Datu-baseen funtzioak

Ikuspegi orokorra

'Datu-baseak' kategoriako hamabi funtzioek kalkulu-orri baten area laukizuzen bat betetzen duen eta zutabez eta errenkadez osatuta dagoen datu-base sinple bat analizatzeko balio dute, errenkada bakoitza datu-basearen erregistro bat bada. Zutabe bakoitzaren goiburuko gelaxkak zutabearen izena bistaratu behar du eta izen horrek normalean zutabe horretako gelaxka bakoitzaren edukiak islatzen ditu.

'Datu-basea' kategoriako funtzioak hiru argumentu dituzte:

  1. Datu-basea. Datu-basearen gelaxka-barrutia.

  2. Datu-basearen eremua. Funtzioaren kalkuluetan erabiliko diren datuak dauzkan zutabea.

  3. Bilaketa-irizpidea. Kalkulu-orriko beste area bateko gelaxka-barruti bat, bilaketa-irizpideak dituena.

Argumentu horiek xeheago azalduta daude beherago.

Funtzio guztiek dute eragiketak gauzatzeko modu bera. Lehen urrats logikoa da Bilaketa-irizpidea erabiltzea hurrengo kalkuluetan erabiliko diren erregistroen azpimultzoa Datu-basean identifikatzeko. Bigarren urratsa da datu-balioak erauztea eta funtzio zehatzari lotutako kalkuluak egitea (batez bestekoa, batuketa, biderketa eta abar). Prozesatutako balioak hautatutako erregistroen Datu-basearen eremua zutabean daudenak izango dira.

note

Calc aplikazioan datuak eta balio logikoak (TRUE eta FALSE) zenbakitzat hartzen dira funtzio hauek kalkulatzean.


Datu-baseen funtzioen argumentuak

'Datu-basea' kategoriako funtzio guztietan honako argumentuak aplikatzen dira:

  1. 'Datu-basea' argumentua

    Datu-basea argumentuak datu-basearen taulak betetzen duen gelaxka-barrutia adierazten du. Barrutiaren lehen errenkada eremu-izenak izango dira eta ondoren datozen errenkadak eremu-balioak dituzten erregistroak izango dira.

    Gelaxka-barruti bat definitzeko moduetako bat honakoa da: sartu goiko ezkerreko gelaxkaren erreferentzia, ondoren bi puntu (:) eta amaitzeko beheko eskuineko erreferentzia. Adibidez, A1:E10.

    Datu-basea argumentua zehazteko beste modu bat izendun barruti baten edo datu-basearen barruti baten izena pasatzea da. Garrantzitsua da izen esanguratsua erabiltzea gelaxka-barrutia definitzeko, horrela formularen irakurgarritasuna eta dokumentuaren mantenimendua hobetzen baita. Izena ez badator bat definitutako barruti baten izenarekin, #NAME? errore bat sortuko du Calc aplikazioak.

    Datu-basea argumentu baliogabe baten emaitza gisa agertu daitezkeen beste errore batzuk #VALUE! eta Err:504 (errorea parametro-zerrendan) dira.

  2. 'Datu-basearen eremua' argumentua

    Datu-basearen eremua argumentuak zehazten du zein zutabe erabiliko den, bilaketa-irizpideak aplikatu ondoren eta datu-errenkadak hautatu ondoren, funtzioa kalkulatzeko. Ez dago erlazionatuta bilaketa-irizpideekin.

    Zehaztu Datu-basearen eremua argumentua honela:

    • Datu-basea arearen barruko goiburuko gelaxka baten erreferentzia sartuta. Beste modu bat da gelaxkaren izena sartzea, gelaxkari izen esanguratsu bat eman bazaio izendun barruti edo datu-basearen barruti gisa. Izena ez badator bat definitutako barrutiaren izenarekin, Calc aplikazioak #NAME? errore bat sortuko du. Izena baliozkoa bada baina ez badagokio gelaxka bakar bati, Err:504 errorea (errorea parametro-zerrendan) sortuko da.

