FormatDateTime funtzioa [VBA]

Dataren eta/edo orduaren formatua aplikatzen dio data-adierazpen bati eta emaitza kate modura itzultzen du.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


        FormatDateTime (Date As Date [, NamedFormat As Integer])
    

Itzulera-balioa:

String

Parametroak:

Date: The date expression to be formatted.

IzendunFormatua: Aukerako vbDateTimeFormat enumerazioa, dataren eta orduaren adierazpenari aplikatuko zaion formatua zehazten duena. Ezartzen ez bada, vbGeneralDate balioa erabiliko da.

Daten eta orduen formatuak (vbDateTimeFormat enumerazioa)

Izendun konstantea

Balioa

Deskribapena

vbGeneralDate

0

Data bat eta/edo ordu bat bistaratzen du, zure sistemaren 'Data orokorra' ezarpenean zehaztuta dagoen bezala. Data soilik bada, ez da ordurik bistaratuko; ordua soilik bada, ez da data bistaratuko.

vbLongDate

1

Bistaratu data bat zure ordenagailuaren hizkuntza-ezarpenetan zehaztutako data luzeko formatuan.

vbShortDate

2

Bistaratu data bat zure ordenagailuaren hizkuntza-ezarpenetan zehaztutako data laburreko formatuan.

vbLongTime

3

Bistaratu ordu bat zure sistemaren 'Denbora luzea' ezarpenean zehaztuta dagoen bezala.

vbShortTime

4

Bistaratu ordu bat 24 orduko formatua (hh:mm) erabilita.


Errore-kodeak:

13 Motak ez datoz bat

Adibidea:


        REM  *****  BASIC  *****
        Option VBASupport 1
        Sub DateFormat
         Dim d as Date
         d = ("1958-01-29 00:25")
         msgbox("Data-formatu orokorra : " & FormatDateTime(d))
         msgbox("Data-formatu luzea : " & FormatDateTime(d,vbLongDate))
         msgbox("Data-formatu laburra : " & FormatDateTime(d,vbShortDate))
         msgbox("Ordu-formatu luzea : " & FormatDateTime(d,3))
         msgbox("Ordu-formatu laburra : " & FormatDateTime(d,vbShortTime))
        End Sub
    

Emaguzu laguntza!