Funtzio matematikoak

Kategoria honetan Calc-en funtzio matematikoak aurkituko dituzu. Funtzioen morroia irekitzeko, aukeratu Txertatu - Funtzioa.

AGGREGATE

Funtzio honek barrutian egindako kalkuluen emaitza agregatua ematen du. Behean zerrendatutako agregazio-funtzioak erabili daitezke. Agregazio-funtzioak ahalbidetzen du ezkutuko errenkadak, erroreak SUBOTAL eta beste AGGREGATE funtzio batzuen emaitzak ez ikustea kalkulua egitean.

RAWSUBTRACT

Zenbaki multzo baten kenketa egiten du eta emaitza biribiltze-errore txikiak ezabatu gabe ematen du.

SUM

Zenbaki multzo baten batuketa egiten du.

COLOR

Hiru kolorez (gorria, berdea eta urdina) eta alfa kanalez, RGBA kolore-sisteman, osatutako konbinazio baten bidez kalkulatutako zenbakizko balio bat ematen du. Emaitza ordenagailua erabiltzen ari den kolore-sistemaren araberakoa da.

SUMIFS

Barruti anitzetan irizpide anitz betetzen dituzten gelaxketako balioen batuketa ematen du.

ABS

Zenbakiaren balio absolutua ematen du.

Sintaxia

ABS(Zenbakia)

Zenbakia: balio absolutua eman behar zaion zenbakia.

Adibidea

=ABS(-56) funtzioak 56 ematen du.

=ABS(12) funtzioak 12 ematen du.

=ABS(0) funtzioak 0 ematen du.

ACOS

Zenbaki baten alderantzizko kosinu trigonometrikoa ematen du.

Sintaxia

ACOS(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren arku kosinu trigonometrikoa ematen du, hau da, Zenbakia kosinutzat duen angelua (radianetan). 0 eta PI bitarteko angelua emango du.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ACOS(-1) funtzioak 3,14159265358979 (PI radian) itzultzen du

=DEGREES(ACOS(0,5)): 60 ematen du. 60 graduren kosinua 0,5 da.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ACOSH

Zenbaki baten arku kosinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ACOSH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakia parametroaren arku kosinu hiperbolikoa ematen du, hau da, kosinu hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Zenbakiak 1 baino handiagoa edo berdina izan behar du.

Adibidea

=ACOSH(1) funtzioak 0 ematen du.

=ACOSH(COSH(4)) funtzioak 4 ematen du emaitza gisa.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ACOT

Zenbakiaren arku kotangentea ematen du.

Sintaxia

ACOT(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren arku kotangente trigonometrikoa ematen du, hau da, kotangentetzat Zenbakia duen angelua (radianetan). Ematen duen angelua 0 eta PI bitartekoa da.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ACOT(1) funtzioak 0,785398163397448 (PI/4 radian) balioa itzultzen du.

=DEGREES(ACOT(1)): 45 ematen du. 45 graduren tangentea 1 da.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ACOTH

Zenbakiaren arku kotangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ACOTH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakia parametroaren arku kotangente hiperbolikoa ematen du, hau da, kotangente hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Errore bat emango du Zenbakia -1 eta 1 bitartekoa bada, biak barne.

Adibidea

=ACOTH(1,1): 1,1 zenbakiaren arku hiperboliko kotangentea ematen du, 1,52226 gutxi gorabehera.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ASIN

Zenbaki baten arku sinu trigonometrikoa ematen du.

Sintaxia

ASIN (Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakia parametroaren arku sinu trigonometrikoa ematen du, hau da, sinutzat Zenbakia duen angelua (radianetan). Ematen duen angelua -PI/2 eta +PI/2 artekoa da.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ASIN(0) funtzioak 0 ematen du.

=ASIN(1): 1,5707963267949 (PI/2 radian) ematen du.

=DEGREES(ASIN(0,5)): 30 ematen du. 30 graduren sinua 0,5 da.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ASINH

Zenbaki baten alderantzizko sinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ASINH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakia parametroaren arku sinu hiperbolikoa ematen du, hau da, sinu hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Adibidea

=ASINH(-90): -5,1929877 ematen du gutxi gorabehera.

=ASINH(SINH(4)) funtzioak 4 ematen du emaitza gisa.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ATAN

Zenbaki baten arku tangente trigonometrikoa ematen du.

Sintaxia

ATAN(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren arku tangente trigonometrikoa ematen du, hau da, tangentetzat Zenbakia duen angelua (radianetan). Ematen duen angelua -PI/2 eta PI/2 bitartekoa da.

Angelua graduetan emateko, erabili DEGREES funtzioa.

Adibidea

=ATAN(1): 0,785398163397448 (PI/4 radian) ematen du.

=DEGREES(ATAN(1)): 45 ematen du. 45 graduren tangentea 1 da.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ATAN2

X ardatzaren eta jatorritik punturako (Xzenbakia|Yzenbakia) marra baten arteko angelua (radianetan) itzultzen du.

