Konpilatzaile-aukerak, exekuzio-garaiko baldintzak

Modulu-mailan zehaztutako konpilatzaile-aukerek LibreOffice Basic konpilatzaile-egiaztatzeetan eta errore-mezuetan eragina dute. Basic sintaxia eta Basic instrukzioen multzoa desberdina izan daiteke erabiltzen diren aukeren arabera. Option gutxiago erabilita, LibreOffice Basic lengoaia errazagoa eta toleranteagoa izango da. Option gehiago erabilita, Basic lengoaia aberatsagoa eta kontrolatuagoa izango da.

note

Konpilatzaile-aukerak programa-kode exekutagarriaren aurretik zehaztu behar dira moduluan.


Sintaxia:

Option instrukzioaren diagrama

Option Base instrukzioa

Matrizeentzako beheko muga lehenetsi gisa 0 edo 1 definitzen du.

Option ClassModule instrukzioa

Modulua kideak, propietateak, prozedurak eta funtzioak dituen klase-modulu bat dela zehazten du.

Option Compatible instrukzioa

Option Compatible aukerak LibreOffice Basic konpilatzailea eta exekuzio-garaia hedatzen ditu Basic lengoaian baliabide osagarriak erabiltzea ahalbidetzeko.

CompatibilityMode() funtzioa

CompatibilityMode() funtzioak exekuzio-garaiko modua kontrolatzen edo kontsultatzen du. Exekuzio-garaiko modua ezarri edo berrezarri ondoren exekutatutako kode guztiari eragiten dio.

Option Explicit instrukzioa

Programa-kodeko aldagai guztiak Dim instrukzioaren bidez esplizituki deklaratu behar direla zehazten du.

Option Private Module

Moduluaren esparrua bere gainetik dagoen Basic liburutegiarena dela zehazten du.

Option VBASupport instrukzioa

LibreOffice Basic aplikazioak xenbait VBA instrukzio, funtzio eta objektu onartuko dituela zehazten du.

warning

Modulu-mailan zehaztutako aukerek LibreOffice Basic exekuzio-garaiko baldintetan eragina du. LibreOffice Basic instrukzioen portaera aldakorra izan daiteke.


Emaguzu laguntza!