LibreOffice 25.2 laguntza
Orri berri bat txertatzeko erabiliko diren aukerak definitzen ditu. Orri berri bat sor dezakezu, edo lehendik dagoen bat txertatu fitxategitik.
Dokumentuan orria non txertatuko den zehazten du.
Orri berri bat txertatzen du justu uneko orriaren aurrean.
Orri berri bat txertatzen du justu uneko orriaren ondoren.
Dokumentuan orri berri bat edo lehendik dagoen bat txertatuko den zehazten du.
Orri berri bat sortzen du. Sartu orri-izena Izena eremuan. Onartzen diren karaktereak: letrak, zenbakiak, zuriuneak eta azpimarra.
Zenbat orri sortuko diren zehazten du.
Orri berriaren izena zehazten du.
Uneko dokumentuan orri bat txertatzen du lehendik dagoen fitxategi batetik.
Fitxategi bat hautatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Fitxategia Arakatu botoiarekin hautatu baduzu, fitxategi horretako orriak zerrenda-koadroan agertuko dira. Fitxategiaren bide-izena koadroaren azpian agertuko da. Hautatu zerrendatik txertatu beharreko orriak.
Orria esteka gisa txertatzen du kopia gisa txertatu beharrean. Estekak eguneratu egin daitezke uneko edukia erakusteko.