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

ATAN2(Xzenbakia; Yzenbakia)

Xzenbakia: x koordenatuaren balioa.

Yzenbakia: Y koordenatuaren balioa.

tip

Programazio-lengoaiek normalean argumentuen alderantzizko ordena dute haien atan() funtziorako.


ATAN2 funtzioak X ardatzaren eta jatorritik punturako (Xzenbakia|Yzenbakia) marra baten arteko angelua (radianetan) itzultzen du

Adibidea

=ATAN2(-5;9) 2.07789 radian itzultzen ditu.

Angelua graduetan eskuratzeko, aplikatu DEGREES funtzioa emaitzari.

=DEGREES(ATAN2(12.3;12.3)): 45 ematen du. 45 graduren tangentea 1 da.

note

LibreOffice emaitza 0 da ATAN2(0;0) funtziorako.


Funtzioa koordenatu kartesiarrak koordenatu polar bihurtzeko erabili daiteke.

=DEGREES(ATAN2(-8;5)) φ = 147.9 gradu itzultzen ditu

Koordenatu kartesiarretatik koordenatu polarretara igarotzeko adibidea

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

ATANH

Zenbaki baten arku tangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

ATANH(Zenbakia)

Funtzio honek Zenbakia parametroaren arku tangente hiperbolikoa ematen du, hau da, tangente hiperbolikotzat Zenbakia duen zenbakia.

Zenbakiak baldintza hau bete behar du: -1 < zenbakia < 1.

Adibidea

=ATANH(0) funtzioak 0 ematen du.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

COMBIN

:Elementuen konbinazioen kopurua (errepikapenik gabe) ematen du.

Sintaxia

COMBIN(1_kopurua; 2_kopurua)

1_kopurua: elementu guztien kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektu kopurua.

COMBIN funtzioak elementuak aukeratzeko modu ordenatuen kopurua ematen du. Adibidez, 3 elementu badaude multzo batean, A, B eta C, 3 modutan aukera ditzakezu 2 elementu, hau da, AB, AC eta BC.

COMBIN funtzioak formula hau inplementatzen du: 1_kopurua!/(2_kopurua!*(1_kopurua-2_kopurua)!)

Adibidea

=COMBIN(3;2) funtzioak 3 ematen du.

COMBINA

Elementuen multzo bateko konbinazioen kopurua ematen du, errepikapenak barne.

Sintaxia

COMBINA(1_kopurua; 2_kopurua)

1_kopurua: elementu guztien kopurua.

Kopurua_2: permutazio bakoitzeko objektu kopurua.

COMBINA funtzioak elementuak aukeratzeko modu esklusiboen kopurua ematen du: aukeratzeko ordena ez da esanguratsua, eta elementuak errepikatzea onartzen da. Adibidez, 3 elementu badaude multzo batean, A, B eta C, 6 modutan aukera ditzakezu 2 elementu, hau da, AA, AB, AC, BB, BC eta CC.

COMBINA funtzioak formula hau inplementatzen du: (1_kopurua+2_kopurua-1)! / (2_kopurua!(1_kopurua-1)!)

Adibidea

=COMBINA(3;2) funtzioak 6 ematen du.

CONVERT_OOO

Eurotara bihurtzen du eurozonako 19 estatu kideen moneta zaharretan adierazitako balio bat, eta alderantziz. Bihurketak euroan sartu zirenean moneta zahar horiek zuten truke-tasa finkoak erabiltzen ditu.

tip

Malguagoa den EUROCONVERT funtzioa erabiltzea gomendatzen dugu moneten horien artean bihurketak egiteko. CONVERT_OOO funtzioa ez da estandarra eta ezin da beste software batzuetan erabili.


Sintaxia

CONVERT_OOO(Balioa; "Testua1"; "Testua2")

Balioa: Bihurtu beharreko moneta kopurua.

Testua1: Hiru karaktereko kate bat, bihurtuko den moneta zehazten duena.

Testua2:Hiru karaktereko kate bat, zein monetara bihurtuko den zehazten duena.

Testua1 eta Testua2 parametroek honako balioetako bat izan behar dute: "ATS", "BEF", "CYP", "DEM", "EEK", "ESP", "EUR", "FIM", "FRF", "GRD", "IEP", "ITL", "LTL", "LUF", "LVL", "MTL", "NLG", "PTE", "SIT" eta "SKK".

Bietako batek, Testua1 edo Testua2 parametroak, "EUR" izan behar du.

Adibidea

=CONVERT_OOO(100;"ATS";"EUR") funtzioak 100 txelin austriarren balioa eurotan ematen du.

=CONVERT_OOO(100;"EUR";"DEM") funtzioak 100 euro marko alemaniarretara bihurtzen ditu.

tip

Begiratu CONVERT_OOO wiki-orria funtzio horri buruzko xehetasun gehiago jasotzeko.


COS

Angeluaren (erradianetan) kosinua ematen du.

