Data eta orduaren funtzioak

Data eta orduak txertatzeko eta editatzeko erabiltzen dira kalkulu-orrietako funtzio hauek.

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu - Funtzioa - Data eta ordua kategoria.


note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


LibreOffice internally handles a date/time value as a numerical value. If you assign the numbering format "Number" to a date or time value, it is converted to a number. For example, 2000-01-01 12:00 PM, converts to 36526.5. The value preceding the decimal point corresponds to the date; the value following the decimal point corresponds to the time. If you do not want to see this type of numerical date or time representation, change the number format (date or time) accordingly. To do this, select the cell containing the date or time value, call its context menu and select Format Cells. The Numbers tab page contains the functions for defining the number format.

Zero egunaren datu-basea

Zero egunetik hasitako desplazamendu gisa kalkulatzen dira datak. Zero eguna definitzeko hainbat aukera dituzu:

Datu-basea

Erabili

'1899-12-30'

(lehenetsia)

'1900-01-01'

(StarCalc 1.0 bertsioan erabilia)

'1904-01-01'

(Apple softwarean erabilia)


Aukeratu - LibreOffice Calc - Kalkulatu datu-basea hautatzeko.

warning

Data-balioak dituzten gelaxkak kopiatu eta itsasten badituzu kalkulu-orri batetik beste batera, bi kalkulu-orriei data-oinarri bera ipini behar zaie. Data-oinarri desberdinak badituzte, bistaratzen diren data-balioak aldatu egingo dira!


Bi zifrako urteak

- LibreOffice - Orokorra atalean Urtea (bi digitu) area aurkituko duzu. Honek bi digituko informazioa aplikatuko zaion epealdia ezartzen du. Jakin ezazu, hemen egindako aldaketek hurrengo funtzioei eragiten diela.

note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


note

Ordu-eremuaren informazioa ez da erabiltzen data eta orduaren funtzioetan eta gelaxketan.


Funtzioak

Data eta orduaren funtzioak

DATE

DATEDIF

DATEVALUE

DAY

DAYS

DAYS360

DAYSINMONTH

DAYSINYEAR

EASTERSUNDAY

EDATE

EOMONTH

HOUR

ISLEAPYEAR

ISOWEEKNUM

MINUTE

MONTH

MONTHS

NETWORKDAYS

NETWORKDAYS.INTL

NOW

SECOND

TIME

TIMEVALUE

TODAY

WEEKDAY

WEEKNUM

WEEKNUM_ADD

WEEKNUM_OOO

WEEKS

WEEKSINYEAR

WORKDAY

WORKDAY.INTL

YEAR

YEARFRAC

YEARS

Emaguzu laguntza!