LibreOffice 25.2 laguntza
LibreOffice Basic lengoaiak VBA euskarria gaituta dagoenean gehitzen du funtzio multzo hori.
VBA funtzio esklusibo horiek Option VBASupport 1 instrukzioa LibreOffice Basic modulu baten lehen makroaren aurretik kokatzen denean gaitzen dira.
Modulua kideak, propietateak, prozedurak eta funtzioak dituen klase-modulu bat dela zehazten du.
LibreOffice Basic aplikazioak xenbait VBA instrukzio, funtzio eta objektu onartuko dituela zehazten du.
Definitu enumerazioak edo UNO ez diren konstante multzoak. Enumerazio bat programazioa errazten duen eta kodearen logikaren berrikuspena errazten duen balio-zerrenda bat da.
Kate batek beste kate baten barruan duen kokagunea itzultzen du, katearen eskuineko aldetik hasita.
Aktibo baten amortizazioa kalkulatzen du, epealdi jakin baterako, metodo aritmetiko beherakorraren bidez.
Inbertsio baten etorkizuneko balioa ematen du, ordainketa periodiko eta konstanteetan eta interes-tasa konstantean oinarrituta (etorkizuneko balioa).
Epealdi batean amortizatuko den kopurua kalkulatzen du, ordainketa erregularrak eta interes-tasa konstantea dituen inbertsioan oinarrituta.
Inbertsio baten uneko balio garbia kalkulatzen du, emandako deskontu-tasa batean eta diru-gordetze eta diru-ateratzeen multzo batean oinarrituta.
Ordainketa periodiko eta konstantean eta interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsio baten kapitalaren ordainketa ematen du epealdi jakin bati dagokionez.
Ordainketa erregularren serie batetik datorren uneko balioa kalkulatzen du inbertsio baterako.
Epealdi bateko amortizazioa kalkulatzen du zuzeneko metodoaren bidez. Amortizazioaren kopurua konstantea da amortizazio-epealdian zehar.
Dataren eta/edo orduaren formatua aplikatzen dio data-adierazpen bati eta emaitza kate modura itzultzen du.
Fitxategi bitar edo sarrera-fitxategi baten korronte irekia itzultzen du (Katea).
Zenbakizko adierazpen bati aplikatutako zenbaki-formatua duen kate bat itzultzen du.
Returns a string with a number formatting applied to a numeric expression. A percent sign is appended to the returned string.
Kate bat itzultzen du, zenbaki bat barrutien serie kalkulatu baten baitan non agertzen den adierazteko.