Sintaxia

COS(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren kosinua (trigonometrikoa) ematen du; angelua radianetan.

Angeluaren kosinua graduetan emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibidea

=COS(PI()*2): 1 ematen du, 2*PI radianen kosinua.

=COS(RADIANS(60)): 0,5 ematen du, 60 graduren kosinua.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

COSH

Zenbaki baten kosinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

COSH(Zenbakia)

Zenbaki baten kosinu hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=COSH(0) sartzen baduzu, 1 itzuliko du, 0ren kosinu hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

COT

Angeluaren kotangentea emango du.

Sintaxia

COT(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren kotangente trigonometrikoa ematen du; angelua radianetan.

Angeluaren kotangentea graduetan emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Angelu baten kotangentearen baliokidea litzateke 1 zati angeluaren tangentea.

Adibideak:

=COT(PI()/4): 1 ematen du; PI/4 radianen kotangentea.

=COT(RADIANS(45)): 1 ematen du, 45 graduren kotangentea.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

COTH

Zenbakiaren edo angeluaren kotangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

COTH(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren kotangente hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=COTH(1): 1en kotangente hiperbolikoa ematen du, 1,3130 gutxi gorabehera.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

CSC

Emandako angeluaren kosekantea itzultzen du (radianetan). Angelu baten kosekantea 1 zati angeluaren sinuaren baliokidea da.

tip

Funtzio hau LibreOffice 3.5 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

COSH(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren kosinua (trigonometrikoa) ematen du; angelua radianetan.

Angeluaren kosinua graduetan emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibidea

=CSC(PI()/4) funtzioak gutxi gora-behera 1,4142135624 itzultzen du, alegia, PI/4 radianen sinuaren alderantzizkoa.

=CSC(RADIANS(30)) funtzioak 2 ematen du, 30 graduren kosekantea.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

CSCH

Zenbaki baten kosekante hiperbolikoa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice 3.5 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

COSH(Zenbakia)

Zenbaki baten kosinu hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=CSCH(1): 0,8509181282 itzultzen du gutxi gora-behera, alegia, 1 zenbakiaren kosekante hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

DEGREES

Radianetatik gradutara bihurtzen du.

Sintaxia

DEGREES(Zenbakia)

Zenbakia: angelua (erradianetan) gradutara bihurtzeko.

Adibidea

=DEGREES(PI()): 180 gradu ematen du.

EUROCONVERT

Europako moneta zaharren eta euroaren arteko bihurketak egiten ditu.

Sintaxia

EUROCONVERT(Balioa; "Sorburu-moneta"; "Helburu-moneta" [; doitasun_osoa [; triangulazio_doitasuna]])

Balioa: bihurtu beharreko moneta kopurua.

Sorburu-moneta eta helburu-moneta moneta horretatik eta moneta horretara bihurketak egiteko monetak dira. Testuzko balioak izan behar dute, monetaren laburtzapen ofizialak (adibidez, "EUR"). Tasak (euroaren arabera) Europako Batzordeak ezarri zituen.

Doitasun_osoa aukerakoa da. Zehazten ez bada edo False bada, emaitza Helburu-monetaren dezimalen arabera biribilduko da. Doitasun osoa True bada. emaitza ez da biribilduko.

Triangulazio-doitasuna aukerakoa da. Triangulazio-doitasuna zehazten bada eta >=3 bada, bihurketa triangeluar baten tarteko emaitza (moneta1,EUR,moneta2) doitasun horren arabera biribilduko da. Triangulazio-doitasuna zehazten ez bada, tarteko emaitza ez da biribilduko. Gainera, helburu-moneta "EUR" bada, Triangulazio-doitasuna triangulazioa beharko balitz bezala erabiliko da, eta EURtik EURrako bihurketa aplikatuko da.

Adibideak

=EUROCONVERT(100;"ATS";"EUR"): Austriako 100 txelin Eurotara bihurtzen ditu.

=EUROCONVERT(100;"EUR";"DEN"): 100 euro marko alemanetara bihurtzen ditu.

EVEN

Zenbaki positiboa gora biribiltzen du, osoko zenbaki bikoiti hurbilenera, eta zenbaki negatiboa behera, osoko zenbaki bikoiti hurbilenera.

Sintaxia

EVEN(zenbakia)

Zenbakia osoko zenbaki bikoiti hurbilenera gorantz biribilduta ematen du.

Adibidea

=EVEN(2,3) funtzioak 4 ematen du.

=EVEN(2) funtzioak 2 ematen du.

=ISEVEN_ADD(5) funtzioaren emaitza 0 da.

=ISEVEN_ADD(5) funtzioaren emaitza 0 da.

EXP

e konstantea beste zenbaki baten berreturara igota itzultzen du. e kostantearen balioa 2.71828182845904 inguru da.

Sintaxia

EXP(zenbakia)

Zenbakia: e oinarriari aplikatu beharreko berretzailea.

