Informazio-funtzioak

Kategoria honetan informazio-funtzioak aurkituko dituzu.

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu - Funtzioa - Informazioa kategoria


Funtzioak deskribatzeko adibideak ondorengo taulako informazioan oinarrituko dira:

C

D

2

x value

y value

3

-5

-3

4

-2

0

5

-1

1

6

0

3

7

2

4

8

4

6

9

6

8


CELL

Gelaxka baten helbidearen, formatuaren edo edukiaren informazioa ematen du.

Sintaxia

CELL("InformazioMota" [; Erreferentzia])

Informazio mota zehazten duen karaktere-katea da InformazioMota. Karaktere-katea beti ingelesez agertzen da. Maiuskulak eta minuskulak aukerakoak dira.

InformazioMota

Esanahia

COL

Erreferentziatako zutabearen zenbakia ematen du.

CELL("COL"; D2) funtzioak 4 ematen du.

ROW

Erreferentziatutako errenkadaren zenbakia ematen du.

=CELL("ROW";D2) funtzioak 2 ematen du.

SHEET

Erreferentziatutako orriaren zenbakia ematen du.

=CELL("Sheet";Orria3.D2) funtzioak 3 ematen du emaitza gisa.

ADDRESS

Erreferentziatutako gelaxkaren helbide absolutua ematen du.

=CELL("ADDRESS";D2) funtzioak $D$2 ematen du.

=CELL("ADDRESS";Orria3.D2) funtzioak $Orria3.$D$2 ematen du.

=CELL("ADDRESS";'X:\dr\test.ods'#$Orria1.D2) funtzioak 'file:///X:/dr/test.ods'#$Orria1.$D$2 ematen du.

FILENAME

Erreferentziatutako gelaxkaren fitxategi-izena eta orri-zenbakia ematen ditu.

=CELL("FILENAME";D2) funtzioak 'file:///X:/dr/own.ods'#$Orria1 ematen du, baldin eta uneko X:\dr\own.ods dokumentuan formula Orria1 orrian badago.

=CELL("FILENAME";'X:\dr\test.ods'#$Orria1.D2) funtzioak 'file:///X:/dr/test.ods'#$Orria1 ematen du.

COORD

Gelaxkaren helbide osoa ematen du Lotus™ idazkeran.

CELL("COORD"; D2) funtzioak $A:$D$2 ematen du.

=CELL("COORD"; Orria3.D2) funtzioak $C:$D$2 ematen du.

CONTENTS

Erreferentziatutako gelaxkaren edukia ematen du inolako formaturik gabe.

TYPE

Gelaxka-edukiaren mota ematen du.

b = blank. gelaxka hutsa

l = label. Testua, formula baten emaitza testu gisa

v = value. Balioa, formula baten emaitza zenbaki gisa

WIDTH

Erreferentziatutako zutabearen zabalera ematen du. Lehenetsitako letra-tipoarekin eta tamainarekin zutabean sartzen diren zeroen (0) kopurua da neurri-unitatea.

PREFIX

Erreferentziatutako gelaxkaren lerrokatzea ematen du.

' = ezkerrean lerrokatua edo justifikatua

" = eskuinean lerrokatuta

^ = erdian zentratuta

\ = errepikatuta (oraingoz inaktibo)

PROTECT

Gelaxkaren babes-egoera ematen du.

1 = gelaxka babestuta dago

0 = gelaxka babestu gabe dago

FORMAT

Zenbaki-formatua adierazten duen karaktere-katea ematen du.

, = zenbakia milakoen bereizlearekin

F = zenbakia milakoen bereizlerik gabe

C = moneta-formatua

S = adierazpen esponentziala. Adib.: 1,234+E56

P = portzentajea

Goian aipatutako formatuetan, dezimal bereizlearen ondoren dagoen dezimal kopurua zenbaki gisa ematen du. Adibidea: #,##0,0 formatuak 1 ematen du eta % 00,000 formatuak P3 ematen du

D1 = MMM-D-YY, MM-D-YY eta antzeko formatuak

D2 = DD-MM

D3 = MM-YY

D4 = DD-MM-YYYY HH:MM:SS

D5 = MM-DD

D6 = HH:MM:SS AM/PM

D7 = HH:MM AM/PM

D8 = HH:MM:SS

D9 = HH:MM

G = Bestelako formatu guztiak

- (Minus) amaieran = zenbaki negatiboak beste kolore batekin formateatuko dira

() (parentesiak) amaieran = irekitze parentesia agertzen da formatu-kodean

COLOR

1 ematen du balio negatiboak beste kolore batean formateatu badira, eta, bestela, 0.

