LibreOffice 25.2 laguntza
Sortu automatikoki serieak elkarrizketa-koadro honetako aukerekin. Adierazi norabidea, gehikuntza, denbora-unitatea eta serie mota.
Serie bat bete aurretik, hautatu gelaxka-barrutia.
Serie bat automatikoki jarraitzeko osatze-arauak erabiliz, hautatu Bete automatikoki aukera, Bete seriea elkarrizketa-koadroa ireki ondoren.
Seriea sortzeko norabidea zehazten du.
Hautatutako gelaxka-barrutian beheranzko seriea sortzen du, definitutako gehikuntza aplikatuz azken baliora iritsi arte.
Aukera honek ezkerretik eskuinera doan seriea sortzen du hautatutako gelaxka-barrutian, definitutako gehikuntza aplikatuz azken baliora iritsi arte.
Hautatutako gelaxka-barrutian goranzko seriea sortzen du, definitutako gehikuntza aplikatuz azken baliora iritsi arte.
Aukera honek eskuinetik ezkerrera doan seriea sortzen du hautatutako gelaxka-barrutian, definitutako gehikuntza aplikatuz azken baliora iritsi arte.
Serie mota definitzen du. Aukeratu Lineala, Geometrikoa, Data edo Automatikoki bete.
Zenbakizko serie aritmetikoa sortzen du gehikuntza eta amaierako balioa emanez.
Serie geometrikoa sortzen du gehikuntza eta amaierako balioa emanez.
Data-seriea sortzen du gehikuntza eta amaierako data zehaztuz.
Serie bat zuzenean orrian osatzen du. Betetze automatikoaren funtzioak zerrenda pertsonalizatuak kontuan hartzen ditu. Adibidez, lehen gelaxkan Urtarrla sartzen bada, seriea osatzeko LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Ordenatze-zerrendak atalean definitutako zerrenda erabiliko da.
AutoFill tries to complete a value series by using a defined pattern. The series 1,3,5 is automatically completed with 7,9,11,13, and so on. Date and time series are completed accordingly; for example, after 1999-01-01 and 1999-01-15, an interval of 14 days is used.
Elkarren ondoko gelaxketan oinarritutako datuak automatikoki betetzea
Zein denbora-unitate erabili nahi duzun hauta dezakezu area honetan. Area hau aktibo egoteko, ezinbestekoa da Data aukera hautatuta egotea Serie mota arean.
Erabili Data serie mota eta aukera hau, elkarrekin, asteko zazpi egunak dituen serie bat sortzeko.Gehikuntza unitatetzat eguna izango du.
Erabili Data serie mota eta aukera hau, elkarrekin, bost astegunak soilik dituen serie bat sortzeko.Gehikuntza unitatetzat eguna izango du.
Erabili Data serie mota eta aukera hau, Gehikuntza unitatetzat hilabetea duen serie bat sortzeko.
Erabili Data serie mota eta aukera hau, Gehikuntza unitatetzat urtea duen serie bat sortzeko.
Seriearen hasierako balioa zehazten du. Zenbakiak, datak edo orduak erabili.
Seriearen amaierako balioa zehazten du. Zenbakiak, datak edo orduak erabili.
Balioak aldiko zenbatean handituko diren zehazten du "gehikuntzak". Hautatutako motako seriea urrats bakoitzean zenbatean handituko den zehazten du. Sarrera egin ahal izateko ezinbestekoa da lineala, geometrikoa edo data-serie mota hautatzea.