Adibidea

=EXP(1) funtzioak 2.71828182845904, e konstante matematikoa Calc-en zehaztasunarekin, itzultzen du.

FACT

: zenbaki baten faktoriala ematen du.

Sintaxia

FACT(Zenbakika)

Zenbakia! ematen du, Zenbakia parametroaren faktoriala, 1*2*3*4* ... * Zenbakia gisa kalkulatuta .

=FACT(0) funtzioak 1 ematen du definizioz.

Zenbaki negatibo baten faktorialak "argumentu baliogabea" errorea ematen du.

Adibidea

=FACT(3) funtzioak 6 ematen du.

=FACT(0) funtzioak 1 ematen du.

GCD

Bi osoko zenbaki edo gehiagoren zatitzaile komunetako handiena ematen du.

Zatitzaile komunetako handiena: hondarrik utzi gabe osoko zenbaki bakoitza zatituko duen osoko zenbaki positibo handiena da.

Sintaxia

GCD(Osoa 1 [; Osoa 2 [; … [; Osoa 255]]])

Osoa 1, Osoa 2, … , Osoa 255 zebaki osoak dira, edo zenbaki osoak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

=GCD(16;32;24) funtzioak 8 emaitza ematen du, 8 baita 16, 24 eta 32 hondarrik gabe zati ditzakeen zenbaki handiena.

=GCD(B1:B3) funtzioak, non B1, B2, B3 gelaxkek 9, 12, 9 balioak dituzten, 3 ematen du.

GCD_EXCEL2003

Zenbaki-zerrenda bateko zatitzaile komunetako handiena ematen du.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

GCD_EXCEL2003(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

Adibidea

=GCD_EXCEL2003(5;15;25): 5 itzultzen du.

INT

Zenbakia behera biribiltzen du, osoko zenbaki hurbilenera.

Sintaxia

INT(zenbakia)

Zenbakia beherantz osoko zenbaki hurbilenera biribilduta ematen du.

Zenbaki negatiboak beherantz biribiltzen dira osoko zenbaki hurbilenera.

Adibidea

=INT(5,7) funtzioak 5 ematen du.

=INT(-1,3) funtzioak -2 ematen du.

LCM

Osoko zenbaki baten edo gehiagoren multiplo komunetako txikiena ematen du.

Sintaxia

LCM(Osoa 1 [; Osoa 2 [; … [; Osoa 255]]])

Osoa 1, Osoa 2, … , Osoa 255 zebaki osoak dira, edo zenbaki osoak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

512, 1024 eta 2000 zenbaki oso gisa sartzen badira, 1, 2 eta 3 eta ondoren 128000 itzuliko dira.

LCM_EXCEL2003

Zenbaki-zerrenda bateko multiplo komunetako txikiena ematen du.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

LCM_EXCEL2003(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

Adibidea

=LCM_EXCEL2003(5;15;25): 75 itzultzen du.

LN

Logaritmo arrunta kalkulatzen du zenbakiaren e konstantean oinarrituta. e konstantearen gutxi gorabeherako balioa 2,71828182845904 da.

Sintaxia

LN(zenbakia)

Zenbakia: logaritmo arrunta kalkulatu behar zaion balioa.

Adibidea

=LN(3): 1en logaritmo naturala ematen du, 1,0986 gutxi gorabehera.

=LN(EXP(321)) funtzioak 321 ematen du.

LOG

Zenbakiaren logaritmoa kalkulatzen du zehaztutako edozein oinarrirekin.

Sintaxia

LOG(Zenbakia [; Oinarria])

Zenbakia: logaritmoa kalkulatu behar zaion balioa.

Oinarria (aukerakoa): logaritmoa kalkulatzeko oinarria. Zehazten ez bada, 10 dela ulertuko da.

Adibidea

=LOG(10;3): 10en logaritmoa kalkulatzen du 3 oinarriarekin (2,0959 gutxi gorabehera).

=LOG(7^4;7) funtzioak 4 ematen du.

LOG10

Zenbaki baten logaritmo hamartarra kalkulatzen du.

Sintaxia

LOG10(zenbakia)

Zenbakia parametroaren logaritmoa kalkulatzen du 10 oinarriarekin.

Adibidea

=LOG10(5): 5en 10 oinarriko logaritmoa ematen du (0,69897 gutxi gorabehera).

MOD

Zatiketa baten hondarra kalkulatzen du.

Sintaxia

MOD(Zatikizuna; Zatitzailea)

Osoko argumentuekin, funtzio honek zatikizuna bider zatitzailea ematen du; hori da hondarra Zatikizuna Zatitzailearekin zatitzen denean.

Funtzio hori Zatikizuna - Zatitzailea * INT(Zatikizuna/Zatitzailea) gisa inplementatzen da, eta formula horrek emaitza emango du, argumentuak osoko zenbakiak ez badira.

Adibidea

=MOD(22;3): 1 ematen du, hondarra 22 zati 3 egiten denean.

