LibreOffice 7.5 laguntza
Automatikoki betetzen ditu gelaxkak edukiarekin.
LibreOffice Calc-eko laster-menuetan aukera gehigarriak aurkituko dituzu gelaxkak betetzeko.
Gelaxkak laster-menuen bidez betetzea:
Ireki laster-menua gelaxka batean zaudenean eta aukeratu Hautapen-zerrenda.
Uneko zutabeko testu guztia biltzen duen zerrenda-koadroa bistaratuko da. Testua alfabetikoki ordenatuta egongo da eta sarrera errepikatuak behin bakarrik agertuko dira zerrendan.
Testua gelaxkara kopiatzeko, egin klik zerrenda-sarrera batean.