LibreOffice 24.8 laguntza
Erabili VBAren Err objektua exekuzio-garaiko erroreak sortzeko edo maneiatzeko.
Err VBAn integratutako objektu globala da, honakoak egitea ahalbidetzen duena:
aurredefinitutako Basic erroreak sortzea
erabiltzaileak definitutako salbuespenak sortzea
errorearen jatorria den errutinari izena ematea
errorea eta balizko konponbideak deskribatzea
VBAren Err objektuak honako propietateak eta metodoak ditu:
Err.Description As String
The Description propietateak errorearen izaera erakusten du. Description propietateak errorearen zergatia izan daitezkeen arrazoien xehetasunak ematen ditu. Posible bada, auzia konpontzeko eta berriro gertatu ez dadin egin behar diren balizko urratsak ematen ditu. Basic aliasa aurredefinituta LibreOffice erroreetarako Error funtzioa da.
Err.Number As Long
Erroreari lotutako errore-kodea. Err objektuaren propietate lehenetsia Number da. LibreOffice Basic aliasa Err funtzioa da.
Err.Source As String
Source propietateak errora sortu duen errutinaren izena adierazten du. Source erabiltzaileak definitutako erroreetarako aukera bat da.
Err.Clear()
Uneko errorearen deskribapena, Erl, zenbakia eta iturburua berrezartzen ditu. LibreOffice Basic aliasa Resume instrukzioa da.
Err.Raise(Number As Long, Optional source As String, Optional description As String)
Erabiltzaileak definitutako erroreak edo errore aurredefinituak sortzen ditu. LibreOffice Basic aliasa Error instrukzioa da.
Number: Sortuko den errorearen kodea, erabiltzaileak definitutakoa edo aurredefinitutakoa.
0 eta 2000 zenbakien arteko errore-kodeak LibreOffice Basic berarentzat erreserbatuta daude. Erabiltzaileak definitutako erroreek balio handiagoa eduki behar dute LibreOffice Basic lengoaiaren etorkizuneko garapenekin gatazkarik ez izateko.
Source: Errorea sortu duen errutinaren izena. Gomendagarria da "myLibrary.myModule.myProc" formako izena erabiltzea.
Description: Exekuzioan dagoen prozesua geldiaraztea eragiten duen arazoaren deskribapena, eta errorea sortu dezaketen arrazoiak. Gomendagarria da arazoa konpontzen lagundu dezaketen ekintza-lerroen zerrenda xehe bat ematea.
Option VBASupport 1
Sub ThrowErrors
Dim aDesc As String : aDesc = Space(80)
On Local Error GoTo AlertAndExecNext
Err.Raise(91, "ThrowErrors", Error(91))
Err.Raise 2020, Description:="Errore hau erabiltzaileak definitutakoa da …"
Err.Raise(4096, "Standard.Module1.ThrowErrors", aDesc)
Exit Sub
AlertAndExecNext:
errTitle = "Errorea "& Err &" honako lerroan: "& Erl &" hemen: "& Err.Source
MsgBox Err.Description, MB_ICONEXCLAMATION, errTitle
Resume Next
End Sub
ClassModule labur bat, VBAren Err objektua biltzen duena eta Err propietateak eta metodoak banatu ditzakeena LibreOffice Basic moduluetarako.
Option ClassModule
Option VBASupport 1
Public Property Get Description As String
Description = Err.Description
End Property
Public Property Get Number As Long
Number = Err.Number
End Property
Public Property Get Source As String
Source = Err.Source
End Property
Public Sub Clear
Err.Clear
End Sub
Public Sub Raise( number As Long, Optional Source As String, Optional Description As String)
Err.Raise number, Source, Description
End Sub
Function Exc As Object
Exc = New Exception
End Function
Sub aRoutine
try:
On Local Error GoTo catch:
Exc.Raise(4096, "myLib.myModule.aRoutine", _
"Edozein lerro anitzeko deskribapen erabiltzaileak definitutako salbuespen honetarako")
' zure kodea hemen doa …
finally:
Exit Sub
catch:
errTitle = "Errorea: "& Exc.Number &" honako lerroan: "& Erl &" hemen: "& Exc.Source
MsgBox Exc.Description, MB_ICONSTOP, errTitle
Resume finally
End Sub
Error instrukzioa edo Exception motako klase-modulu bat, bietako edozein erabili daiteke. Azkenak eginbide gehiago ditu.