=LCM_ADD(5;15;25) funtzioak 75 ematen du.

MROUND

Multiploa den osoko zenbaki hurbilena ematen du.

Sintaxia

MROUND(Zenbakia; Multiploa)

Zenbakia Multiploa parametroaren multiplo hurbilenera biribilduta ematen du.

Horren ordezko inplementazio bat izango litzateke Multiploa * ROUND(Zenbakia/Multiploa).

Adibidea

=MROUND(15,5;3) formulak 15 ematen du, 15,5 hurbilago baitago 15etik (= 3*5) 18tik (= 3*6) baino.

=MROUND(1,4;0,5) formulak 1,5 (= 0,5*3) ematen du.

MULTINOMIAL

Zenbaki multzo baten koefiziente multinominala ematen du.

Sintaxia

MULTINOMIAL(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

F11tik H11ra arteko gelaxkek 2, 3 eta 4 balioak badituzte, =MULTINOMIAL(F11:H11) funtzioak 1260 ematen du. Emaitza hori =(2+3+4)! / (2!*3!*4!) formulari dagokio

ODD

Zenbaki positiboa gora biribiltzen du, osoko zenbaki bakoiti hurbilenera, eta zenbaki negatiboa behera, osoko zenbaki bakoiti hurbilenera.

Sintaxia

ODD(zenbakia)

Zenbakia osoko zenbaki bakoiti hurbilenera gorantz biribilduta ematen du.

Adibidea

=ODD(1,2) funtzioak 3 ematen du.

=ODD(1) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.

=ODD(0) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.

=ODD(-3,1) funtzioak -5 ematen du emaitza gisa.

PI

3,14159265358979 ematen du, PI konstante matematikoa 14 dezimalekin.

Sintaxia

PI()

Adibidea

=PI() funtzioak 3,14159265358979 balioa itzultzen du.

POWER

Zenbaki batekin berretsitako beste zenbaki bat itzultzen du.

Sintaxia

POWER(Oinarria; Berretzailea)

Oinarria ber Berretzailea itzultzen du.

Emaitza bera lor daiteke ^ berretzailearen eragilea erabiliz:

Oinarria^Berretzailea

note

=POWER(0,0) funtzioak 1 itzultzen du.


Adibidea

=POWER(4;3): 64 ematen du, hau da, 4 ber 3.

=4^3 formulak ere 4 ber 3 kalkulatzen du.

PRODUCT

Argumentu gisa sartutako zenbaki guztiak biderkatzen ditu.

Sintaxia

PRODUCT(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

=PRODUCT(2;3;4) funtzioak 24 ematen du.

QUOTIENT

Zatiketa baten osoko zatia itzultzen du.

Sintaxia

QUOTIENT(Zenbakitzailea;Izendatzailea)

Zenbakitzailea parametroaren osoko zenbakia zati Izendatzailea egiten du.

QUOTIENT funtzioa INT(zenbakitzailea/izendatzailea) funtzioaren baliokidea da ikur bereko zenbakitzailea eta izendatzailea edukitzean, salbu eta beste errore-kode batzuk dituzten erroreak eman ditzakeela. Oro har, INT(zenbakitzailea/izendatzailea/SIGN(zenbakitzalea/izendatzailea))*SIGN(zenbakitzalea/izendatzailea) funtzioaren baliokidea da.

Adibidea

=QUOTIENT(11;3) funtzioak 3 balioa itzultzen du. Hondarra (2 balioa) galdu egiten da.

RADIANS

Graduetatik radianetara bihurtzen du.

Sintaxia

RADIANS(zenbakia)

Zenbakia: angelua (gradotan) erradianetara bihurtzeko.

Adibidea

=RADIANS(90): 1,5707963267949 ematen du, zeina PI/2 baita Calc-en zehaztasunaren arabera.

RAND

0 eta 1 arteko ausazko zenbaki bat ematen du.

Funtzio hau birkalkulatu egiten da birkalkulu bat gertatzen den bakoitzean.

Sintaxia

RAND( )

Funtzio honek ausazko zenbaki berria sortzen du Calc aplikazioak kalkulu bat errepikatzen duen bakoitzean. Calc-ek birkalkulua egin dezan eskuz behartzeko, sakatu F9.

Inoiz birkalkulatzen ez diren ausazko zenbakiak sortzeko, erabili honako aukeretako bat:

Adibidea

=RAND() 0 eta 1 arteko ausazko zenbaki bat ematen du.

RAND.NV

0 eta 1 arteko ausazko zenbaki ez hegazkor bat itzultzen du.

Sintaxia

RAND.NV()

Funtzio honek ausazko zenbaki ez hegazkor bat itzultzen du sarreran. Funtzio ez hegazkorrak ez dira birkalkulatzen sarrera-gertaerak daudenean. Funtzioa ez da birkalkulatzen F9 sakatzen denean, salbu eta kurtsorea funtzioa duen gelaxkan badago edo Birkalkulatu baldintzarik gabe komandoa (++F9) erabiltzean bada. Funtzioa birkalkulatu egiten da fitxategia irekitzean.

