StarDesktop objektuak LibreOffice aplikazioa ordezkatzen du. StarDesktop bidez, zenbait errutina edo erabiltzaile-interfazeko objektu, adibidez uneko leihoa, erabili daitezke.
Liburutegi-edukiontzi pertsonalak edo partekatuak (Aplikazio-makroak edo Nire makroak) kudeatzeko dokumentuaren barruan, erabili GlobalScope adierazlea.
Dokumentu aktiboko objektuak
Dokumentu aktibotik honako objektuak erabili daitezke.
ThisComponent objektuak uneko dokumentua ordezkatzen du Basic makroetan. Osagai aktiboa helbideratzen du, haren propietateak irakurri eta ezarri ahal izateko eta haren metodoak deitzeko. ThisComponent bidez eskuragarri dauden propietateak eta metodoak dokumentu motaren araberakoak dira.
ThisDatabaseDocument objektuak Base dokumentu aktiboa helbideratzen du, bere propietateak irakurri eta ezarri ahal izateko eta bere metodoak deitu ahal izateko.
UNO objektu bat sortzen du. Windows sisteman OLE objektuak ere sor ditzake.
Metodo honek parametro gisa pasatako motaren instantziak sortzen ditu.
LibreOffice aplikazioak Application Programming Interface (API) bat eskaintzen du LibreOffice osagaiak programazio-lengoaien bidez kontrolatzeko, LibreOffice Software Development Kit (SDK) erabilita. LibreOffice APIari eta Software Development Kit tresnari buruzko informazio gehiagorako, begiratu https://api.libreoffice.org