Replace funtzioa

Kate bat beste batekin ordezten du.

Sintaxia:


       Replace (Expression As String, Find As String, Replace As String [, Start = 1 [, Count = -1 [, Compare = True]]]) As String
    

Parametro gutxiago pasatu behar badira, erabili gako-hitzen bidezko argumentuak. Kasu horretan kokalekuaren arabera pasatu nahi badira argumentuak, parametro guztietarako eman behar dira balioak, berdin dio aukerakoak diren ala ez. Horrela, balioak kokaleku zuzenean sartzen direla ziurtatuko da. Parametroak izenaren arabera -gako-hitzen bidezko argumentuak- pasatzen badira, tarteko argumentuak ez dago sartu beharrik.

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Expression: Aldatu nahi den edozein kate-adierazpen.

Find: Bilatuko den edozein kate-adierazpen.

Replace: Aurkitutako bilaketa-katea ordeztuko duen edozein kate-adierazpen.

Start: Zenbakizko adierazpena, aukerakoa, bilaketa zein kokagunetan hasten den eta itzuliko den azpikatea non hasten den adierazten duena.

Count: Ordezteko ekintza zenbat aldiz gauzatuko den gehienez, aukerakoa. Balioa -1 bada, posible diren ordezte guztiak gauzatuko dira.

Compare: Konparazio mota definitzen duen adierazpen boolearra, aukerakoa. Parametro honen balioa True edo False izan daiteke. True balio lehenetsiak zehazten du testu-konparazioan ez direla maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen. False balioak zehazten du konparazio bitar batean maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen direla. False ordez 0 erabili daiteke, eta True ordez 1 zenbakia.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


        MsgBox Replace ("aBbcnnbnn", "b", "$", 1, 1, False)  ' "aB$cnnbnn" itzultzen du
        REM esanahia: "b" ordeztu egin behar da, baina
        REM * minuskula denean soilik (compare=False), beraz "b" letraren bigarren agerraldia
        REM * lehen agerraldia soilik (maiuskulak/minuskulak errespetatuta) (count=1)
        MsgBox Replace ("ABCDEFGHI", "E", "*", 4)
        REM D*FGHI itzultzen du bilaketak 4. kokagunean hasten delako, eta hori da, hain zuzen, itzulitako katearen hasiera.
        MsgBox Replace("aBbcnnbnn", "b", "$£", compare:=False)  ' "aB$£cnn$£nn" itzultzen du
        REM Ordeztu dena (count = -1) "b" letra "$£" katearekin, maiuskulak/minuskulak kontuan hartuta (compare=False), lehen letran hasita (start=1)
    

Emaguzu laguntza!