PARENTHESES

1 ematen du formatu-kodeak '(' irekitze-parentesia badu, eta, bestela, 0.


Erreferentzia (aukerakoa) aztertu beharreko gelaxkaren kokagunea da. Erreferentzia barruti bat bada, barrutiko ezker-goialdeko gelaxka hartuko da. Erreferentzia falta bada, LibreOffice Calc aplikazioak formula dagoen gelaxka erabiltzen du. Halakoetan Microsoft Excelek kurtsorea kokatuta dagoen gelaxkaren erreferentzia erabiltzen du.

CURRENT

Funtzio honek emaitza ematen du bere formularen ebaluazioaren data arte (hau da, ebaluazio-unera arte). Bere erabilera nagusia STYLE() funtzioarekin da, gelaxkei estilo hautatuak aplikatzeko gelaxkako edukiaren arabera.

Sintaxia

CURRENT()

Adibidea

=1+2+CURRENT()

Adibideak 6 ematen du. Honela kalkulatzen da formula ezkerretik eskuinera: 1 + 2 berdin 3, CURRENT() aurkitzen den unean emaitza emanez; beraz CURRENT() funtzioaren emaitza 3 da, jatorrizkoari 3 gehitzen zaio, eta, beraz, 6 da emaitza.

=A2+B2+STYLE(IF(CURRENT()>10;"Gorria";"Lehenetsia"))

Adibideak A2 + B2 ematen du (STYLE funtzioak 0 ematen du hemen). Batura 10 baino handiagoa bada, Red estiloa aplikatuko zaio gelaxkari. Ikus STYLE funtzioa informazio gehiago lortzeko.

="choo"&CURRENT()

Adibideak choochoo ematen du.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.CURRENT

FORMULA

Formula-gelaxka bateko formula bistaratzen du testu gisa

Funtzio hau birkalkulatu egiten da birkalkulu bat gertatzen den bakoitzean.

Sintaxia

FORMULA(erreferentzia)

erreferentzia formula bat duen gelaxkaren erreferentzia da.

Erreferentzia baliogabe bat edo formularik gabeko gelaxka baten erreferentziak #E/E errore-balioa ematen du.

Adibidea

A8 gelaxkak =SUM(1;2;3) formula badu, orduan

=FORMULA(A8): testu hau ematen du: =SUM(1;2;3).

IFERROR

Returns the value if the cell does not contain an error value, or the alternative value if it does.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

IFERROR(Balioa; OrdezkoBalioa)

Balioa itzuliko den balio edo adierazpena da, berdina ez bada edo errore bat ematen badu.

OrdezkoBalioa itzuliko den balio edo adierazpena da, Balioa adierazpena edo balioa berdina bada edo errore bat ematen badu.

Adibidea

=IFERROR(C8;C9) funtzioak C9 gelaxkaren balioa ematen du C8 gelaxkak =1/0 duenean, 1/0 errore bat baita.

=IFERROR(C8;9) funtzioak 13 ematen du C8 gelaxkak 13 duenean, ez baita errore bat.

IFNA

Returns the value if the cell does not contain the #N/A (value not available) error value, or the alternative value if it does.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

IFNA(Balioa; OrdezkoBalioa)

Balioa itzuliko den balio edo adierazpena da, berdina ez bada edo #E/E errore bat ematen badu.

OrdezkoBalioa itzuliko den balio edo adierazpena da, Balioa adierazpena edo balioa berdina bada edo #N/A errore bat ematen badu.