    • Datu-basea area barruko zutabea zehazteko zenbaki bat sartuta, 1 zenbakitik hasita. Adibidez, Datu-basea elementuak D6:H123 gelaxka-barrutia hartzen badu, sartu 3 zenbakia F6 goiburuko-gelaxka adierazteko. Calc aplikazioak 1 eta Datu-basea elementuan definitutako zutabe kopuruaren artean dagoen osoko zenbaki bat espero du, eta ez ikusiarena egiten die koma dezimalaren ondoren dauden digituei. Balioa 1 baino txikiagoa bada, Err:504 errorea (errorea parametro-zerrendan) sortuko da. Balioa Datu-basea elementuko zutabe kopurua baino handiagoa bada, #BALIOA! errorea sortuko da.

    • Datu-basea barrutiko lehen errenkadatik zutabe-goiburukoaren izen literala sartuta, komatxoak ezarrita goiburukoaren izenaren inguruan. Adibidez, “Distantzia eskolara”. Katea ez badator bat Datu-basea areako zutabeen goiburuetako batekin, Calc-ek Err:504 (errorea parametro-zerrendan) errorea sortuko du. Beste modu bat, beharrezkoa den katea duen ausazko gelaxka bati (Datu-basea eta Irizpide-bilaketak areetan ez dagoenari) erreferentzia egitea da.

    Datu-basearen eremua argumentua aukerakoa da is DCOUNT eta DCOUNTA funtzioetan, baina derrigorrezkoa da datu-baseen gainerako hamar funtzioetan.

  3. Bilaketa-irizpidea argumentua

    Bilaketa-irizpidea parametroak bilaketa-irizpideak dituzten gelaxka-barrutia zehazten du. Datu-basea parametroak bezala, lehen errenkadak eremu-izenak ditu eta hurrengo errenkadek erlazionatutako eremuetarako baldintzak dituzte. Datu-basea eta Bilaketa-irizpidea areek ez dute zertan elkarren ondoan egon behar, ezta orri berean ere.

    Gelaxka-barrutia definitzeko modu bat honakoa da: sartu goiko ezkerreko gelaxkaren erreferentzia, ondoren bi puntu (:) eta ondoren beheko eskuineko gelaxkaren erreferentzia. Adibidez, A13:B14. Gelaxka-erreferentzia zehazteko beste modu bat izendun barruti definitu baten edo datu-base baten barruti baten izena pasatzea da. Izena ez badator bat definitutako barrutiaren izenarekin, #NAME? errorea sortuko da.

    Err:504 ere (errorea parametro-zerrendan) sortu daiteke Bilaketa-irizpidea argumentua baliogabea bada.

    Bilaketa-irizpidea areako edukiak hurrengo atalean deskribatu dira xeheago.

Bilaketa-irizpideak definitzea

Bilaketa-irizpideak areak betetzen duen zutabe kopuruak ez du zertan Datu-basea areak betetzen dituen kopuruaren bera izan beharrik. Bilaketa-irizpideak arearen lehen errenkadan agertzen diren goiburuko guztiek Datu-basea arean dauden goiburukoen berdinak izan behar dute. Hala ere, Datu-basea areako goiburuko guztiek ez dute zertan Bilaketa-irizpideak arearen lehen errenkadan agertu beharrik, eta Datu-basea areako goiburuko bat behin baino gehiagotan agertu daiteke Bilaketa-irizpideak arearen lehen errenkadan.

Bilaketa-irizpideak Bilaketa-irizpideak arearen bigarren eta ondorengo errenkadetako gelaxketan sartzen dira, goiburukoak dituen errenkadaren azpian. Bilaketa-irizpideak area barruko gelaxka hutsei ez ikusiarena egiten zaie.

Bilaketa-irizpideak areako gelaxketan irizpideak sortzeko, erabili <, <=, =, <>, >= eta > konparazioko eragileak. Gelaxka bat hutsik ez badago baina konparazioko eragile batekin hasten ez bada, = eragilea erabiliko da.

Errenkada bakarrean irizpide anitz idazten badira, AND eragilearekin lotuko dira. Errenkada desberdinetan idazten badira irizpide anitz, OR eragilearekin lotuko dira.

