LibreOffice 7.3 laguntza
Option Compatible aukerak LibreOffice Basic konpilatzailea eta exekuzio-garaia hedatzen ditu Basic lengoaian baliabide osagarriak erabiltzea ahalbidetzeko.
CompatibilityMode() funtzioak exekuzio-garaiko modua kontrolatzen du eta modua ezarri edo berrezarri ondoren exekutatzen den kode guztiari eragiten dio.
Aukera horrek honako egoeretan izan dezake eragina:
Karaktere bereziak identifikatzaile izatea onartzen du. Latin-1 (ISO 8859-1) karaktere-jokoan letra gisa definitutako karaktere guztiak onartzen dira identifikatzaileen ataltzat.
Sotrtu VBA konstanteak inprimagarriak ez diren karaktereak barne.
Onartu Private/Public gako hitzak prozeduretarako.
Derrigorrezko Set instrukzioa objektuetarako.
Balio lehenetsiak aukerako parametroetarako prozeduretan.
Izendun argumentuak aukerako parametro anitz daudenean.
LibreOffice Basic liburutegiak aurretiaz kargatzea
Option Compatible derrigorrezkoa da klase-moduluak kodetzean.
Option Compatible
Option Compatible
' Aukera honekin kodea badabil, bestela konpilatze-errore bat gertatzen da
Sub Main
ä = 10
print ä
End Sub
Option VBAsupport 1 instrukzioa erabilita, Option Compatible instrukzioa automatikoki ezartzen da.