Adibidea

=IFNA(D3;D4) funtzioak D3 gelaxkaren balioa itzultzen du, D3k ez badu #E/E errorea ematen, edo D4 ematen badu.

INFO

Uneko laneko inguruneari buruzko informazio zehatza ematen du. Testu-argumentu bakar bat jasotzen du funtzioak, eta parametro horren araberako datuak itzultzen ditu.

Funtzio hau birkalkulatu egiten da birkalkulu bat gertatzen den bakoitzean.

Sintaxia

INFO("Mota")

Mota testu-parametroaren balioak eta INFO funtzioaren itzulera-balioak zerrendatzen ditu ondorengo taulak.

"Mota" parametroaren balioa

Itzulera-balioa

"osversion"

Beti "Windows (32-bit) NT 5.01", bateragarritasun-arrazoiak direla-eta

"system"

The type of the operating system:
"ANDROID" for Google mobile operating system
"DRAGONFLY" for DragonFly operating system forked from FreeBSD
"EMSCRIPTEN" for browser WebAssembly system
"FREEBSD", "OPENBSD" or "NETBSD" for operating systems based on the Berkeley Software Distribution (BSD)
"HAIKU" for BeOS compatible operating system
"iOS" for Apple mobile operating system
"LINUX" for GNU/Linux based operating systems
"MACOSX" for Apple macOS
"SOLARIS" for Oracle Solaris operating system
"WNT" for Microsoft Windows

"release"

Produktuaren banaketa-bertsioa identifikatzen du. Adibidez, "300m25(Build:9876)"

"numfile"

Beti 1, bateragarritasun-arrazoiak direla

"recalc"

Uneko formula birkalkulatzeko modua, "Automatikoki" edo "Eskuz" (LibreOffice hizkuntzara lokalizatua)


note

Beste kalkulu-orrien aplikazio batzuk beharbada onartuko dituzte mota parametroaren balio lokalizatuak, baina LibreOffice Calc-ek ingelesezko balioak bakarrik onartzen ditu.


Adibidea

=INFO("release") funtzioak erabiltzen ari zaren LibreOffice produktuaren banaketa-bertsioa emango du.

=INFO(D5) funtzioak, system testu-katea duen D5 gelaxkarekin, sistema mota emango du.

ISBLANK

Erreferentziatutako gelaxka hutsik badago, TRUE ematen du. Gelaxka hutsik dagoen ala ez kontrolatzeko erabil dezakezu funtzio hau. Barruan formula bat daukan gelaxka ez dago hutsik.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

Sintaxia

ISBLANK(balioa)

Balioa: egiaztatu beharreko edukia.

Adibidea

=ISBLANK(D2) funtzioak FALSE ematen du emaitza gisa.

ISERR

Errore-baldintzen probak egiten ditu, #E/E errore-balioarentzat izan ezik, eta TRUE edo FALSE itzultzen du.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

Sintaxia

ISERR(balioa)

Balioa: #E/E motakoa ez den bestelako errore-baliorik badagoen ikusteko erabiltzen den edozein balio edo adierazpen.

Adibidea

=ISERR(C8) funtzioak TRUE ematen du C8 gelaxkak =1/0 duenean, 1/0 errore bat baita.

=ISERR(C9) funtzioak FALSE ematen du C9 gelaxkak =NA() duenean, ISERR() funtzioak ez baitu kontuan hartzen #E/E errorea.

ISERROR

Errore-baldintzen probak egiten ditu, #E/E errore-balioarena barne, eta TRUE (egiazkoa) edo FALSE (faltsua) itzultzen du.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

Sintaxia

ISERROR(balioa)

Balioa: probatzeko balioa edo balio horri erreferentzia egiten dio. ISERROR() funtzioak TRUE itzultzen du errorerik badago, eta FALSE errorerik ez badago.

Adibidea

=ISERROR(C8) funtzioak TRUE ematen du C8 gelaxkak =1/0 duenean, 1/0 errore bat baita.

=ISERROR(C9) funtzioak TRUE ematen du C9 gelaxkak =NA() badu.

