Funtzio logikoak

Kategoria honek funtzio logikoak ditu.

Logikoak ez diren argumentuen maneiua funtzio logikoetan

Komando hau erabiltzeko...

>Txertatu - Funtzioa - Kategoria Logikoa


ISNA

Gelaxka batek #E/E (balioa ez dago erabilgarri) errore-balioa badu, TRUE ematen du emaitza gisa.

Errore bat gertatzen bada, funtzioak FALSE ematen du.

Sintaxia

ISNA(balioa)

Balioa egiaztatu beharreko balioa edo adierazpena da.

Adibidea

=ISNA(D3) funtzioak FALSE ematen du emaitza gisa.

IFERROR

Returns the value if the cell does not contain an error value, or the alternative value if it does.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

IFERROR(Balioa; OrdezkoBalioa)

Balioa itzuliko den balio edo adierazpena da, berdina ez bada edo errore bat ematen badu.

OrdezkoBalioa itzuliko den balio edo adierazpena da, Balioa adierazpena edo balioa berdina bada edo errore bat ematen badu.

Adibidea

=IFERROR(C8;C9) funtzioak C9 gelaxkaren balioa ematen du C8 gelaxkak =1/0 duenean, 1/0 errore bat baita.

=IFERROR(C8;9) funtzioak 13 ematen du C8 gelaxkak 13 duenean, ez baita errore bat.

IFS

IFS funtzioa IF anitz dira.

SWITCH

SWITCH funtzioak adierazpena konparatzen du balioa1 eta balioan artean dauden balioekin eta adierazpenarekin bat datorren lehen balioaren emaitza itzultzen du. Ez badago bat etortzerik eta emaitza_lehenetsia ematen bada, horixe itzuliko da.

AND

TRUE ematen du argumentu guztiak TRUE badira. Elementuetakoren bat FALSE bada, FALSE balioa emango du.

Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).

Sintaxia

AND(Logikoa 1 [; Logikoa 2 [; … [; Logikoa 255]]])

Logikoa 1, Logikoa 2, … , Logikoa 255 balio boolearrak dira, edo balio boolearrak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

12<13; 14>12 eta 7<6 sarreretako balio logikoak egiaztatu behar dira:

=AND(12<13;14>12;7<6) funtzioak FALSE ematen du.

=AND(FALSE();TRUE()) funtzioak FALSE itzultzen du.

FALSE

FALSE balio logikoa ematen du. FALSE() funtzioak ez du argumenturik behar, eta beti FALSE balio logikoa ematen du.

Sintaxia

FALSE()

Adibidea

=FALSE(): FALSE ematen du

=NOT(FALSE()): TRUE ematen du

IF

Egin beharreko proba logikoa zehazten du.

Sintaxia

IF(Proba [; [OrduanBalioa] [; [BestelaBalioa]]])

Proba TRUE edo FALSE izan daitekeen edozein balio edo adierazpen da.

Proba logikoa TRUE denean ematen duen balioa da OrduanBalioa (aukerakoa).

Proba logikoa FALSE denean ematen duen balioa da BestelaBalioa (aukerakoa).

LibreOffice Calc-eko funtzioetan, "aukerakoa" marka daukaten parametroak alde batera utz daitezke ondoren parametrorik ez dagoenean soilik. Adibidez, lau parametro dituen funtzio batean, funtzio horietako azken biek "aukerakoa" marka badaukate, 4. parametroa edo 3. eta 4. parametroa alde batera utz ditzakezu, baina ezin duzu alde batera utzi 3. parametroa bakarrik.

Adibidea

=IF(A1>5;100;"txikiegia") A1 gelaxkako balioa 5 baino handiagoa bada, 100 balioa itzuliko da; bestela, txikiegia testua itzuliko da.

=IF(A1>5;;"txikiegia") A1 gelaxkako balioa 5 baino handiagoa bada, 0 balioa itzuliko da, parametro hutsak 0 direla kontsideratzen baita; bestela, txikiegia testua itzuliko da.

=IF(A1>5;100;) A1 gelaxkako balioa 5 baino txikiagoa bada, 0 balioa itzuliko da, BestelaBalioa balio hutsa 0 dela kontsideratzen baita; bestela, 100 itzuliko da.

NOT

Balio logiko bat alderantzikatzen du.

Sintaxia

NOT (Balio logikoa)

Balio logikoa alderantzikatu beharreko balioa da.

Adibidea

=NOT(A). A=TRUE bada, orduan NOT(A) funtzioak FALSE ebaluatuko du.

OR

TRUE ematen du gutxienez argumentuetako bat TRUE bada. Funtzioak FALSE ematen du, argumentu guztiek FALSE balio logikoa badute.

Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).

Sintaxia

OR(Logikoa 1 [; Logikoa 2 [; … [; Logikoa 255]]])

Logikoa 1, Logikoa 2, … , Logikoa 255 balio boolearrak dira, edo balio boolearrak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

note

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibidea

12<11; 13>22 eta 45=45 sarreretako balio logikoak egiaztatu behar dira.

=OR(12<11;13>22;45=45): TRUE ematen du.

=OR(FALSE();TRUE()) funtzioak TRUE itzultzen du.

TRUE

Balio logikoa TRUE gisa aplikatzen da. TRUE() funtzioak ez du argumenturik behar, eta beti ematen du TRUE balio logikoa.

Sintaxia

TRUE()

Adibidea

A=TRUE eta B=FALSE badira, honako adibideak agertzen dira:

=AND(A;B): FALSE ematen du

=OR(A;B): TRUE ematen du

=NOT(AND(A;B)): TRUE ematen du

XOR

TRUE (egiazkoa) itzultzen du, argumentuen kopuru bakoiti batek TRUE ematen badu.

Argumentuak balio logikoak ematen dituzten adierazpen logikoak dira (TRUE, 1<5, 2+3=7, B8<10), edo balio logikoak dituzten matrizeak (A1:C3).

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

XOR(Logikoa 1 [; Logikoa 2 [; … [; Logikoa 255]]])

Logikoa 1, Logikoa 2, … , Logikoa 255 balio boolearrak dira, edo balio boolearrak dituzten gelaxken edo gelaxka-barrutien erreferentziak.

Adibidea

=XOR(TRUE();TRUE()) funtzioak FALSE itzultzen du.

=XOR(TRUE();TRUE();TRUE()) funtzioak TRUE itzultzen du.

=XOR(FALSE();TRUE()) funtzioak TRUE itzultzen du.

Emaguzu laguntza!