Irizpideetan komodinak erabili daitezke, horiek gaituta badaude Gaitu komodinak formuletan aukeraren bidez - LibreOffice Calc - Kalkulatu elkarrizketa-koadroan. Microsoft Excel aplikazioarekin bateragarritasuna edukitze garrantzitsua bada, aukera horrek gaituta egon behar luke.

Irizpide are boteretsuagoak sortu daitezke adierazpen erregularrak erabilita, Gaitu adierazpen erregularrak formuletan aukera gaituta badago - LibreOffice Calc - Kalkulatu elkarrizketa-koadroan.

warning

Adierazpen erregular bat ordezkatzen duten bilaketa-irizpideko kateak diren argumentu bat edo gehiago dituzten funtzioak erabiltzean, lehen aldian kate-irizpide horiek zenbaki bihurtzeko saialdia egingo da. Adibidez, ".0" katea 0.0 bihurtuko da, eta abar. Ongi bihurtzen bada, bat etortzea ez da izango adierazpen erregularreko bat etortzea, baizik eta zenbakizko bat etortzea. Hala ere, dezimalen bereizlea puntua ez den eskualde-ezarpen batean, adierazpen erregularraren bihurketak funtzionatu egingo du. Zenbakizko adierazpen bat sortu ordez adierazpen erregularraren ebaluazioa behartzeko, erabili zenbakitzat hartu ezin daitezkeen adierazpenak, adibidez ".[0]" edo ".\0" edo "(?i).0".


Bilaketa-irizpideen maneiuan eragina duen beste ezarpen bat = eta <> bilaketa-irizpideak gelaxka osoei aplikatu behar zaizkie aukera da. Ezarpen hori - LibreOffice Calc - Kalkulatu elkarrizketa-koadroan dago. Datu-baseen funtzioetarako ezarritako bilaketa-irizpideek gelaxka osoarekin zehatz-mehatz bat egin behar duten ala ez kontrolatzen du. Microsoft Excel aplikazioarekin bateragarritasun ona eduki nahi bada, aukera horrek gaituta egon beharko luke.

Datu-baseen funtzioaren erabileraren adibideak

Hurrengo taulak adibideko datu-base bateko taula bat eskaintzen du, 'Datu-basea' kategoriako funtzioak nola erabili erakusteko erabiliko dena. A1:E10 gelaxka-barrutiak Jon izeneko batek antolatutako urteurren-festara gonbidatutakoen informazioa du. Honako informazioa dauka taulak: izena, eskola-maila, adina, distantzia eskolara metrotan eta pisua kilotan.

A

B

C

D

E

1

Izena

Maila

Adina

Distantzia

Pisua

2

Aitor

3

9

150

40

3

Bilintx

4

10

1000

42

4

Danel

3

10

300

51

5

Eider

5

11

1200

48

6

Gari

2

8

650

33

7

Haizea

2

7

300

42

8

Idurre

1

7

200

36

9

Jokin

3

9

1200

44

10

Koro

2

8

1000

42

11


Hurrengo sei adibideek goiko taula darabilte, bilaketa-irizpide desberdinekin konbinatuta.

1. adibidea

A

B

C

D

E

12

Izena

Maila

Adina

Distantzia

Pisua

13

>600

14


Adibide sinple honetan bezala, zenbaitetan desiragarria da (baina ez funtsezkoa) bilaketa-irizpideen area zuzenean datu-basearen taularen azpian kokatzea, bi areen zutabeak bertikalean lerrokatuta. Bilaketa-irizpideetan hutsik dauden sarrerei ez ikusiarena egiten zaie. Goiko adibideko datu-basearen taularekin eta bilaketa-irizpideen arearekin, txertatu =DCOUNT(A1:E10;;A12:E14) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, jakiteko Jonen zenbat gonbidatuk egin behar dituzten 600 metro baino gehiago eskolara. Itzulitako balioa 5 izango da (Bilintx, Eider, Gari, Jokin eta Koro zenbatuta).