Adibidea

=RAND.NV() funtzioak 0 eta 1 arteko ausazko zenbaki ez hegazkor bat itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 7.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.LIBREOFFICE.RAND.NV

RANDBETWEEN

Zehaztutako barruti bateko ausazko osoko zenbaki bat ematen du.

Funtzio hau birkalkulatu egiten da birkalkulu bat gertatzen den bakoitzean.

Sintaxia

RANDBETWEEN (Txikiena; Handiena)

Txikiena eta Handiena (biak barne) arteko ausazko osoko zenbaki bat ematen du.

Funtzio honek ausazko zenbaki berria sortzen du Calc aplikazioak kalkulu bat errepikatzen duen bakoitzean. Calc-ek birkalkulua egin dezan eskuz behartzeko, sakatu F9.

Inoiz birkalkulatzen ez diren ausazko zenbakiak sortzeko, kopiatu funtzio hau daukaten gelaxkak, eta erabili Editatu - Itsatsi berezia (Itsatsi berezia eta markatu gabeko Formulak eta markatutako Zenbakiak).

Adibidea

=RANDBETWEEN (20;30) 20 eta 30 zenbakien arteko osoko zenbaki bat ematen du.

RANDBETWEEN.NV

Zehaztutako barruti bateko ausazko osoko zenbaki ez hegazkor bat itzultzen du.

Sintaxia

RANDBETWEEN.NV(Txikiena; Handiena)

Behean eta Goian artean (biak barne) dagoen ausazko osoko zenbaki ez hegazkor bat itzultzen du. Funtzio ez hegazkorrak ez dira birkalkulatzen sarrera-gertaerak daudenean edo F9 sakatzen denean. Hala ere, funtzioa bai birkalkulatuko dela F9 sakatzen bada kurtsorea funtzioa duen gelaxkan dagoenean, fitxategia irekitzen denean, Birkalkulatu baldintzarik gabe komandoa (++F9) erabiltzean eta Goian edo Behean birkalkulatzen direnean.

Adibidea

=RANDBETWEEN.NV(20;30) funtzioak 20 eta 30 arteko osoko zenbaki ez hegazkor bat itzultzen du.

=RANDBETWEEN.NV(A1;30) funtzioak A1 eta gelaxkaren eta 30 balioaren arteko osoko zenbaki ez hegazkor bat itzultzen du. Funtzioa birkalkulatu egiten da A1 gelaxkaren edukiak aldatzen direnean.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 7.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.LIBREOFFICE.RANDBETWEEN.NV

ROUND

Dezimal kopuru jakin batera biribildutako zenbakia ematen du.

Sintaxia

ROUND(Zenbakia [; Kopurua])

Zenbakia dezimal kopuruaren arabera biribilduta ematen du. Kopurua zehazten ez bada edo zero bada, funtzioak osoko zenbaki hurbilenera biribilduko du. Kopurua negatiboa bada, funtzioak 10, 100, 1000.... hurbilenera biribilduko du.

Funtzio honek zenbaki hurbilenera biribiltzen du. Beste aukera batzuk nahi izanez gero, ikus ROUNDDOWN eta ROUNDUP.

Adibidea

=ROUND(2,348;2) funtzioak 2,35 ematen du

=ROUND(-32,4834; 3) funtzioak -32,483 ematen du. Aldatu gelaxka-formatua dezimal guztiak ikusteko.

=ROUND(2,348;0) funtzioak 2 ematen du.

=ROUND(2,5) funtzioak 3 ematen du.

=HEX2DEC(64) funtzioak 100 ematen du.

ROUNDDOWN

Zenbaki bat mozten du, zehaztutako dezimal kopurua mantenduta.

ROUNDUP

Zenbakia gora biribiltzen du, hau da, zerotik urrunduz, zehaztutako prezisioarekin.

Sintaxia

ROUNDUP(Zenbakia [; Kopurua])

Zenbakia dezimal kopuruaren arabera gorantz (zerotik) biribilduta ematen du. Kopurua zehazten ez bada edo zero bada, funtzioak osoko zenbaki hurbilenera biribilduko du gorantz. Kopurua negatiboa bada, funtzioak hurrengo 10, 100, 1000.... hurbilenera biribilduko du gorantz.

Funtzio honek zerotik biribiltzen du. Beste aukera batzuk nahi izanez gero, ikus ROUNDDOWN eta ROUND.

Adibidea

=BIN2DEC(1100100) funtzioak 100 ematen du.

=ROUNDUP(1,2345;1) funtzioak 1,3 ematen du.

=ROUNDUP(45,67;0) funtzioak 46 ematen du.

=ROUNDUP(-45,67) funtzioak -46 ematen du.

=HEX2DEC(64) funtzioak 100 ematen du.