ISEVEN

Balioa osoko zenbaki bikoitia bada, TRUE emango du. Balioa bakoitia bada, aldiz, FALSE.

Sintaxia

ISEVEN(balioa)

Balioa: egiaztatu beharreko balioa.

Balioa osoko zenbakia ez bada, dezimal-komaren ondorengo edozein digituri ez ikusi egingo zaio. Balioaren ikurrari ere ez ikusi egingo zaio.

Adibidea

=ISEVEN(48) funtzioak TRUE ematen du.

=ISEVEN(33) funtzioak FALSE ematen du.

=ISEVEN(0) funtzioak TRUE ematen du.

=ISEVEN(-2.1) funtzioak TRUE ematen du.

=ISEVEN(3,999) funtzioak FALSE ematen du.

ISEVEN_ADD

Zenbakiak bikoitiak diren egiaztatzen du. 1 ematen du, zenbakiak osoko zenbakia ematen badu zati 2 egindakoan.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

ISEVEN_ADD (Zenbakia)

Zenbakia aztertu beharreko balioa.

Adibidea

=ISEVEN_ADD(5) funtzioak 0 ematen du.

=ISEVEN_ADD(A1): 1 ematen du A1 gelaxkak 2 zenbakia badauka.

ISFORMULA

Gelaxka bat formula-gelaxka bada, TRUE ematen du emaitza gisa.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

Sintaxia

ISFORMULA(Erreferentzia)

Erreferentzia: edukia formula den ala ez ikusteko aztertu beharreko gelaxkaren erreferentzia.

Adibidea

=ISFORMULA(C4): FALSE emango du C4 gelaxkak 5 zenbakia badauka.

ISLOGICAL

Balio logikoaren proba egiten du (TRUE edo FALSE).

Errore bat gertatzen bada, funtzioak FALSE ematen du.

Sintaxia

ISLOGICAL(balioa)

TRUE ematen du Balioa balio logikoa bada (TRUE edo FALSE), eta FALSE itzultzen du bestela.

Adibidea

=ISLOGICAL(99) funtzioak FALSE ematen du, 99 zenbakia delako, eta ez balio logikoa.

=ISLOGICAL(ISNA(D4)) funtzioak TRUE ematen du D4 gelaxkako edukia edozein dela ere, ISNA() funtzioak balio logiko bat itzultzen baitu.

ISNA

Gelaxka batek #E/E (balioa ez dago erabilgarri) errore-balioa badu, TRUE ematen du emaitza gisa.

Errore bat gertatzen bada, funtzioak FALSE ematen du.

Sintaxia

ISNA(balioa)

Balioa egiaztatu beharreko balioa edo adierazpena da.

Adibidea

=ISNA(D3) funtzioak FALSE ematen du emaitza gisa.

ISNONTEXT

Gelaxkaren edukia zenbakia edo testua den begiratzen du; Testua bada FALSE adieraziko du.

Errore bat gertatzen bada, funtzioak TRUE ematen du.

Sintaxia

ISNONTEXT(balioa)

Balioa: testua, zenbakia edo balio boolearra den egiaztatzeko proba egiten zaion edozein balio edo adierazpen da.

Adibidea

=ISNONTEXT(D2) FALSE ematen du D2 gelaxkak abcdef testua badauka.

=ISNONTEXT(D9) TRUE ematen du D9 gelaxkak 8 zenbakia badauka.

ISNUMBER

Balioak zenbaki bati egiten badio erreferentzia, TRUE ematen du.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

Sintaxia

ISNUMBER(balioa)

Zenbakia edo testua den egiaztatzeko aztertzen den edozein adierazpen izan daiteke Balioa.

Adibidea

=ISNUMBER(C3) funtzioak TRUE ematen du C3 gelaxkak 4 zenbakia badauka.

=ISNUMBER(C2) funtzioak FALSE ematen du C2 gelaxkak abcdef testua badauka.

ISODD

Balioa osoko zenbaki bakoitia bada, TRUE emango du. Balioa bikoitia bada, aldiz, FALSE.

Sintaxia

ISODD(balioa)

Balioa: egiaztatu beharreko balioa.