Kontuan izan =DCOUNT(A1:E10;;D12:D13) formulak balio zehatz bera itzultzen duela. Horrek esan nahi du bilaketa-irizpideen areak zutabe-goiburuko esanguratsuak edukitzea aski dela.

2. adibidea

   A   

   B   

   C   

   D   

   E   

12

Adina

Maila

13

>7

2

14


Adibide honetan, bilaketa-irizpideen areak bi izenburu soilik ditu eta ez daude bertikalean lerrokatuta adibideko datu-basearen taulan dagozkien izenburuekin. Errenkada berean bi baldintza daudenez gero, AND batekin daude konektatuta. Goiko adibideko datu-basearen taularekin eta bilaketa-irizpideen area honekin, txertatu =DCOUNT(A1:E10;;B12:C13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen zenbat gonbidatu dauden 2. mailan eta 7 urte baino gehiago dituzten ezagutzeko. Itzuliko den balioa 2 izango da (Gari eta Koro).

3. adibidea

   A   

   B   

   C   

   D   

   E   

12

Adina

13

9

14

10


Adibidean, bilaketa-irizpideen areak izenburu bakarra du. Elkarren ondoko errenkadetan bi baldintza daudenez gero, OR bide daude konektatuta. Goiko adibideko datu-baseko taularekin eta bilaketa-irizpideen area honekin, txertatu =DCOUNT(A1:E10;;B12:B14) gelaxka huts batean, orriko edozein tokitan, jakiteko Jonen zenbat gonbidatuk dituzten 9 edo 10 urte. Itzuliko den balioa 4 izango da (Aitor, Bilintx, Danel eta Jokin).

4. adibidea

   A   

   B   

   C   

   D   

   E   

12

Adina

Adina

13

>=8

<=10

14


Adibide honetan, bilaketa-irizpideen areak izenburu beraren bi agerraldi ditu. Errenkada berean bi baldintza daudenez gero, AND batekin daude konektatuta. Goiko adibideko datu-basearen taularekin eta bilaketa-irizpideen area honekin, txertatu =DCOUNT(A1:E10;;B12:C13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen zenbat gonbidatuk 8 eta 10 urte artean (biak barne) duten zenbatzeko. Itzuliko den balioa 6 izango da (Aitor, Bilintx, Danel, Gari, Jokin eta Koro).

5. adibidea

   A   

   B   

   C   

   D   

   E   

12

Izena

13

F*

14


Adibide sinple honek komodinen erabilera erakusten du. Behar den moduan funtzionatu dezan, hautatu komodinak gaitzea - LibreOffice Calc - Kalkulatu aukeran. Goiko adibideko datu-basearen taularekin eta bilaketa-irizpideen area honekin, txertatu =DCOUNT(A1:E10;;A12:A13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan Jonen zenbat gonbidatuk "F" letrarekin hasten diren izenak dituzten zenbatzeko. Itzuliko den balioa 1 izango da (Frank).

6. adibidea

   A   

   B   

   C   

   D   

   E   

12

Izena

13

[ABC].*

14


Adibide sinple honen bidez, adierazpen erregularrak nola funtzionatzen duten erakutsiko da. Behar den moduan funtzionatu dezan, hautatu adierazpen erregularrak gaitzeko - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean. Goiko adibideko datu-basearen taularekin eta bilaketa-irizpideen area honekin, txertatu =DCOUNT(A1:E10;;A12:A13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen zenbat gonbidatuk A”, “B” edo “D” letrekin hasten diren izenak dituzten ezagutzeko. Itzuliko den balioa 3 da (Aitor, Bilintx eta Danel).

DAVERAGE

DAVERAGE funtzioak batez bestekoa kalkulatzen du zehaztutako zutabearen gelaxketako (eremuetako) zenbakizko balioekin, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Zenbakiak ez diren gelaxketako balioei ez ikusiarena egingo zaie.

#DIV/0! errore bat itzultzen du ez badago bilaketa-irizpideak betetzen dituen erregistrorik, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan ez badago zenbakizko baliorik bat datozen erregistroetan.