SEC

Emandako angeluaren sekantea itzultzen du (radianetan). Angelu baten sekantea 1 zati angeluaren kosinuaren baliokidea da.

tip

Funtzio hau LibreOffice 3.5 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

SIN (Zenbakia)

Zenbakia parametroaren sekante (trigonometrikoa) ematen du, angelua radianetan.

Gradutako angelu baten sinua emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibidea

=SEC(PI()/4) funtzioak gutxi gora-behera 1,4142135624 itzultzen du, alegia, PI/4 radianen kosinuaren alderantzizkoa.

=SEC(RADIANS(60)): 2 ematen du, 60 graduren sekantea.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

SECH

Zenbaki baten sekante hiperbolikoa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice 3.5 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

SECH(Zenbakia)

Zenbaki baten sekante hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=SECH(0) sartzen baduzu, 1 itzuliko du, 0ren sekante hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

SERIESSUM

Berretzaile serie bateko lehen terminoak batzen ditu.

SERIESSUM(x;n;m;c) = c1xn + c2xn+m + c3xn+2m + ... + cixn + (i-1)m.

Sintaxia

SERIESSUM(x; n; m; koefizienteak)

X berretzaile seriearen sarrera-balioa da.

N hasierako berretzailea da

M N zenbatean gehitu behar den

Koefizienteak koeziente-seriea da. Koefiziente bakoitzeko, seriea sekzio batekin handitzen da.

Adibidea

=SERIESSUM(A1; 0; 1; {1; 2; 3}) funtzioak 1+2x+3x2 eragiketaren balioa kalkulatzen du, non x balioa A1 gelaxkan dagoen balioa den. A1 gelaxkak 1 balioa badu, formulak 6 itzuliko du; A1 gelaxkak 2 badu, 17 itzuliko du; 3 badu, 34 itzuliko du; eta abar.

tip

Begiratu SERIESSUM wiki-orria funtzio horri buruzko xehetasun gehiago jasotzeko.


SIGN

Zenbaki baten zeinua ematen du. 1 ematen du zenbakia positiboa bada, eta -1 zenbakia negatiboa bada, eta 0 zenbakia zero bada.

Sintaxia

SIGN(zenbakia)

Zenbakia: zeinua zehaztu behar zaion balioa.

Adibidea

=SIGN(3,4) funtzioak 1 ematen du.

=SIGN(-4,5) funtzioak -1 ematen du emaitza gisa.

SIN

emandako angeluaren sinua ematen du (radianetan).

Sintaxia

SIN (Zenbakia)

Zenbakia parametroaren sinua (trigonometrikoa) ematen du, angelua radianetan.

Gradutako angelu baten sinua emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibidea

=SIN(PI()/2): 1 ematen du, PI/2 radianen sinua.

=SIN(RADIANS(30)) 0,5 ematen du, 30 graduren sinua.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

SINH

Zenbaki baten sinu hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

SINH(Zenbakia)

Zenbaki baten sinu hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=SINH(0) sartzen baduzu, 0 itzuliko du, 0ren sinu hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

SQRT

Zenbaki baten erro karratu positiboa ematen du.

Sintaxia

SQRT(zenbakia)

Zenbakia parametroaren erro karratu positiboa ematen du.

Zenbakiak positiboa izan behar du.

Adibidea

=SQRT(16) funtzioak 4 ematen du.

=SQRT(-16): argumentu baliogabea errorea ematen du.

SQRTPI

*PI zenbakiaren erro karratua ematen du.

Sintaxia

SQRTPI (Zenbakia)

(PI bider Zenbakia) balioaren erro karratu positiboa ematen du.

SQRT(PI()*Number) formularen baliokidea da.

Adibidea

=SQRTPI(2): (2PI) balioaren erro karratua ematen du, 2,506628 gutxi gorabehera.

SUBTOTAL

Subtotalak kalkulatzen ditu. Barruti batek dagoeneko subtotalak baditu, gainerako kalkuluetan ez dira erabiliko. Iragazki Automatikoak aplikatu ondoren iragazitako erregistroak bakarrik kontuan hartzeko, erabili funtzio hau.

Sintaxia

SUBTOTAL(funtzioa; barrutia)

Funtzioa: ondorengo funtzioetako bat adierazten duen zenbakia.

Funtzio-indizea

(ezkutuko balioak barne)

Funtzioen indizea

(ezkutuko balioak ezikusten ditu)

Funtzioa

1

101

AVERAGE

2

102

COUNT

3

103

COUNTA

4

104

MAX

5

105

MIN

6

106

PRODUCT

7

107

STDEV

8

108

STDEVP

9

109

SUM

10

110

VAR

11

111

VARP


Erabili 1-11 zenbakiak ezkutuko errenkadak eskuz barne hartzeko, edo 101-111 kanpo uzteko; iragazitako gelaxkak beti uzten dira kanpoan.

