEAR funtzioa aplikatuz kalkulua egingo luke, zenbaki txiki hori hartuta serieko data-zenbaki gisa.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.ISLEAPYEAR

tip

MONTHS

Bi dataren artean zenbat hilabete dauden kalkulatzen du.

Sintaxia

MONTHS(hasiera-data, amaiera-data, mota)

Datuak_1: lehen datu multzoa da.

Datuak_2: bigarren datu multzoa da.

Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (egutegiko hilabeteak).

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.MONTHS

tip

ROT13

Karaktere-kate bat zifratzen du karaktereak 13 toki aldatuz alfabetoan. Z letraren ondoren, berriro hasten da alfabetoa (errotazioa). Emaitza gisa lortutako kodeari berriro zifratzeko funtzioa aplikatzen badiozu, testua deszifratu egin dezakezu.

Sintaxia

ROT13(testua)

Testua: Sartu zifratu nahi duzun karaktere-katea. ROT13(ROT13(testua)) funtzioak kodea deszifratzen du.

Adibidea

=ROT13("Gur Qbphzrag Sbhaqngvba jnf sbhaqrq va Frcgrzore 2010.") funtzioak "The Document Foundation was founded in September 2010." katea itzuliko du. Ikusi nola zuriuneek, digituek eta puntuek ez duten ROT13 funtzioaren eraginik jasaten.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.ROT13

tip

Begiratu ROT13 wiki-orria funtzio horri buruzko xehetasun gehiago jasotzeko.


WEEKS

Bi dataren artean zenbat aste dauden kalkulatzen du.

Sintaxia

WEEKS(HasieraData; AmaieraData; Mota)

HasieraData: Tartearen hasiera-data.

AmaieraData: Tartearen amaiera-data. Amaiera-datak hasiera-data baino berriagoa izan behar du, bestela errore bat sortuko da.

Mota: Kalkulatuko den diferentzia mota. Balio posibleak 0 (denbora-tartea) edo 1 (egutegiko asteak) dira.

Mota = 0 bada, funtzioak ulertuko du 7 egun astebete direla, astearen hasiera markatzen duen egun jakinik gabe.

Mota = 1 bada, funtzioak ulertuko du astelehena asteko lehen eguna dela. Hortaz, hasiera-datarako salbu, tartean dagoen astelehen bakoitzak aste gehigarri bat gehituko du.

note

Funtzio honek astelehena hartzen du asteko lehen eguntzat, eskualde-ezarpenak edozein izanda.


Adibidea

Hurrengo adibideetan, datak kate gisa pasatzen dira. Hala ere, gelaxka bereizietan biltegiratu eta erreferentzia gisa ere pasatu daitezke.

=WEEKS("01/12/2022","01/17/2022",0) funtzioak 0 itzultzen du Mota parametroaren balioa 0 delako eta tartean 5 egun soilik daudelako.

=WEEKS("01/12/2022","01/19/2022",0) funtzioak 1 itzultzen du Mota parametroaren balioa 0 delako eta tartean 7 egun daudelako.

=WEEKS("01/12/2022","01/17/2022",1) funtzioak 1 itzultzen du Mota parametroaren balioa 1 delako eta tarteak astelehen bat duelako, 01/12/2022 asteazkena eta 01/17/2022 astelehena baitira.

=WEEKS("01/10/2022","01/15/2022",1) funtzioak 0 itzultzen du Mota parametroaren balioa 1 delako eta tarteak ez duelako astelehenik, hasiera-data kenduta.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.WEEKS

tip

WEEKSINYEAR

Data horren urteko aste kopurua kalkulatzen du. Aste kopurua honela definitzen da: bi urte harrapatzen dituen astea bada, aste horretako egun gehienak gertatzen diren urteari gehitzen zaio astea.

Sintaxia

WEEKSINYEAR(data)

Data: urte horretako edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en eskualde-ezarpenaren arabera.

Adibidea

WEEKSINYEAR(A1) funtzioak 53 ematen du, A1 gelaxkak 70/02/17 data badauka, hau da, 1970 urteko baliozko data bat.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.WEEKSINYEAR

tip

YEARS

Bi dataren artean zenbat urte dauden kalkulatzen du.

Sintaxia

YEARS(hasiera-data, amaiera-data, mota)

Datuak_1: lehen datu multzoa da.

Datuak_2: bigarren datu multzoa da.

Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (egutegiko urteak).

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.YEARS

tip

Osagarriak LibreOffice APIaren bidez

Add-ins can also be implemented through the LibreOffice API.

Emaguzu laguntza!