Sintaxia

DAVERAGE(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-jaira gonbidatutakoei buruzko informazioa duen adibideko datu-basearen taulak (goian deskribatu denak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxketako edukiak eta datu-basearen taularen A1:E1 gelaxketako goiburuko etiketena berdina izan beharko luke. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkaren kasuan salbu, horrek ">0" eduki beharko bailuke (bilaketa-irizpide horrek datu-basearen taularen erregistro guztiekin bat egiten du).

Txertatu =DAVERAGE(A1:E10; "Distanzia"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuek eskolara joateko batez beste zenbat metro egin behar dituzten kalkulatzeko. 666.67 balioa itzuliko da.

DCOUNT

DCOUNT funtzioak zenbatzen du zehaztutako zutabean zenbakizko balioak dituzten gelaxken (eremuen) kopurua, zehaztutako bilaketa-irizpidea betetzen duten errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Hala ere, zutaberik zehazten ez bada, DCOUNT funtzioak bilaketa-irizpidearekin bat datozen erregistro guztien zenbaketa itzultzen du, haien edukia kontuan hartu gabe.

Sintaxia

DCOUNT(Datu-basea; [Datu-baseko eremua]; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkan salbu, horrek ">600" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako 'Distantzia' zutabean 600 baino balio handiagoa duten erregistroekin).

Txertatu =DCOUNT(A1:E10;; A12:E13) formula orriko edozein tokitako gelaxka huts batean, eskolara iristeko 600 metro baino gehiago egin behar dituzten Jonen gonbidatuak kalkulatzeko. Itzulitako balioa 5 izango da.

Emaitza bera lortuko da =DCOUNT(A1:E10; "Distantzia"; A12:E13) erabilita, 'Distantzia' zutabeko sarrera guztiak zenbakizkoak baitira. Hala ere, =DCOUNT(A1:E10; "Izena"; A12:E13) erabiltzen bada, itzulitako balioa 0 izango da, 'Izena' zutabeko sarrerak ez baitira zenbakizkoak.

DCOUNTA

DCOUNTA funtzioak zenbatzen du zehaztutako zutabeetan hutsik ez dauden gelaxken (eremuen) kopurua, zehaztutako bilaketa-irizpidea betetzen duten errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Zehaztutako zutabeko gelaxka hutsak ez dira zenbatuko. Hala ere, zutaberik zehazten ez bada, DCOUNTA funtzioak bilaketa-irizpidearekin bat datozen erregistro guztien zenbaketa itzultzen du, haien edukia kontuan hartu gabe.

Sintaxia

DCOUNTA(Datu-basea; [Datu-baseko eremua]; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkan salbu, horrek ">600" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako 'Distantzia' zutabean 600 baino balio handiagoa duten erregistroekin).

Txertatu =DCOUNTA(A1:E10;; A12:E13) formula orriko edozein tokitako gelaxka huts batean, eskolara iristeko 600 metro baino gehiago egin behar dituzten Jonen gonbidatuak kalkulatzeko. Itzulitako balioa 5 izango da.

Emaitza bera lortzen da =DCOUNTA(A1:E10; "Distantzia"; A12:E13) edo =DCOUNTA(A1:E10; "Izena"; A12:E13) formulak erabilita. Azken kasu horretan, DCOUNT funtzioak ez bezala, DCOUNTA funtzioak Datu-basearen eremua argumentuan adierazitako zutabeko zenbakizko balioak zein alfanumerikoak zenbatzen ditu.

DGET

DGET funtzioak itzultzen ditu zehaztutako zutabeako gelaxkaren (eremuaren) edukiak, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datorren errenkada (datu-baseko erregistro) bakarrerako.

Calc aplikazioak Err:502 (argumentu baliogabea) errorea sortzen du bat etortze anitz badago, edo #BALIOA! (datu mota okerra) errorea bat etortzerik ez badago. #BALIOA! errorea ere sortzen da bat etortze bat aurkitzen bada baina gelaxka esanguratsua hutsik badago.

