Fill Random Numbers

Bete gelaxka-barruti bat, hautatutako banaketa-funtzioaren eta haren parametroen arabera automatikoki sortutako ausazko zenbakiekin.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Choose Sheet - Fill Cells - Fill Random Number


Datuak

Gelaxka-barrutia

Definitu ausazko zenbakiekin beteko den gelaxka-barrutia. Aurretik barruti bat hautatu baduzu, hemen bistaratuko da.

Ausazko zenbakien sortzailea

Banaketa

Ausazko zenbakien sortzailerako banaketa-funtzioa.

Baliozko banaketa-funtzioak eta horien parametroak honakoak dira:

Banaketa

Parametroak

Uniformea

  • Minimoa: Laginaren balio minimoa.

  • Maximoa: Laginaren balio maximoa.

Osoko zenbaki uniformea

  • Minimoa: Laginaren balio minimoa.

  • Maximoa: Laginaren balio maximoa.

Normala

  • Batez bestekoa: Banaketa normalaren batez bestekoa.

  • Desbideratze estandarra: Banaketa normalaren desbideratze estandarra.

warning

Sortutako zenbakien batezbestekoak eta desbideratze estandarrak ez du zertan elkarrizketa-koadroan txertatutako balioen berdina izan behar.


Cauchy

  • Mediana: datuen mediana edo kokapen-parametroa.

  • Sigma: eskala-parametroa.

warning

Sortutako zenbakien batezbestekoak eta sigmak ez dute zertan elkarrizketa-koadroan txertatutakoen berdinak izan behar.


Bernoulli

  • p balioa: Saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea.

Binomiala

  • p balioa: Saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea.

  • Saiakera kopurua: esperimentuaren saiakera kopurua.

Khi-karratua

  • Nu balioa: askatasun-mailen kopurua zehazten duen osoko zenbaki positiboa.

Geometrikoa

  • p balioa: Saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea.

Binomial negatiboa

  • p balioa: Saio bakoitzaren arrakasta-probabilitatea.

  • Saiakera kopurua: esperimentuaren saiakera kopurua.

Poisson

  • Mean: The mean of the Poisson distribution.


Aukerak

Gaitu hazi pertsonalizatua

Ezarri ausazko zenbakien sortzailearen hasierako balioa Hazi balio ezagun baten arabera.

Hazia

Ausazko zenbakien sortzailearen algoritmoa hasieratzeko ezarritako balioa. Ausazko zenbakien sortzailea hasieratzeko erabiltzen da, sasi-ausazko zenbakien sekuentzia bera errepikatzeko. Zehaztu zenbaki positibo oso bat (1, 2...) sekuentzia jakin bat sortzeko, edo utzi eremua hutsik eginbide hori behar ez baduzu.

Gaitu biribiltzea

Biribildu zenbakia emandako Dezimal kopuruarekin.

Dezimalak

Sortutako zenbakien dezimal kopurua.

Emaguzu laguntza!