LibreOffice 24.8 laguntza
Nabigatzailea aktibatzen eta desaktibatzen du. Nabigatzailea leiho atrakagarria da.
Aukeratu Ikusi - Nabigatzailea 'Nabigatzailea' leihoa bistaratzeko.
Sartu zutabe-hizkia. Gelaxka-kurtsorea zehaztutako errenkadan kokatzeko (zutabe berean), sakatu 'Sartu'.
Sartu errenkada-hizkia. Gelaxka-kurtsorea zehaztutako errenkadan kokatzeko (zutabe berean), sakatu 'Sartu'.
Gelaxka-kurtsorearen kokaguneak markatutako uneko datu-barrutia zehazten du.
Datu-barrutia
Uneko datu-barrutiaren hasierara joaten da; Datu-barrutia botoia sakatuz nabarmen dezakezu.
Hasi
Uneko datu-barrutiaren amaierara joaten da; Datu-barrutia botoia sakatuz nabarmen dezakezu.
Amaitu
Edukiaren ikuspegia txandakatzen du. Hautatutako nabigatzaile-elementua eta bere azpielementuak soilik bistaratzen dira. Elementu guztiak ikustera itzultzeko, egin klik berriro ikonoan.
Txandakatu
Erabilgarri dauden agertoki guztiak bistaratzen ditu. Agertoki bat aplikatzeko, egin klik bikoitza bere izenean. Orrian ikusiko duzu emaitza. Informazio gehiago nahi izanez gero, aukeratu Tresnak - Agertokiak.
Agertokiak
Nabigatzaileak agertokiak bistaratzen baditu, ondorengo komandoak erabil ditzakezu eskuineko botoiarekin klik eginez agertoki-sarrera batean:
Hautatutako agertokia ezabatzen du.
Editatu agertokia elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Agertokiaren propietateak edita ditzakezu bertan.
Arrastatze modua hautatzeko azpimenua irekitzen du. Zuk erabakitzen duzu zein ekintza burutu behar den Nabigatzaileko objektu bat dokumentu batean arrastatzean eta jaregitean. Zuk hautatutako moduaren arabera, ikonoak hiperesteka bat, esteka bat edo kopia bat sortuko den adierazten du.
Arrastatze modua
Hiperesteka bat txertatzen du objektu bat nabigatzailetik dokumentura arrastatu eta jaregitean. Ondoren, sortutako hiperestekan klik egin dezakezu, kurtsorea eta ikuspegia objektuaren arabera ezartzeko.
Irekitako dokumentu bat eramaten duen hiperesteka txertatzen baduzu, gorde egin behar duzu dokumentua, gero hiperesteka erabili ahal izateko.
Esteka bat sortzen du dokumentu bat arrastatu eta jaregitean nabigatzailetik dokumentura.
Kopia bat sortzen du dokumentu bat arrastatu eta jaregitean nabigatzailetik dokumentura.
Zure dokumentuko objektu guztiak bistaratzen ditu.
Irekitako dokumentu guztien izenak bistaratzen ditu. Irekitako beste dokumentu batera pasatzeko nabigatzailean, egin klik dokumentuaren izenean. Dokumentuaren egoera (aktibo, inaktibo) parentesien artean erakusten da izenaren ondoren. Leihoa menuan hauta dezakezu aktibatutako dokumentua.