LibreOffice 24.8 laguntza
Zenbakizko balio bat zehaztutako dezimalen kopuru batekin biribiltzen du.
Funtzio honek "biribildu bikoitira" izeneko biribiltze-erregela inplementatzen du. Errefela honekin, biribilduko den zenbakiaren eta hurbilen duen osoko zenbakiaren arteko diferentzia 0.5 bada, zenbakia zenbaki bikoiti hurbilenera biribilduko da. Ikusi beheko adibideak erregela hori hobeto ezagutzeko.
Kontuan izan VBA lengoaiako Round funtzioak eta LibreOffice Calc-eko Round funtzioak desberdin funtzionatzen dutela. Calc aplikazioan, biribilduko den zenbakiaren eta osoko balio hurbilenaren diferentzia 0,5 bada, zenbakia gorantz biribilduko da. Hortaz, Calc-en 2,5 zenbakia 3 baliora biribilduko da eta VBA lengoaian, Round funtzioarekin, 2,5 zenbakia 2 baliora biribilduko da "biribildu bikoitira" erregelaren ondorioz.
Round(expression [,numdecimalplaces])
Double
expression: Biribilduko den zenbakizko adierazpena.
numdecimalplaces: Aukerako argumentua, emaitza gisa eskuratuko den balio biribilduak izango duen dezimal kopurua zehazten duena. Balio lehenetsia 0 da.
Option VBASupport 1
Sub Example_Round
Dim r
r = Pi
print r ' 3,14159265358979
print Round(r, 5) ' 3,14159
r = exp(1)
print r ' 2,71828182845904
print Round(r) ' 3
End Sub
Hurrengo adibideek "biribildu bikoitira" erregela erakusten dute:
' Osoko zenbaki hurbilenera biribildu (decimalplaces = 0)
MsgBox Round(3.5) ' 4
MsgBox Round(4.5) ' 4
MsgBox Round(5.5) ' 6
MsgBox Round(6.5) ' 6
' 2 digitu dezimalekin biribildu (decimalplaces = 2)
MsgBox Round(1.555, 2) ' 1.56
MsgBox Round(1.565, 2) ' 1.56
MsgBox Round(1.575, 2) ' 1.58
MsgBox Round(1.585, 2) ' 1.58