Testu-funtzioak

Atal honek Testua funtzioen deskribapenak ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu - Funtzioa - Testua kategoria


Komatxo bikoitzak erabiltzea formuletan

Formula batean testu-kate bat sartzeko, kokatu katea komatxo bikoitzen artean ("). Calc aplikazioak kateko karaktereak bere hartan hartuko ditu, interpretatzen saiatu gabe. Adibidez, ="Kaixo mundua!" formulak Kaixo mundua! testu-katea erakutsiko du gelaxkan, komatxo bikoitzik gabe.

=CONCATENATE("Bizitza sinplea da, "; "baina konplexu bihurtzen saiatzen gara "; "(Konfuzio).") formula konplexuenak komatxo bikoitza artean dauden hiru kate kateatzen ditu. Irteera honakoa izango da: Bizitza sinplea da, baina konplexu bihurtzen saiatzen gara (Konfuzio).

Formula bateko kate batean komatxo bikoitz literalak kokatzeko, bi metodo erabili daitezke:

  1. Komatxo bikoitzek "ihes egin dezaten", komatxo bikoitz gehigarri bat erabili daiteke. Calc aplikazioak balio literaltzat hartuko du ihes egindako komatxo bikoitza. Adibidez, ="Nire izena ""Jon Etxebarria"" da." formulak Nire izena "Jon Etxebarria" da. katea emango du. Beste adibide sinple bat =UNICODE("""") da: horrek 34 itzuliko du, komatxoaren Unicode karakterearen balio hamartarra (U+0022) alegia — adibide horretan lehen eta laugarren komatxo bikoitzek katearen hasiera eta amaiera adierazten dute, eta bigarren komatxo bikoitza hirugarrenak ihes egin dezan erabili da.

  2. CHAR funtzioa edo UNICHAR funtzioa erabili daiteke komatxo bikoitzak txertatzeko. Adibidez, =UNICHAR(34) & "Narrazioak" & UNICHAR(34) & " Joseba Sarrionandiaren liburu ezaguna da ." formulak "Narrazioak" Joseba Sarrionandiaren liburu ezaguna da. katea erakutsiko du.

Kontuan izan Calc aplikazioak funtzioak automatikoki zuzentzeko duen funtzionaltasunak komatxo bikoitiak aldatu ditzakeela. Autozuzenketak ez lituzke komatxo bikoitiak aldatu beharko formula-gelaxketan, baina testua duten eta formula ez dutenetan bai aldatu ditzakeela. Adibidez, komatxo bikoitien beste forma tipografikoren batez inguratuta dagoen kate bat kopiatzen bada eta formula-gelaxka batean itsasten bada, errore bat gertatu daiteke. Kasu horretakoak dira ezkerreko komatxo bikoitia (U+201C) eta eskuineko komatxo bikoitia (U+201D). Ireki Tresnak - Autozuzenketa-aukerak - Lokalizatutako aukerak elkarrizketa-koadroko Komatxo bikoitzak area eta ezarri hasierako eta amaierako komatxo bikoitz tipografikoak automatikoki zuzentzeko erabiliko diren karaktereak. Desaktibatu Ordeztu botoia eginbide hori desgaitzeko.

Empty string and blank cells

Cells with the empty string ("") are not equivalent to blank cells. When searching or calculating with text, the empty string "" is the text with length zero.

For example, when the formula in A1 returns the empty string "", the following applies:

=ISBLANK(A1) returns FALSE. The cell is not blank.

=ISFORMULA(A1) returns TRUE. The cell is a formula.

=ISLOGICAL(A1) returns FALSE. Not a logical value.

=ISNONTEXT(A1) returns FALSE. The cell has the empty string.

=ISNUMBER(A1) returns FALSE. Not a number.

=ISTEXT(A1) returns TRUE. The cell has the empty string, calculated by a formula.

=LEN(A1) returns 0. The length of the empty string is 0.

ARABIC

Testu gisa adierazita dagoen zenbaki erromatar bati dagokion zenbakizko balioa itzuliko du.

ASC

Byte bikoitzeko (zabalera osoko) karaktereak byte bakarreko (zabalera erdiko) ASCII eta katakana karaktere bihurtzen ditu.

BAHTTEXT

Zenbaki bat Thailandierazko testura bihurtzen du, thailandiar moneta-izenak barne.

BASE

Osoko zenbaki bat zehaztutako oinarri batera bihurtzen du zenbakitze-sistema jakin bateko testu-forman. 0-9 digituak eta A-Z letrak erabiliko dira.

CHAR

Zenbaki bat karaktere bihurtzen du, uneko kode-taularen arabera. Zenbakia bi digituko nahiz hiru digituko osoko zenbakia izan daiteke.

CLEAN

Inprimatzekoak ez diren karaktereak kendu egingo dira katetik.

CODE

Testu-kate bateko lehen karakterearen zenbakizko kodea ematen du.

CONCATENATE

Hainbat testu-kate konbinatzen ditu kate bakar batean.

