Sintaxi-zatiak

LibreOffice Basic sintaxi-zatiak

argumentu-zatia

argumentu-zatia


      {[Optional [ByRef|ByVal]]|ParamArray} argument {{As typename|char}[ = expression]|[()]As Variant}
    

Parametroak

Optional: Argumentua ez da derrigorrezkoa.

ByRef: Argumentua erreferentzia gisa pasatzen da. ByRef da aukera lehenetsia.

ByVal: Argumentua balio gisa pasatzen da. Balio hori deitutako errutinak soilik aldatu dezake.

char: Mota deklaratzeko karakterea.

motaizena: Jatorrizko datu-moten izena. Liburutegiekin edo moduluekin definitutako motak ere zehaztu daitezke.

= expression: Zehaztu balio lehenetsi bat argumenturako. Deklaratutako motarekin bat egin behar dy. Optional erabiltzea beharrezkoa da balio lehenetsi bat zehazten duen argumentu bakoitzerako.

ParamArray: Erabili ParamArray parametro kopurua zehaztu gabe dagoenean. Egoera tipiko bat erabiltzaileak definitutako Calc funtzioak dira. ParamArray erabiltzea errutina baten azken argumentura mugatu beharko litzateke.

tip

ParamArray edo = expression erabiltzeko, Option Compatible kokatu behar da moduluaren programa-kode exekutagarriaren aurrean.


warning

Option VBASupport 1 erabiltzean, balio lehenetsirik gabeko (= expression) Optional argumentuak beren datu motaren arabera hasieratzen dira, Variant kasuan salbu.


matrize-zatia

matrize-zatia


      ( [[start To] end], .. )
    

Parametroak

start: Dimentsio baten beheko muga.

end: Dimentsio baten goiko muga.

Matrize batean dimentsio anitz ezarri nahi badira, erabili koma (,) ikurra.

motaizena zatia

jatorrizko datu moten zatia


      {Boolean|Byte|Currency|Date|Double|Integer|Long|Object|Single|String|Variant}
    

karaktere-zatia

mota deklaratzeko karaktereak


      { % | & | ! | # | $ | @ }
    

Emaguzu laguntza!