Balioa osoko zenbakia ez bada, dezimal-komaren ondorengo edozein digituri ez ikusi egingo zaio. Balioaren ikurrari ere ez ikusi egingo zaio.

Adibidea

=ISODD(33) funtzioak TRUE ematen du emaitza gisa

=ISODD(48) funtzioak FALSE ematen du emaitza gisa

=ISODD(3,999) funtzioak TRUE ematen du emaitza gisa

=ISODD(-3,1) funtzioak TRUE ematen du emaitza gisa

ISODD_ADD

TRUE (1) ematen du, zenbakiak ez badu osoko zenbakia zati 2 egindakoan.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

ISODD_ADD(Zenbakia)

Zenbakia: aztertu beharreko balioa.

Adibidea

=ISODD_ADD(5) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.

ISREF

Argumentua erreferentzia den egiaztatzen du. TRUE (egiazkoa) ematen du argumentua erreferentzia bada; bestela, FALSE (faltsua) ematen du. Erreferentzia bat ematean, funtzio honek ez du erreferentziatako balioa aztertzen.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

Sintaxia

ISREF(balioa)

Balioa erreferentzia den ala ez zehazteko egiaztatu beharreko balioa da.

Adibidea

=ISREF(C5): TRUE emaitza ematen du, C5 baliozko erreferentzia delako.

=ISREF("abcdef"): beti FALSE ematen du, testua ezin delako inoiz erreferentzia izan.

=HEX2DEC(64) funtzioak 100 ematen du.

=ISREF(INDIRECT("A6")): TRUE ematen du, INDIRECT funtzioak erreferentzia bat ematen duelako.

=ISREF(ADDRESS(1; 1; 2;"Sheet2")): FALSE ematen du, ADDRESS funtzioak testua ematen duelako, erreferentzia ematen badu ere.

ISTEXT

Gelaxka-edukia testua bada, TRUE ematen du.

Errore bat gertatzen bada, funtzioak FALSE ematen du.

Sintaxia

ISTEXT(balioa)

Balioa: egiaztatu beharreko balioa, zenbakia, balio logikoa edo errore-balioa da.

Adibidea

=ISTEXT(D9) funtzioak TRUE ematen du D9 gelaxkak abcdef testua badauka.

=ISTEXT(C3) funtzioak FALSE ematen du C3 gelaxkak 3 zenbakia badauka.

N

Emandako parametroaren zenbakizko balioa itzultzen du. 0 itzultzen du parametroa testua bada edo FALSE bada.

Errore bat gertatzen bada, funtzioak errore bat ematen du.

Sintaxia

N(balioa)

Balioa zenbaki bihurtuko den parametroa da. N() funtzioak zenbakizko balioa itzultzen du, posible bada. TRUE eta FALSE balio logikoetarako, berriz, 1 eta 0 itzultzen du, hurrenez hurren. Testuaren kasuan, 0 itzultzen du.

Adibidea

=N(123) funtzioak 123 ematen du

=N(TRUE) funtzioak 1 ematen du.

=N(FALSE()) funtzioak 0 ematen du

=N("abc") funtzioak 0 ematen du

=N(1/0) funtzioak #DIV/0! itzultzen du

NA

#E/E (#N/A) errore-balioa ematen du.

Sintaxia

NA()

Adibidea

=NA() funtzioak gelaxkaren edukia #E/E bihurtzen du.

TYPE

Balioaren mota itzultzen du, honako balioen arabera: 1 = zenbakia, 2 = testua, 4 = balio boolearra, 8 = formula, 16 = errore-balioa, 64 = matrizea.

Errorea gertatzen bada, balio logiko bat edo zenbakizko bat emango du funtzioak.

Sintaxia

TYPE(balioa)

Balioa datu mota zehaztu behar zaion balio jakin bat da.

Adibidea (ikus goiko adibide-taula)

=TYPE(C2) funtzioak 2 ematen du emaitza gisa.

=TYPE(D9) funtzioak 1 ematen du emaitza gisa.

Emaguzu laguntza!