Sintaxia

DGET(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Adibide modura erabili den datu-baseko taulak, Jonen urtebetetze-jaira gonbidatutakoen informazioa dituenak (goian deskribatu den bezala), A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta A1:E1 gelaxketako datu-basearen taularen goiburuko-etiketek berdin-berdinak izan beharko lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, C13 gelaxkaren kasuan salbu, horrek "11" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide hau datu-basearen taulako 'Adina' zutabean 11 balioa duten erregistroekin bat etorriko da).

Txertatu =DGET(A1:E10; "Izena"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuetatik zeinek dituzten 11 urte jakiteko. Itzuliko den balioa Eider izango da.

C13 gelaxkako balioa aldatu eta “10” jartzen bada, orduan =DGET(A1:E10; "Izena"; A12:E13) formulak argumentu baliogabearen errorea (Err:502) itzuliko du. Horrek esan nahi du erregistro anitzek betetzen dutela zehaztutako irizpidea (Bilintxek eta Danelek, biek dituzte 10 urte).

DMAX

DMAX funtzioak balio maximoa kalkulatzen du zenbakizko balioak dituen zehaztutako zutabeko gelaxketan (eremuetan), zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Gelaxka hutsak edo zenbakizkoak ez diren karaktereak dituzten gelaxkak ez dira kontuan hartuko.

0 itzultzen du bat etortzerik aurkitu ez bada, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zero ez diren zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetarako.

Sintaxia

DMAX(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-jaira gonbidatutakoei buruzko informazioa duen adibideko datu-basearen taulak (goian deskribatu denak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxketako edukiak eta datu-basearen taularen A1:E1 gelaxketako goiburuko etiketena berdina izan beharko luke. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkaren kasuan salbu, horrek ">0" eduki beharko bailuke (bilaketa-irizpide horrek datu-basearen taularen erregistro guztiekin bat egiten du).

Txertatu =DMAX(A1:E10; "Distantzia"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuetako edozeinek eskolara iristeko egin beharko lukeen distantzia maximoa (metrotan) aurkitzeko. Itzuliko den balioa 1200 izango da.

DMIN

DMIN funtzioak balio minimoa kalkulatzen du zenbakizko balioak dituen zehaztutako zutabeko gelaxketan (eremuetan), zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Gelaxka hutsak edo zenbakizkoak ez diren karaktereak dituzten gelaxkak ez dira kontuan hartuko.

0 itzultzen du bat etortzerik aurkitu ez bada, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zero ez den zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetarako.

Sintaxia

DMIN(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkan salbu, horrek ">0" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako erregistro guztiekin).

Txertatu =DMIN(A1:E10; "Distantzia"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuetako edozeinek eskolara iristeko egin beharko lukeen distantzia maximoa (metrotan) aurkitzeko. Itzuliko den balioa 150 izango da.

DPRODUCT

DPRODUCT funtzioak biderkatu egiten ditu zehaztutako zutabearen gelaxketako (eremuetako) zenbakizko balioak, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Gelaxka hutsei edo zenbakiak ez diren gelaxketako balioei ez ikusiarena egingo zaie.

0 itzultzen du bat etortzerik aurkitzen ez bada, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetan.

Sintaxia

DPRODUCT(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, C13 gelaxkan salbu, horrek ">0" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako erregistro guztiekin).

Txertatu =DPRODUCT(A1:E10; "Adina"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuen adinen biderketa kalkulatzeko. Itzulitako balioa 279417600 izango da.

DSTDEV

DSTDEV funtzioak laginaren desbideratze estandarra kalkulatzen du zehaztutako zutabearen gelaxketako (eremuetako) zenbakizko balioekin, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Zenbakiak ez diren balioei ez ikusiarena egingo zaie.

#ZBKIA! errore bat itzultzen du erregistro bakar bat soilik bat badator zehaztutako bilaketa-irizpideekin, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko balio bakar bat badago bat datozen erregistroetan.

0 itzultzen du bat etortzerik aurkitzen ez bada, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetarako.

Sintaxia

DSTDEV(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:D13 gelaxkak hutsik daudela, E13 gelaxkan salbu, horrek ">0" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako erregistro guztiekin).