Barrutia: kontuan hartuko diren gelaxken barrutia.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

A1:B6 gelaxka-barrutiko taula bat duzu, 10 ikasleren materialen faktura bat duena. 2. errenkada ('Arkatza') eskuz ezkutatu da. Bistaratzen ari diren zenbakien batuketa ikusi nahi duzu; alegia, iragazitako errenkaden subtotala. Kasu horretan, formula zuzena honakoa izango litzateke:

A

B

1

ITEM

QUANTITY

2

Bolaluma

10

3

Arkatza

10

4

Koadernoa

10

5

Goma

10

6

Zorrozkailua

10


=SUBTOTAL(9;B2:B6): 50 ematen du.

=SUBTOTAL(109;B2:B6): 40 ematen du.

SUMIF

Irizpide jakin bat betetzen duten gelaxkak batzen ditu. Balio jakin baten bila zabiltzanean barruti baten batuketa egiteko erabiltzen da funtzio hau.

Bilaketan komodinak eta adierazpen erregularrak onartzen dira. Adierazpen erregularrak gaitzen badira, "egun.*" sartu daiteke, adibidez, hasieran "egun" duen lehen hitza aurkitzeko. Adierazpen erregularra den testu bat aurkitu nahi izanez gero, erabili "\" karaktere bat horietako edozeinen aurrean edo inguratu testua \Q...\E karaktereekin. Komodinen eta adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu edo desaktibatu daiteke - LibreOffice Calc - Kalkulatu aukeran.

warning

Adierazpen erregular bat ordezkatzen duten bilaketa-irizpideko kateak diren argumentu bat edo gehiago dituzten funtzioak erabiltzean, lehen aldian kate-irizpide horiek zenbaki bihurtzeko saialdia egingo da. Adibidez, ".0" katea 0.0 bihurtuko da, eta abar. Ongi bihurtzen bada, bat etortzea ez da izango adierazpen erregularreko bat etortzea, baizik eta zenbakizko bat etortzea. Hala ere, dezimalen bereizlea puntua ez den eskualde-ezarpen batean, adierazpen erregularraren bihurketak funtzionatu egingo du. Zenbakizko adierazpen bat sortu ordez adierazpen erregularraren ebaluazioa behartzeko, erabili zenbakitzat hartu ezin daitezkeen adierazpenak, adibidez ".[0]" edo ".\0" edo "(?i).0".


Sintaxia

SUMIF(Barrutia; Irizpideak [; BatuketaBarrutia])

Barrutia: Irizpideak aplikatu behar zaizkion barrutia.

Irizpidea: Irizpide bat gelaxka bakarreko erreferentzia, zenbaki edo testu bat da. Gelaxka-edukiekin konparazioak egiteko erabiltzen da.

Gelaxka huts baten erreferentzia 0 zenbakitzat hartzen da.

Bat datorren adierazpen bat honakoa izan daiteke:

BatuketaBarrutia: batuko diren balioen barrutia. Parametro hau ez bada adierazi, 'Barrutia' parametroan aurkitutako balioak batuko dira.

note

SUMIF funtzioak 'Barrutia¡ parametroan soilik onartzen du erreferentziako kateatze-eragilea (~), eta aukerako 'BatuketaBarrutia' parametroa ematen ez bada soilik.


Adibidea

Zenbaki negatiboak bakarrik batzeko: =SUMIF(A1:A10;"<0")

=SUMIF(A1:A10;">0";B1:B10) - B1:B10 barrutiko balioak batzen ditu, baina soilik A1:A10 barrutiko balioak >0 badira.

SUMIF() funtzioarekin erabil daitezkeen sintaxi-adibide gehiago ikusteko, ikus COUNTIF().

SUMSQ

Zenbaki multzo baten karratuen batuketa kalkulatzen du.

Sintaxia

SUMSQ(Zenbakia 1 [; Zenbakia 2 [; … [; Zenbakia 255]]])

Zenbakia 1, Zenbakia 2, … , Zenbakia 255 zenbakiak dira, edo zenbakiak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

2, 3 eta 4 zenbakiak sartzen badira 1., 2. eta 3. zenbakien argumentuetan, 29 itzuliko da emaitza gisa.

TAN

Angeluaren (erradianetan) tangentea ematen du.

Sintaxia

TAN(Zenbakia)

Zenbakia parametroaren tangentea (trigonometrikoa) ematen du, angelua radianetan.

Gradutako angelu baten tangentea emateko, erabili RADIANS funtzioa.

Adibidea

=TAN(PI()/4) : 1 ematen du, PI/4 radianen tangentea.

=TAN(RADIANS(45)) 1 ematen du, 45 graduren tangentea.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

TANH

Zenbaki baten tangente hiperbolikoa ematen du.

Sintaxia

TANH(Zenbakia)

Zenbaki baten tangente hiperbolikoa ematen du.

Adibidea

=TANH(0) sartzen baduzu, 0 itzuliko du, 0ren tangente hiperbolikoa.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

TRUNC

Zenbaki bat mozten du, zehaztutako dezimal kopurua mantenduta.

Emaguzu laguntza!