DECIMAL

Zenbaki bat adierazten duen testua osoko zenbaki positibo bihurtzen du emandako oinarri-erroa duen zenbakizko sistema batean. Erroak 2 eta 36 arteko barrutian egon behar du. Zuriuneei eta tabulazioei ez ikusiarena egiten zaie. Testua eremuak ez ditu maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen.

DOLLAR

Zenbaki bat moneta-formatuko kantitate bat adierazten duen kate bihurtzen du, zehaztutako dezimal kopuruarekin eta uneko eskualde-ezarpenari dagokion dezimal-bereizlea erabiliz. Balioa eremuan, sartu bihurtuko den zenbakia. Aukeran, dezimal kopurua Dezimalak eremuan sartu daiteke. Ez bada baliorik zehazten, moneta-formatuko zenbaki guztiak bi dezimalekin bistaratuko dira.

EXACT

Bi testu-kate konparatzen ditu, eta TRUE ematen du berdinak baldin badira. Funtzio honek maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.

FIND

Testu-kate batek beste kate baten barruan duen kokapena itzultzen du. Bilaketa non hasi ere defini dezakezu. Bilaketa-terminoa zenbaki bat edo edozein karaktere-kate izan daiteke. Bilaketak maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.

FIXED

Zenbakia testu gisa itzultzen du dezimalen eta aukerako milako bereizleen kopuru jakin batekin.

JIS

Byte bakarreko (zabalera erdiko) ASCII edo katakana karaktereak byte bikoitzeko (zabalera osoko) karaktere bihurtzen ditu.

LEFT

Testu-kateko lehen karakterea edo karaktereak ematen ditu.

LEFTB

DBCS testu-kateko lehen karakterea ematen ditu.

LEN

Kate baten luzera ematen du, zuriuneak barne.

LENB

Byte bikoitzeko karaktere multzoko (DBCS) hizkuntzetarako, karaktereak testu-kate batean ordezkatzeko erabiltzen den byte kopurua ematen du.

LOWER

Testu-kateko letra maiuskula guztiak minuskula bihurtzen ditu.

MID

Testu baten testu-katea ematen du. Parametroek hasierako kokagunea eta karaktere kopurua adierazten dute.

MIDB

DBCS testu baten testu-katea itzultzen du. Parametroek hasierako kokagunea eta karaktere kopurua adierazten dute.

PROPER

Testu-kate bateko hitz guztietako lehen letra maiuskulaz ipintzen du.

REGEX

Bat etortzeak eta erauzteak egiten ditu, edo aukeran ordezteak egiten ditu, adierazpen erregularrak erabilita.

REPLACE

Testu-kate baten zati bat ordezten du beste testu-kate batekin. Funtzio hau karaktereak nahiz zenbakiak ordezteko erabil daiteke (zenbakiak normalean testu bihurtzen dira). Funtzioaren emaitza testu gisa bistaratzen da beti. Gero kalkuluak egin nahi badituzu testu bihurtu den zenbaki batekin, berriro zenbaki bihurtu beharko duzu VALUE funtzioarekin.

REPT

Karaktere-kate bat zehaztutako kopia kopuruarekin errepikatuko du.

RIGHT

Testu baten azkenengo karakterea edo karaktereak itzultzen du.

RIGHTB

Byte bikoitzeko karaktere multzoak (DBCS) dituen testu bateko azken karakterea edo karaktereak ematen ditu.

ROMAN

Zenbaki bat zenbaki erromatar bihurtzen du. Balio-barrutia 0 eta 3999 artekoa da. Sinplifikazio-modu bat zehaztu daiteke 0 eta 4 arteko barrutian.

SEARCH

Testu-segmentu batek karaktere-kate batean duen kokagunea ematen du. Nahi izanez gero, bilaketa non hasiko den zehaztu dezakezu. Bilaketa-testua zenbaki bat edo edozein karaktere-sekuentzia izan daiteke. Bilaketak ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten. Testua aurkitzen ez bada, 519 errorea (#VALUE) itzultzen du.

SUBSTITUTE

Kate bateko testu zaharra testu berriarekin ordezten du.

T

Funtzio honek helburuko testua itzultzen du, edo testu-kate huts bat, helburua testua ez bada.

TEXT

Balio bat testu bihurtzen du emandako formatu baten arabera.

TRIM

Kate bateko zuriuneak kentzen ditu, zuriune-karaktere bakar bat utziz hitzen artean.

UNICHAR

Kode-zenbaki bat Unicode karaktere edota letra bihurtzen du.

UNICODE

Testu-kate bateko lehen Unicode karakterearen zenbakizko kodea ematen du.

UPPER

Testua eremuan zehaztutako karaktere-katea maiuskuletara bihurtzen du.

VALUE

Zenbaki baten kate-irudikapena bere zenbakizko formara bihurtzen du. Emandako katea baliozko data, ordu eta data-ordua bada, hari dagokion data-ordu serieko zenbakia itzuliko da.

WEBSERVICE

Web-edukia URI batetik eskuratzea.

FILTERXML

Aplikatu XPath adierazpen bat XML dokumentu bati.

ENCODEURL

URL kodetuko kate bat itzultzen du.

Emaguzu laguntza!