Txertatu =DSTDEV(A1:E10; "Pisua"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuek duten pisuaren (kiloetan) desbideratze estandarra kalkulatzeko. Itzuliko den balioa 5,5 izango da.

DSTDEVP

DSTDEVP funtzioak populazioaren desbideratze estandarra kalkulatzen du zehaztutako zutabearen gelaxketako (eremuetako) zenbakizko balioekin, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Zenbakiak ez diren gelaxketako balioei ez ikusiarena egingo zaie.

#ZBKIA! errore bat itzultzen du ez badago zehaztutako bilaketa-irizpideekin bat datorren erregistrorik, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetan.

Sintaxia

DSTDEVP(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:D13 gelaxkak hutsik daudela, E13 gelaxkan salbu, horrek ">0" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako erregistro guztiekin).

Txertatu =DSTDEVP(A1:E10; "Pisua"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuen pisuen (kiloetan) desbideratze estandarra kalkulatzeko. Itzulitako balioa 5,18545 izango da.

DSUM

DSUM funtzioak batu egiten ditu zehaztutako zutabearen gelaxketako (eremuetako) zenbakizko balioak, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Hutsik dauden gelaxkei edo zenbakiak ez diren balioak dituztenei ez ikusiarena egingo zaie.

0 itzultzen du ez badago bat datorren erregistrorik edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetan.

Sintaxia

DSUM(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkan salbu, horrek ">0" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako erregistro guztiekin).

Txertatu =DSUM(A1:E10; "Distantzia"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuek eskolara iristeko egin behar duten distantzia osoa, metrotan, kalkulatzeko. Itzuliko den balioa 6.000 izango da.

DVAR

DVAR funtzioak laginaren bariantza kalkulatzen du zehaztutako zutabearen gelaxketako (eremuetako) zenbakizko balioekin, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Zenbakiak ez diren balioei ez ikusiarena egingo zaie.

#ZBKIA! errore bat itzultzen du zehaztutako bilaketa-irizpideekin bat datorren erregistro bakar bat badago, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko balio bakar bat badago bat datozen erregistroetan.

0 itzultzen du bat etortzerik aurkitu ez bada, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetarako.

Sintaxia

DVAR(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkan salbu, horrek ">0" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako erregistro guztiekin).

Txertatu =DVAR(A1:E10; "Distantzia"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuek eskolara iristeko bidaiatu behar duten metroen lagin-bariantza kalkulatzeko. Itzulitako balioa 193125 izango da.

DVARP

DVARP populazioaren aldakortasuna kalkulatzen du zehaztutako zutabearen gelaxketako (eremuetako) zenbakizko balioekin, zehaztutako bilaketa-irizpidearekin bat datozen errenkada (datu-baseko erregistro) guztietarako. Zenbakiak ez diren balioei ez ikusiarena egingo zaie.

#ZBKIA! errore bat itzultzen du zehaztutako bilaketa-irizpideekin bat datorren erregistrorik ez badago, edo zehaztutako zutabeko gelaxketan zenbakizko baliorik ez badago bat datozen erregistroetan.

Sintaxia

DVARP(Datu-basea; Datu-baseko eremua; Bilaketa-irizpideak)

Adibidea

Jonen urtebetetze-festara gonbidatutako pertsonen informazioa ematen duen adibideko datu-baseak (goian deskribatutakoak) A1:E10 gelaxkak bete beharko lituzke. A12:E12 gelaxken edukiak eta datu-basearen taulak A1:E1 gelaxketan dituen goiburuko-etiketek berdina izan behar lukete. Ziurtatu A13:E13 gelaxkak hutsik daudela, D13 gelaxkan salbu, horrek ">0" eduki behar baitu (bilaketa-irizpide horrek bat egingo du datu-basearen taulako erregistro guztiekin).

Txertatu =DVARP(A1:E10; "Distantzia"; A12:E13) formula orriko edozein gelaxka hutsetan, Jonen gonbidatuek eskolara iristeko egin behar duten distantziaren, metrotan, populazio-bariantza kalkulatzeko. Itzuliko den balioa 71666,67 izango da.

Emaguzu laguntza!